-
-
519 m
195 m
0
6,9
14
27,52 km

Bisitak 114, kokapena 14

Nondik gertu Santa Barbara, País Vasco (España)

[EUS]

Ibilbidea hasten da Etxaluzen, PR-Gi 106 Erromesbidearen panel informatiboaren aurrean. Leku honetatik bideak jarraitzen du Etxaluze atzetik Bedoñarako errepideraino (GI-3554). Gurutzatzen du errepidea eta jarraitzen du bidegorritik; 300 metrora hartzen du ezkerrerantz. Bidea pasatzen da Etxaburu baserriaren aurretik, eta gero pinudian gora egiten du Urialde baserriraino. Bidegurutzean ezkerrerantz eta behera, Bedoña auzuneraino.
Bidea pasatzen da Errastiko jatetxearen aurretik; hasieran hartzen du Kurtzetxikiranzko norabidea, eta gero Bidasoro baserri ondotik zuzen Artazubiaga baserriraino. Han hartzen du ezkerrerantz eta segitzen du aurrera Magalbe baserriaren aztarnen aurretik. Hasierako bidea bidexka bihurtuko da laster, eta gero lurrezko pista. Haritza baserriaren ondotik hormigoizko pistak eramaten du Asuela bidegurutzeraino.
Eskumara egiten du eta gorantz jarraitzen du Bakueko bidegurutzeraino. Hemen egiten du ezkerrerantz, lehenengo pistan, eta segitzen du aurrera pista nagusitik. Aurrerago, bidea doa ezkerrera, eta hortik behera. Bide nagusia bukatzen denean, eskumara bidexkatik pistara; eta hor ezkerrera. Gero, igarotzen da autopistaren gaineko zubitik, eta behera doa, bidegorriraino. Hemendik Musakolara, kiroldegiraino.
Aurrerago bidea doa eskaileran gora, eskumarantz. Gero eskumara eta ondoren hormigoizko pistatik, ezkerrera doana, Antoniñako mineral garbitokiraino. Hemen, hormigoizko pista utzita, bideak hartzen du ezkerrera; jarraitzen du gorantz pista nagusia utzi barik. Sigi-saga segitzen du gora. Bidegurutzean hartzen du ezkerrera, eta berriro ere pista nagusira irtendakoan, ezkerrerantz eta beherantz. Ondoren 550 metro eginda hartzen du eskumara doan pista Etxaldebarri baserriraino. Hormigoizko pistatik jarraitzen du Meatz Erreka elkartera.
Elkarte aurretik Santutxo bidegurutzeraino eta hemen errepidea zeharkatuz Salturri baserriraino. Baserriaren ezkerretik jarraitzen du bidegurutzeraino eta hemen eskumarantz eta gorantz Uriarte (Uxarte) baserriko txabolara, eta hor egiten du eskumara doan bidexkatik, Udalara.
Errepidean behera egiten du. Laster hartzen du eskuineko pista, iturrira eta labaderora, haiek atzean utzi San Esteban elizaraino. Hormigoizko pistatik. aurrera eta ondoren eskumarantz doa bidexkan behera, artaditik, pista nagusi batekin elkartu arte. Hau gurutzatu eta behera doan bidea jarraitzen du Garagartzara iritsi arte.
Aurrerago eskumara, Lezetxiki eta Kobateko harrobirantz. Harrobira iristean aurrera doa. Aurrerago, Kobaundi pasata, bidegurutzean ezkerrera, Zabolain sagardotegirantz. Aurrerago Parraia baserrian ezkerrera berriro, Gesalibarreraino.
Santa Ageda eliza albotik gora pistatik hormigoizko bidearekin elkartu arte. Hormigoizko pista segitzen du Bastergaingainekoa baserriraino. Hemen eskumara egiten du mendi pistan gora Naparrenako iturriraino.
Bideak ezkerrera egiten du. Handik segitzen du aurrera 2,5 km inguru pista nagusia utzi barik. Olandiogain baserriraino. Igarotzen du langa bat eta segitzen du Lauaxeta etxeraino. Behean egiten du eskumara, errepidea gurutzatu, eta berriro irteera puntura.

[CAS]

La ruta comienza en Etxaluze, delante del panel informativo del PR-Gi 106 Camino de peregrinos. Desde aquí el camino sigue por detrás de Etxaluze hasta la carretera a Bedoña (GI-3554). Cruza la carretera y sigue por el carril bici o bidegorri; a 300 metros gira hacia la izquierda. El camino pasa por delante del caserío Etxaburu, y después sube por el pinar hasta el caserío Urialde. Sigue en el cruce a la izquierda y hacia abajo, hasta el barrio de Bedoña.
El camino pasa por delante del restaurante Errastiko; al principio toma la dirección de Kurtzetxiki, después recto junto al caserío Bidasoro hasta el caserío Artazubiaga. Allí gira a la izquierda y sigue frente por delante de las ruinas del caserío Magalbe. El camino pronto se convierte en sendero y, después en pista de tierra. Cerca del caserío Haritza la pista de hormigón lleva al cruce de Asuela.
Gira a la derecha y sigue hacia arriba hasta el cruce de Bakue. Allí gira a la izquierda, en la primera pista, y sigue adelante por la pista principal. Más adelante, el camino va a la izquierda, y hacia abajo. Al final del camino principal toma el sendero de la derecha hasta la pista; y ahí continúa a la izquierda. Después, atraviesa el puente que cruza por encima la autopista, hasta el bidegorri. De aquí continúa hasta el polideportivo de Musakola.
Más adelante el camino sube por las escaleras, a la derecha. Sigue a la derecha, y a continuación por la pista de hormigón que va por la izquierda, hasta el lavadero de mineral de Antoniña. Aquí, dejando la pista de hormigón, el camino toma la a la izquierda; sigue arriba zigzagueando sin dejar la pista principal. En el cruce gira a la izquierda, y cuando sale otra vez a la pista principal, gira a la izquierda y hacia abajo. A 550 metros sigue la pista que va a la derecha hasta el caserío Etxaldebarri. Continúa por la pista de hormigón hasta llegar a la sociedad Meatz-Erreka.
Continúa por delante de la sociedad hasta el cruce del humilladero llamado Santutxo y aquí cruzando la carretera hasta el caserío Salturri. Sigue por la izquierda del caserío hasta el cruce, aquí a la derecha asciende hasta la chabola de Uriarte (Uxarte), y aquí gira a la derecha y sigue por el sendero hasta Udala.
Desciende por la carretera. Pronto toma la pista de la derecha que lleva a la fuente y al lavadero, dejándolos atrás para continuar hasta iglesia de San Esteban. Avanza por la pista de hormigón y después sigue por la derecha a través del sendero rodeado del encinar, hasta que llega a una pista. Cruza esta y sigue el camino que va hacia abajo hasta llegar a Garagartza.
Poco más adelante a la derecha, hacia Lezetxiki y la cantera de Kobate. Al llegar a la cantera sigue adelante. Más adelante, después de pasar la cantera, en el cruce a la izquierda, hacia la sidrería Zabolain. En el siguiente cruce en el caserío Parraia otra vez a la izquierda, hasta Gesalibar.
Pasa junto a la iglesia de Santa Ageda hacia arriba por la pista hasta que se encuentra con el camino de hormigón. Sigue ésta hasta el caserío Bastergaingainekoa. Aquí gira a la derecha y por la pista de montaña sigue hasta la fuente de Naparrena.
El camino gira a la izquierda. De allí sigue adelante, sin dejar la pista principal 2,5 km hasta el caserío Olandiogain. Cruza una verja y sigue hasta la casa Lauaxeta. Abajo gira a la izquierda, cruza la carretera y otra vez al punto de partida.

1 komentario

  • argazkia Mendi ibiltaria

    Mendi ibiltaria 17-ago-2019

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Cuando el marcaje de la ruta esté finalizado será mas fácil no despistarse de la ruta. En algunos tramos la hierba alta y "maleza" dificulta el paso y uno puede terminar con las piernas llenas de arañazos en caso de realizar la ruta en pantalón corto.

Nahi izanezkero edo ibilbide hau