Jaitsi

Distantzia

6,82 km

Desnibel positiboa

318 m

Zailtasun maila

Zaila

Desnibel negatiboa

318 m

Gehieneko garaiera

94 m

Trailrank

46 4

Gutxieneko garaiera

-4 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Denbora mugimenduan

ordu bat 33 minutu

Iraupena

2 ordu 22 minutu

Koordenatuak

1196

Noiz igoa

11 de febrero de 2021

Noiz egina

febrero 2021
  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     

Eguraldia

Aholku bikaina zure kanporako material eta jantziak aukeratzen laguntzeko!

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Eguraldia Eguraldia
Izan zaitez lehena txalotzen
2 iritzi
 
Elkarbanatu
-
-
94 m
-4 m
6,82 km

Ikusita 950 aldiz, jaitsita 29 aldiz

Nondik gertu: Armintza, País Vasco (España)

Lemoizko itsaslabarrak naturaguneko ibilbide honek Armintzatik Anparrantxira eramango gaitu. Gaztelumendi, Kanpokoarri, atxebagi, Atxausi eta Anparrantxi itsaslabarretako gainak ezagutzeko aukera emango digu.
Armintzako portutik Gaztelumendira igo gara lehenik eta behin. Handik Armintzakaldera bajatu gara eta Bakiora doan errepidea jarraitu dugu. Segituan ezkerretara topatu dugun lehenengo pista hartu dugu. Seinalizatuta dago. Marka berdeak jarraituz handik gutxira bide gurutze batera heldu gara. Ezkerretara Kanpokoarrira joaten da eskubitara Atxebagira. Kanpokoarrira joan gara lehendabizi eta gero itzuli eta Atxebagirako bidea hartu dugu. Marka berdeak jarraituz ez dago galtzerik. Momentu batean pista utzi eta markak jarraituz Atxebagiko zeharkaldiari ekin diogu. Bidezidorra ondo markatuta dago eta nabarmena da baina oraindik endalar, otea eta sasi asko dago. Ea jende gehiago animatzen den eta Atxebagi zeharkaldi hau garbi mantentzea lortzen dugu, Ikaragarria baita. Bista zoragarriak dira.
Behin Atxebagi pasata, Atxebagi eta Atxausiren arteko lepora irtengo gara. Hemendik Atxausiraino marka berdeak jarraituz bidezidor zoragarri eta garbi batetik joan gara.
Atxausi gaina zoragarria da. Esfortzua merezi du zalantzarik gabe.
Anparrantxirako norabidea markatzen digun seinale bati kasu eginez pista batera jeitsi gara gero.
100 metro aurrerago markak jarraituz utzi dugu pista hau eta nahiko garbi dagoen bidezidor batetik beste pista batera igo gara.
Handik markak jarraituz Anparrantxi goilautadara segituan heldu gara. Talaia ikaragarria da Anparrantxi. Gaztelugatxe aurrean daukagu.
Anparrantxi puntaraino hurbildu gara amildegiko ertza jarraituz.
Hemendik, dauden hitoak jarraituz, Basordara abiatu gara.
Hau da ibilbidearen zati zailena. Markak jarraituz itsaslabarretatik behera bajatu gara kontu handiz, aldapa nahiko bertikala baita.
Errekazulo batera heldu gara eta Basordako itsaslabarretatik gora egin dugu. Hemen nahiz eta bidezidorra ikusgai izan sasi eta endalar asko dago oraindik eta aldatza gogorra dago. Zati laburra da baina. Behin goian Basorda gainean gaude. Zentral nuklearreko portuko muturra ikus dezakegu. Bista bikainak daude hemen.
Handik errepidera igo gara eta errrepidearen albotik jarraitu dugu metro batzuk baina segituan utzi dugu itsaslabarretako ertzera hurbiltzeko handik Basorda Portua ikusteko. Leku zoragarria.
Amaitzeko Errepidera itzuli gara, eta hau zeharkatuta zentral nuklearreko aparkalekuetara iritsi gara. Haiek zeharkatu dugu eta berriz errepidera heldu gara. Berriz zeharkatu dugu eta Anparrantxi goi lautada zeharkatu dugu, oraingo honetan, barnekaldetik doan pista batetik etorri garen bidera heldu arte.
Gero etorri garen bidetik itzuli gara Armintzara.
Ibilbide zoragarria da baina oraindik esan dugun moduan leku batzuetan oraindik bidezidorra itxia eta zikina dago. Beraz pazientzia.
Lemoizko itsaslabarrak gozatu.
Gailurra

Gaztelumendi

  • argazkia Gaztelumendi
Ikuspegia

Kanpokoarri punta

  • argazkia Kanpokoarri punta
Gailurra

Kanpokoarri

  • argazkia Kanpokoarri
Ikuspegia

Lularri Kanpokoarritik

  • argazkia Lularri Kanpokoarritik
Gailurra

Atxebagi (Atxabais)

  • argazkia Atxebagi (Atxabais)
Ikuspegia

Armintzako senadia Atxebagitik

  • argazkia Armintzako senadia Atxebagitik
Ikuspegia

Urrzuriagamendi-Ermua gailur lerroa Atxausitik

  • argazkia Urrzuriagamendi-Ermua gailur lerroa Atxausitik
Gailurra

Atxausi

  • argazkia Atxausi
Ikuspegia

Itsasoa

  • argazkia Itsasoa
Ikuspegia

Lemoizko itsaslabarrak

  • argazkia Lemoizko itsaslabarrak
Gailurra

Anparrantxi punta

  • argazkia Anparrantxi punta
Ikuspegia

Basorda

  • argazkia Basorda
Ikuspegia

Kupulak

  • argazkia Kupulak
Ikuspegia

Basorda portua

  • argazkia Basorda portua

2 iritzi

  • Mguy 24 mar. 2021

    👍👍

  • fkrutxaga 10 ago. 2021

    Milesker Etzandarri taldea, ingurune ezezagun honen berri emateagatik eta bidea hain ondo prestatzeagatik ( seinaleak eta pintura).
    Labarrak ikusgarriak dira, horratio!
    Eukaliptuak eta sastrakak gorabehera, gozatzeko txangoa da.
    Ea behingoz gure agintariek begiak irekitzen dituzten eta Armintza-Bakio arteko itsasertzeko xenda duina ezartzen duten, merezi du eta.

Nahi izanez gero edo ibilbide hau