Denbora mugimenduan  ordu bat 33 minutu

Iraupena  2 ordu 23 minutu

Koordenatuak 1173

Noiz igoa 30 de marzo de 2021

Noiz egina marzo 2021

-
-
279 m
42 m
0
1,7
3,3
6,66 km

Ikusita 103 aldiz, jaitsita 6 aldiz

Nondik gertu: Armintza, País Vasco (España)

Armintzatik abiatu gara GR-123 bizkaiko bira ibilbidea eta Etzandarri mendi taldeak jarritako bide-seinaleak jarraituz.
Kotxe eta motorrei pasoa galerazten dien ateak zeharkatu eta gutxira GR-123 ezkerretara egiten du baina guk goazen pistatik jarraituko dugu inongo desbioa hartu barik Urtzuriaga baserrira arte.
Han Kauku punta, Lularri eta Etzandarri markatzen duen bide-seinale batek markatzen du bidea. Bidea zuzen jarraituz Kauku puntara heldu gara. Han bidea amaitzen da. Buelta egin eta joandako bidetik itzuli gara baina segituan eskumara eta gorantz irtetzen den pista bat hartu dugu (Hito bat dago bertan). Pista hori hartuta metro gutxi batzuk aurrerago beste hito batek, pista utzi eta eskumara hartu behar dugula esaten diģu. Hemendik aurrera hitoak eta marka oriberde batzuk jarraitu dugu eta horrela Lularrira heldu gara. Gailur aparta da. Zoragarria.
Lularri azpian Etzandarriko bidea markatzen duen bide-seinale bat dago eta markatutako bidezidorra jarraituz, Lularri-Etzandarri zeharkaldi zoragarria egin dugu ondoren.
Etzandarrin atsedenaldi txiki bat egin eta eskeintzen dizkigun bista zoragarriekin gozamen ederra hartu dugu.
Handik GR-123 rantz abiatu gara( Bide seinale bat dago Etzandarri gailurrean). Bidezodorra amaitu eta pista batera irten gara eta ezkerrera hartu dugu, Armintzarantz.
Pista hau zuzen jarraituz Urtzuriaga Baserrira heldu gara eta haren albotik irtetzen den bide bat hartuta( hito bat dago) Urtzuriaga kalara joan gara. Hau ere leku paregabea da. Zoragarria. Urtzuriaga errekako urjauzitik Armintzako Flysch beltzara bajatu gara ondoren eta marea behera aprobetxatuz bertatik bueltatu gara Armintzara. Ez dago hitzik esateko zer sentitzen den Flysch beltzaren zeharkaldi hau egiterakoan. Benetan ederra da. Zoragarria.
Bidegunea

Ibilbidearen hasiera

Bidegurutzea

Bide-seinalea

Ikuspegia

Kauku punta

Ikuspegia

Itsaslabarrak

Ikuspegia

Lemoizko itsaslabarrak

Ikuspegia

Etzandarri Lularritik

Gailurra

Lularri

Bidegunea

Bide-seinalea

Flora

Anbulu edo sorgin porrue

Ikuspegia

Soka pareta. Lularri

Flora

Flora

Anbulu edo sorgin porrue.
Ikuspegia

Itsaslabarrak

Gailurra

Etzandarri

Ikuspegia

Billau irla

Ikuspegia

Urtzuriaga kala

Ibaia

Urtzuriaga erreka

Ur-jauzia

Urtzuriaga errekako bokaleko urjauzia

Hondartza

Armintzako Flysch beltza

Ikuspegia

Kanpantorrea

Hondartza

Armintzako Flysch beltza

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau