Koordenatuak 365

Noiz igoa 21 de marzo de 2020

-
-
454 m
62 m
0
1,7
3,4
6,82 km

Ikusita 151 aldiz, jaitsita 8 aldiz

Nondik gertu: Ergoien, País Vasco (España)

Ergoien auzoan dagoen Pagoan kotxea utzi eta Fagoaga dorretxearen ondotik pasa eta gero, porlanezko pistatik igotzen hasi gara. Laster, ezkerrera jo eta blokez altxatutako txabolaren ondotik pasa gara aurrez aurre dugun malda pikoari aurre eginez. Garo artean, baso txiki batera igo gara, hesia pasa eta basoan zehar apenas ikusten den zidorretik (galdu egiten da) aldapa bizian goiko aldera atera gara alanbrezko hesia berriro gaindituz. Xenda batek pista zabal batera eraman gaitu eta bertatik aurrera egin dugu.
Pistaren lehen bihurgunean, hau utzi eta ezkerretik Elorretako tontor aldera igotzen hasi gara. Tontorrak ez du ezer berezirik, bakarrik ikuspegi zabala Oiartzun eta Aiako Harrietara. Beste aldetik jaitsi, borda baten ondotik pasa eta pista zabala bilatu dugu. Aurrerago, porlanezko bidea hartu dugu gain aldera ateratzeko. Puntu honetan, bide nagusia utzi eta, eskuinetik ateratzen den lurrezko pista hartu dugu maldan gora. Bide zabaletik tarte bat bete eta gero, ezker aldetik marrazten den xenda hartu dugu aldapan gora. Mairubaratza eder baten ondotik pasa, izeidi bat gurutzatu eta azken maldari ekin diogu Arritxurietako gainera iristeko.
Ikuspegi ederraz gozatu eta gero, igotako bidetik jaitsi gara PRaren balizaje zuri eta horia jarraituz. Aldapa luzea jaitsi dugu porlanezko beste pistarekin bat egin arte. Puntu honetan, balizatutako bidea utzi eta parez pare dugun lurrezko pistan barna segitu dugu. Zulatxipiborda baserria lehenik eta gero Maradi baserrien ondotik pasa eta Ergoien auzora itzuli gara.
cima

Pagolarre

cima

Arritxurietako gaina

hondakin arkeologikoak

Harrespila

Waypoint

Zulatxipi borda

Waypoint

Maradi

Waypoint

Ergoien

Waypoint

Pullegi araztegia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau