Denbora  2 ordu 19 minutu

Koordenatuak 940

Noiz igoa 3 de noviembre de 2019

Noiz egina noviembre 2019

-
-
948 m
672 m
0
1,6
3,2
6,41 km

Bisitak 12, kokapena 0

Nondik gertu Arístregui, Navarra (España)

Iruñea inguruko mendiak gozatzeko ibilaldi interesgarria. Arriaundi mendia edo mendilerro ttipia, Iruñetik ederki ikusten da. Track honek Arriaundi, Urrutxaga, eta Artzelaieta tontorrak lotzen ditu, elkarren segidan daude.
Osinaga herritik irten, pista batean barna. Langa bat pasatutakoan, utzi pista ezkerraldean, eta egin eskuinetara gora, mendi bidean barna. Bidea ez da oso argia, errazenetik egin aurrera, ezpel eta sasi artean. Arriaundi azpian dagoen lepotxo batera iritsi, eta han, tarte batez, beste pista batean barna egin metro batzuk. Gero, mendi bide batean gora egin gailurreraino. Gailurrean kohete moduko postontzia dago, eta San Gregorio monastegia zenaren aurriak. Larunbekoak eraikin horiek zaharberritzen ari dira. Arriaundiren bestaldera eginen dugu behera, pagadi zoragarri batean sartuta. Langa bat dago, eta bi aukera hura pasatzeko; gailurretik hurbil dagoen pasabide eskas bat hartuta (track honek hori egiten du), edo beherago dagoen beste batetik, basoan sartuta, askoz erosoagoa. Pagadian barnako bidea ez da batere argia, malkartsu samarra da, eta irristakorra. Basotik aterata, Urrutxagako maldari ekin, eta luze gabe iritsiko gara tontorrera. Kordala jarraitu hurrengo lepotxoraino. Han etxola bat dago, eta beste biren aurriak ondoan. Egin gora, eta berehala iritsiko gara Artzelaietako puntara. Bertan bertize geodesikoa dago (San Bartolome, jartzen du idatzirik). Gailurretik ederki ikusten da San Bartolome baseliza/aterpea. Norabidearen eskuinaldera eginda, beste pagadi batean sartuko gara. Bidea ez da argia; errazenetik egin aurrera. Pagaditik aterata, hantxe dago San Bartolome. Toki ona mokautxoa egiteko. Handik, GR9a hartuta, bueltako bidean barna abiatuko gara. Osakar herria pasatu, eta handik Osinagara berriz.
Pistan barna egin beharreko tarte luze samarrak daude, ez oso politak, eta nahiko irristakorrak eta lokaztuak; eguraldi lehorrarekin hobe.
cima

Arriaundi

refugio libre

Gorostietako S Bartolome baseliza

Waypoint

Pistatik atera eskuinaldera eginda

cima

San Bartolome / Artzelaieta

cima

Urrutxaga

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau