Denbora  5 ordu 42 minutu

Koordenatuak 1551

Noiz igoa 1 de mayo de 2019

Noiz egina marzo 2019

-
-
1.205 m
639 m
0
4,0
8,0
15,96 km

Bisitak 71, kokapena 1

Nondik gertu Arrarás, Navarra (España)

Gaurko ibilbide zirkularra eremu eder bat ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, bortz mendi gailur bisitatzen ditu. Arrarats herri politatik abiatuta Ozpegaña eta Begaña mendiko tontorrak bisitatu ostean, Otzolako haran ederrera eramango gaitu. Bigarren zatian Launtze, Ireber eta Ernaitzuko tontorrak eta bere ikuspegi zabal eta ederretara eramanik. Basoa, historia aurreko megalitoak, natura eta abar izango ditugu osagai interesgarriak.

16 kilometro luzerako ibilbide zirkularra eta ia mila metrotako igoera eta jaitsiera ditu.



Ibilbidea eta altimetria.







Basaburua Nagusiko Arrarats herriko plazan izango da ibilbidearen hasiera. Frontoiaren aldameneko aparkalekuan kotxea utzi, mendiko gauzak prestatu eta eguraldi ederrarekin ibiltzen hasiko naiz.











San Pedro karrika gora hasi bezain pronto, iturri eder bat dago



Karrikatik gorago, elizara iritsiko naiz; bitartean etxe erraldoien adibideak ikusgai izango ditudalarik.













Herritik irteten den pistatik igotzen jarraituz, belai eta basoa ikusgai izango da.











Metalezko ate zahar bat gainditu eta aurreneko bidegurutzera iritsiko naiz. Gaurko igoera Otsolara zuzenean egingo ez dudanez, eskuineko pistara igaroko naiz.















Zaule borda aldera bideratuko naiz, aldapatxoari aurre eginik.







 Mendatetxora iritsi eta pista nagusitik jarraitu beharko da.



 Apur bat aurrerago bertze bidegurutze bat izango da, oraingoan eskuineko pistatik ere jarraitu beharko delarik.



Pista hau borda eta belai batean amaitu egiten da, baina apur bat lehentxeago, ezkerreko pista batetatik igotzen jarraitu beharko da.











Begañeko magalak inguratuz jarraitu beharko da. Aurrerago bertze pisten bidegurutze bat izango da, baina oraingoan zuzenean magaletik altuera gehiegi irabazi gabe segitu beharko da.







 Elur metatua, oraindik da ikusgai.



 Berriz ere bertze bidegurutze bat izango dugu, baina magala inguratzen jarraituz, zuzen beheko pistatik jarraituko beharko da.







Aurrerago eta trokatxo batetara iritsita, igotzen jarraitu. Oraingoan bihurgune batzuetatik, mendi lepo batetara iritsiz.







 Mendi lepoan zutoin bat ikusgai da. GRarekin bat egingo da.



 Ibilbideak, Otsola, hots, ezker aldeko pistatik da.



Pista honetatik Begañe eta Ozpegaine mendien arteko lepora iritsiko naiz. Zuzenean haranera jaitsi ordez, bi tontorrak bisitatzeko asmoz etorri naizenez, eskuin aldean dudan Ozpegainekoratz bideratuko naiz aurrenez.











Basotik aldapatxo baten ostean Ozpegañako tontorrera iritsiko naiz. Basoaren barneko tontorra denez ez du ikuspegirik eta gainera harri multzo batek buzoiaren ikurtzat bertzerik ez dago.



GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/05/arraratsetik-zirkularra-ozpegana-begane.html
Intersection

Bidegurutze 07 Eskuin

Ernaitzutik zuzen jaitsi pistarekin topatu arte. Pista eskuin aldetik segi.
Waypoint

Laburbidea

Beretara jaitsiko gara aurreko hesitik zuzen jarraitzekotan.
Waypoint

ASKA 2

Launtze mendiko tontorretik gertu dagoen aska eta iturritxoa.
Waypoint

ASKA

Mendatean aska eta urmael txiki bat topatuko ditugu.
Waypoint

Langa 2

Otzolako haranaren hondoan izango dugun metalezko atea.
refugio libre

ATERPE

Aterpea.
cima

BEIGANE

Beigane edo Begaña mendia.
Erlijio-eraikina

Arraratseko eliza

Herriko eliza.
cima

ERNAITZU

Ernaitzu mendia.
Intersection

Bidegurutze 01 Eskuin

Otzolara igotzen den pista puntu honetan utzi beharko da, eskuinetik jarraitzeko.
Intersection

Bidegurutze 02 Zuzen

Mendatera igo eta apur bat aurrerago pisten arteko bidegurutzean, zuzenekotik segi.
Intersection

Bidegurutze 03 Ezker

Pista nagusia, ezkerretik abiatzen den bertze pistatik utzi beharko dugu puntu honetan.
Intersection

Bidegurutze 04 Zuzen

Bihurgune honetan zuzenean jarraitzen duen pista segi. Bagañeko magalak zeharkatu behar dira eta.
Intersection

Bidegurutze 05 Zuzen

Bidegurutze honetan ere zuzen segi. Ez hartu gorantz doan pista
Intersection

Bidegurutze 06 Ezker

Mendatera iritsi eta GRarekin bat egingo dugu. Zutoinak norantzak adierazten ditu. Ezkerretik Otzola aldera jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 08 Eskuin

Zelaira iritsi eta zuzenean jarraitu ordez, apur bat eskuinetik jaitsi hesiarekin topatu arte.
Intersection

Bidegurutze 09 Zuzen

Erne puntu honetan. Pista nagusia utzi eta zuzen abiatzen den pistatik jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 10 Ezker

Beruete eta Arrarats elkartzen dituen pistara aterako gara puntu honetan. Ezkerretik Arrarats aldera bideratu beharra dugu.
Intersection

Bidegurutze 11 Ezker

Ezkerretik jaisten jarraitu.
parquing

Arrarats herriko plaza

Herriko plazan aparkatzeko lekua topatuko dugu.
Waypoint

HESI 1

Basotik ateratzean gainditu beharreko hesia.
Waypoint

HESI 2

Hesira iritsi eta zeharkatu ondoren apur bat ezkerrera bideratu pistara jaisteko. Bertzelakoan zuzenean jarraitzekotan, apur bat laburtuko dugu bidea.
cima

IREBER

Ireber mendia.
fuente

Otzolako iturria

Otzolako haranean dagoen iturri ederra.
fuente

Arraratseko Iturria

Herrian berean dagoen iturria.
Waypoint

LANGA 1

Otzolara iritsi aurretik hesi bat izango dugu, bertan langa edo metalezko atea dugu.
cima

LAUNTZE

Launtze mendia.
Lepoa

LEPO 1

Ozpegaña eta Begaña mendien arteko lepoa da. Hasieran eskuin aldetik Ozpegañara jarraitu eta gero Ezkerretik Begañara.
Lepoa

LEPO 2

Ireber eta Ernaitzu arteko mendi lepoa.
cima

OZPEGAÑA

Ozpegaña mendia.
Intersection

PISTA Ezker 1

Pistara iritsi eta ezkerretik jaisten segitu.
Intersection

PISTA Eskuin

Pistara atera eta eskuinetik jarraitu.
hondakin arkeologikoak

Bi Ahizpen Sepulturie Trikuharria

Bi Ahizpen Sepulturie Trikuharria.
Waypoint

UR Biltegia

Ur biltegiaren eraikin txikia edo etxola.
Zubi

ZUBIA

Izabal erreka gainditzeko topatuko dugun zubia.
Waypoint

Otzolako zutoina

Otzolako haranera iristean zutoin hau topatuko dugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau