Jaitsi

Distantzia

15,74 km

Desnibel positiboa

1.402 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

1.402 m

Gehieneko garaiera

1.973 m

Trailrank

49

Gutxieneko garaiera

941 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Koordenatuak

697

Noiz igoa

22 de agosto de 2021

Bilatu pasatze eremuaren arabera

Bilatu hautatu dituzun eremuetatik abiatu edo pasatzen diren ibilbideak.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Bilatu pasatze eremuaren arabera Bilatu pasatze eremuaren arabera
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
1.973 m
941 m
15,74 km

Ikusita 75 aldiz, jaitsita 4 aldiz

Nondik gertu: Uztarroz, Navarra (España)

(2021-08-19)
Egun pasako mendi ibilaldia Belaguako Euskal Pirineotan.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedena + 2 ordu t'erdiko jeitsiera.


Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Informazio puntua

Arrako, hasiera puntua

  • argazkia Arrako, hasiera puntua
  • argazkia Arrako, hasiera puntua
Arrako izango da gaurko egunpasaren abiapuntua. Auto gutxi batzuk uzteko tokia eta informazio panel batzuk daude bertan.
Zuhaitza

Basoko igoera

  • argazkia Basoko igoera
  • argazkia Basoko igoera
  • argazkia Basoko igoera
  • argazkia Basoko igoera
Hasierako senda Larrondoko lepora igotzeko ekialdetik doana hartuko dugu, bestetik jeitsiko gara arratsaldean. Pagadi handi batean gora egiten da bidea eta malda hasieran etzan samarra bada ere aurrera egin ahala gogortzen doa. 600m inguruko desnibela gainditu beharko dugu.
Gailurra

Larrondoa (1703m)

  • argazkia Larrondoa (1703m)
  • argazkia Larrondoa (1703m)
  • argazkia Larrondoa (1703m)
  • argazkia Larrondoa (1703m)
  • argazkia Larrondoa (1703m)
  • argazkia Larrondoa (1703m)
Behin Larrondoko lepoan, mendiaren tontorrera ere igoko gara. Ez dago senda zehatzik, hasieran arrasto ugari daude abereak eginak, baina gora egin ahala desagertu egiten dira eta zelaian gora igo behar da besterik gabe. Tontorrean ohiko postontzia eta eguraldia garbi badugu Keleta-Lakartxela alderako ikuspegi izugarriaz gozatu ahalko dugu.
Gailurra

Keleta (1904m)

  • argazkia Keleta (1904m)
  • argazkia Keleta (1904m)
  • argazkia Keleta (1904m)
  • argazkia Keleta (1904m)
  • argazkia Keleta (1904m)
  • argazkia Keleta (1904m)
Eguneko lehen tontor haundia ia 2 mila metroko garaieran. Lapatia edo Larrondoko lepotik hasiko dugu gandorraren ertzetik gora doan bidea. Luze samarra da igoera, ia 400 metroko desnibela du eta lasai hartu behar da. Tarteka atseden gune batzuk ere baditu, eta ikuspegi ederrak Belagua aldera. Behin tontor hau zapaldutakoan honen luzapen antzeko bat den "Sakro" tontorra ere egingo dugu. KONTUZ!! Orain Ezkieta aldera gandorretik jarraitzea nahi badugu pasagune arriskutsu bat dago Sakro gaintxoaren ondoren. Pasagunea gainditzeko lehenik koska bat jeitsi behar metro batzuk eta ondoren hormaren kontra eskuekin helduta hiru edo lau metro zeharka. Eskuekin lagunduta eta kontu handiz pasa behar da, kriston amildegia dagoelako azpian.
Gailurra

Ezkieta (1906m)

  • argazkia Ezkieta (1906m)
  • argazkia Ezkieta (1906m)
  • argazkia Ezkieta (1906m)
  • argazkia Ezkieta (1906m)
Behin aurreko pasagunea gainditu ondoren, pozik! Aurrera egingo dugu eta Ezkieta mendiaren hiru tontorrak zapalduko ditugu. Lehena da zailena aurrez-aurre igo daiteke ertzetik edo nik egin nuen bezala apur bat pasa hegaletik eta gero igo tontorrera. Beste bi tontorrak errazagoak dira eta bidenabar egiten dira. Mendi ertzaren ikuspegi ederrak ikusiko ditugu bertatik.
Gailurra

Lakartxela (1982m)

  • argazkia Lakartxela (1982m)
  • argazkia Lakartxela (1982m)
  • argazkia Lakartxela (1982m)
  • argazkia Lakartxela (1982m)
  • argazkia Lakartxela (1982m)
  • argazkia Lakartxela (1982m)
Azkenean Lakartxelara ere iritsiko gara, mendi honek ere bi tontor ditu bata ekialdean eta bestea mendebaldean, azken hau da nagusia, garaiena eta postontzi guztiak dituena. Esan beharra dago tontor hau ezkutu samarra ere badela, batzuetan nondik begiratzen dugun arabera oso zaila delako ikustea. Edonola bertan atsedenaldi bat hartu eta zerbait jateko ordua era izango da jadanik.
Gailurra

Binbaleta (1758m)

  • argazkia Binbaleta (1758m)
  • argazkia Binbaleta (1758m)
  • argazkia Binbaleta (1758m)
  • argazkia Binbaleta (1758m)
  • argazkia Binbaleta (1758m)
  • argazkia Binbaleta (1758m)
Tontor hau itzulera bidean topatuko dugu, Lakartxelatik jeitsiz izen bereko lepoa eta tontorra daude. Azken malda zuti samar bat besterik ez dugu igo beharko.
Argazkia

Keletako zeharbidea

  • argazkia Keletako zeharbidea
  • argazkia Keletako zeharbidea
  • argazkia Keletako zeharbidea
  • argazkia Keletako zeharbidea
  • argazkia Keletako zeharbidea
Itzulerako zati luzeena. Binbaletako lepotik behera ohiko senda utzi eta zelai eta harkaitz artetik arrasto bat bilatu beharko dugu Keletako zeharbidera iritsi eta hau jarraitzeko Lapatia/Larrondoko lepora eramango gaituena. Inguru oso ederra da Keletako mendiaren azpitik. Behi eta behor ugari ere ikusiko ditugu bidean.
Zuhaitza

Arrako, amaiera puntua

Azken zatia Lapatiako lepotik Belaguako Larratzan behera, pagadian malda handian jeitsiko gara Arrakora. Bidea ona da maldaz aparte eta 35-40 minututan jeitsiera egina dugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau