Denbora  3 ordu minutu bat

Koordenatuak 645

Noiz igoa 26 de marzo de 2018

Noiz egina marzo 2018

-
-
942 m
710 m
0
1,4
2,7
5,46 km

Bisitak 192, kokapena 1

Nondik gertu Beorburu, Navarra (España)


Gaurkoan ere, eguraldiaren iragarpenei aurre egiten menditik
ibilbidetxo bat burutzea erabaki izan dugu. Gure gaurko helburua Lanako
haranean zegoen baina eguraldi kaskar honek bertze leku batetara gerturatzea
behartu gaitu.

Amaiur Mendi Taldeko 14 lagun
elkartu gara gaurkoan Arriandi mendira igotzeko eta bertan Doneztebeko
monasterioaren aurriak bisitatzeko. Lainoa izan arren, monasterioaren elizaren
aurriak bisitatzea merezi izaten ohi du, eta gaurkoan jendeak erakutsi duen moduan
arrazoia nuen. 

Ibilbide zirkularra egiteko
asmoz, igoera toki batetik burutu dugu eta egia da zatitxo batzuetan lokatsa
nahiko topatu dugula baina jaisterakoan Urrutxaga menditik egitean, bidea
hobeto aurkitu izan dugu.



Ibilbidea eta altimetria









Osakar herrira gerturatu gara eta aurreneko etxearen aldamenean aparkatu. Botak jarri eta aterkiak ere atera behar izan ditugu ibilbideari ekiteko.



Herriaren hasieran dagoen pistatik abiatu gara, herriko goiko aldetik buelta emateko.











Ura biltegia dagoen aldera iristeko ate bat gainditu behar izan dugu.




Gorago, ezkerretik borda batetara doan pista hartu behar genuen baina lokatsaz beterik zegoenez magaletik beherat ekin behar izan diogu.














Aldapa irristakorra zegoen.



















Urrutxagako magaletan barna zaldi baten hezurrak topatu ditugu.



Aurrerago, Arriandi eta Urrutxaga mendien arteko leporako igoerari ekin diogularik.























Hesia gainditzeko ataka txiki bat dago












eta hortik gertu Arrimendiko tumulua. Landaretzak ez du ongi ikusten uzten.





Inguru hau sasiz beterik dago.



















Segituan basoan barneratuko gara eta bide zabal batetik Arriandiko mendiko goiko aldera hurbilduko gara.















Igoeraren erdi aldera hesi bat gainditu beharra dago. Ate moduko bat ere badu.

GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/03/arriandi-doneztebeko-monasterioa.html
cima

ARRIAUNDI

Arriaundi edo San Gregorio mendia. Tontor estrategikoa. Beertatik Iruñerria eta Sakana kontrolatzeko aukera dago.
hondakin arkeologikoak

DONEZTEBE MONASTERIOA

Arriaundi mendiko gailurrean azken urte hauetan industu eta erakusgai utzi dituzten indusketak Doneztebeko monasterioaren tankera erakusten hasiak dira. Eliza erromanikoaren oina agerian utzi dute.
Waypoint

ATAKA

Urrutxaga eta Arriaundi mendien arteko mendi-lepoan ataka honen bitartez hesiaren bertze aldera igaro daiteke.
Waypoint

Atea hesia

Jaitsieran herrira zuzen abiatuko gara. Horretarako metalezko ate bigarren hau gainditu behar dugu.
Waypoint

BORDA-01

Pista nagusitik desbideratuko gara ezkerretik borda honetara iristeko
Waypoint

BORDA 02

Urrutxaga menditik gertu antena bat dago. tontor hau eta Mintxegiren artera pista iritsi egiten da. Bertako mendi lepoan borda berritu hau kokatzen da
Intersection

Gurutzebide 01Eskuin

Herriara iritsi aurretik, ezkerretik abiatzen den pista hartu behar dugu. Kotxea aparkatu dugun tokitik beherat, eskuinera.
Intersection

Gurutzebide 02 Eskuin

Gorago perpendikularki zeharkatzen duen pista batera iritsi eta eskuinetik herriaren goiko aldera doan pistatik jarraitu behar dugu.
Intersection

Gurutzebide 03Ezker

Bidegurutze honetan, ezker aldera, metalezko atea dagoen aldera joan beharra dugu. Ur biltegirako pistak gorat egiten du.
Intersection

Gurutzebide 04Ezkerr

Pista nagusitik ezker aldera beherantz eta borda batetara zuzentzen den pistara pasako gara.
Waypoint

Harraska Osakar

Osakar herriko harraska. Karrika nagusiaren azpiko aldean dago. Horma edo taludean eraikitako harraska berezia da.
parquing

Hasierako Aparkalekua

Herriko aurren etxera iristean aparkatzeko lekutxo batzuk dira.
Waypoint

hesia

Arriandira igotzeko, basoaren erdian topatuko dugun hesia da. Ataka bat ere badu.
Erlijio-eraikina

San Cristobal ELIZA

Osakar herriko eliza. Jatorriz erromanikoa da. Garai horretako zenbait elementu ikusgai dira. Buru aldeko leiho bat eta ataria.
hondakin arkeologikoak

TUMULO

Mendi-lepotik gertu dagoen tumulu baten aztarnak. Sasiz inguratu eta estalia dagoenez ez da soberan ongi identifikatzen.
cima

URRUTXAGA

Urrutxaga mendia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau