Denbora  ordu bat 51 minutu

Koordenatuak 541

Noiz igoa 30 de junio de 2018

Noiz egina junio 2018

-
-
722 m
594 m
0
1,5
3,0
5,97 km

Bisitak 325, kokapena 4

Nondik gertu Artariáin, Navarra (España)

Gaurko ibilbidea, Landarte programaren barruan Orbaibarreko talde ezberdinek osatutakoa da.

Landarte Nafarroako arte eta landartasun programa da. Programa, kultura-proiektu batean oinarritzen da, Nafarroako landa ingurunean herrietako jendearekin batera egiten da eta bestelako jarduera artistiko zeharkakoekin edo osagarriekin fusionatzen da, tokian bizi diren artistek lagundurik. Hala, sormen, parte-hartze, berrikuntza eta arterako prozesu bat aktibatzen da; prozesu hori lantegietan egiten da eta eszenaratzeekin bururatzen da.

Orbaibarrek artea eta ondare-espazioa elkartuko dituen egitasmo bat mamituko du 2018ko Landarten. Herritarrak eta artistak elkarlanean arituko dira ibilbidea sortzen; hartan ingurune naturalak zeharkatuko dira, zuhaitz monumentalak ikusiko eta eliza bisitatuko da. Ibilbidea Artariaingo eta Etxanoko San Pedro elizetatik igarotzen da.



Ibilbidea eta altimetria. Kontutan izan joan eta etorrikoa dela.







Artariaingo herrian dugu hasiera.











Herrira igo eta eliza bisitatuko dugu. Jatorri erromanikoko eliza dugu San Juan Bautistarena, 1200. urte inguruan eraikita baina egun soilik kanoi gangako nabea eta ebangelioaren aldameneko kapera txiki bat bertzerik ez dira garai hartakoak.

Iturriaren aldamenetik igaroko gara, bertan paleo estratoak ikusgai ditugularik.



Elizaren atari nagusira igo eta bertan artilearen taldeak, Barasoaingo eskolako haurrek prestaturiko artileekin sortutako aurreneko artelanak ikusgai izango ditugu.















 Eliza erromanikoaren azalpenen ostean herrira igaro











eta ibilbidearen hasiera izan aurretik herriko artistek antolaturiko erakusketa bisitatzeko beta izango dugu.































Herritik irten eta bide osoan zehar izango ditugun artilezko lanak ikusgai dira. Ibilbidea jarraitu ahal izateko, noizean behin norantza kartelak eta bereziki artilezko ariak topatuko ditugu.







Eta haraneko olerkigintza taldeak osaturiko olerkiak irakurgai izango dira ibilbidean zehar.

Herria goiko aldeko pistatik utziko dugu.



















Azken nabea igaro eta aurrerago dugun bidegurutzetik ezkerretara jarraitu beharko dugu.







Aurreneko igoerak gogorrenak izango dira, ereinduriko eremutik igarotzen garelako eta itzalik ez dugulako izango. Hala ere igarotako udaberri euritsuaren ostean, landare eta tximeleta aunitz ikusteko beta izango dugu.























Pista garagarrez beteriko soro batean bukatu egiten da.



GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com/2018/06/artariain-san-pedro-etxano-artariain.html
fuente

Artariain Iturri

Artariain herrian, paleo estratoetatik bildutako urak iturri honetatik irtetzen ziren. Elizaren azpian kokatuta
Erlijio-eraikina

ARTARIAIN San Juan Bautista

Artariain herriko elizaren adbokazioa San Juan Bautistarena da. Jatorriz erromanikoa dugu, nahiz eta egun soilik nabe baten zatia gelditu. Kanpoko aldean hilarri batzuk ikusgai ditugu. Landarteko artelanak ikusgai izan ditugu ere.
Waypoint

Arte erakusketa

Landarte 2018 baitan haraneko jendeak arte erakusketa hau montatu izan du bere lanekin.
árbol

Zuhaitz inausi monumentala 2

Errekatxoan dagoen zuhaitz monumentala. Honetan ere arte esku-hartzea burutu izan da inguruko zuhaitzak margotuz.
árbol

Zuhaitz inausi monumentala

Zuhaitz eder eta zaharra. aldameneko zuhaitz txikiagoak margotu egin dira, nagusi honen dotoretasuna hanpatuz. Orbaibarreko jendeak eta azken mugako kideek osaturiko esku-hartze artistikoa.
Waypoint

artileak 4

bertze artilezko artelana
Waypoint

artileak 5

Artilezko bertze artelana
Waypoint

artileak 6

Bertze artelana artilez osatua
Waypoint

artileak 7

Etxanoko elizaren aldamenean bertze artilezko artelanak eskegitak ikusgai ditugu.
Waypoint

artileak 8

Etxanoko elizaren aldamenean bertze artilezko artelanak eskegitak ikusgai ditugu.
Waypoint

Artileak1

Zuhaitzetan eskegitako artilezko artelanak.
Waypoint

Artileak2

Errekatxora iritsi aurrean bertze artilezko artelan bat ikusgai dugu.
Waypoint

artileak3

Bidea jarraituz, adar batzuetan eskegitako artilezko artelana.
Intersection

Bidegurutze1 zuzen

Herritik irtetean nabe handi baten aldamenetik igaroko gara. Zuzen jarraitu.
Intersection

Bidegurutze2 Ezker

Aurrerago bidegurutze bat izango dugu. Bertan portlandezko pista amaitu egiten da. Guk ezkerreko aldeko pistara pasako gara.
Intersection

Bidegurutze3 Eskuin

Ereinduriko soroa eskuin aldetik utziko dugu bidexka batetara igarotzeko. Kontutan izan hau Etxanorako bide zaharra zela eta partzela kontzentrazioa egin zenean bidea galdu egin zela.
Waypoint

Eskultura kiribila

Bertako harriekin osaturiko kiribila artistikoa. Ibilbide erritual baten antzekoa. Azken mugako bertze esku-hartze artistikoa.
Waypoint

Eskultura1

Orbaibarreko artista batek ipinitako zurezko eskultura ederra. Kasu honetan belardi edo soroaren hasieran ipinitakoa.
Waypoint

Eskultura2

Zuhaitz batzuen artean ipinitako eskultura ederra dugu hau.
Waypoint

Eskulturak 3

Bidean topatuko ditugun azken eskulturak.
Erlijio-eraikina

ETXANOko San Pedro

Eliza erromaniko monumentala eta benetan ederra. 1200 urte inguruan eraikitakoa. Bere eskulturak ederrak eta benetan bereziak dira. Atari nagusiko ikonografia badirudi jai pagano bat irudikatzen duela. Artelanak landa erromonikoko hoberenetariko adibideak dira. Solstizio egunean Ipar aldeko kanezilloak modu berezian argiztatu egiten dira. Urteko egun horretan soilik eta mementu batean soilik ikusgai ditugularik.
Waypoint

HESIA1

Arteak bukatzen diren puntuan hesi bat dugu, bertatik pinadian igaroko gara.
Waypoint

Hesia 2

Etxanoko San Pedrora jaisteko hesi hau gainditu beharko dugu.
Waypoint

Olerki1

Belardira iristean, eskuin aldean bertze olerki hau dugu.
Waypoint

Olerkiak

Olerki batzuk bidean ikusterik izan baditugu. Arte hauetan izango ditugu askoz gehiago. Gainera itzalean daudenez estimatu egiten da irakurketa lasaiago egiteko beta izatean.
Waypoint

Soroa

Pista soro batean amaitu egiten da. Soroa bazterretik gurutzatuko dugu aurrean ditugun zuhaitzetara iristeko.
Waypoint

Zuhaitz margotuak1

ibilbidearen zati honetan zenbait zuhaitz margotuak ikusiko ditugu. Azken mugako arte eskuhartzeak dira, Orbaibarreko jendeak buruturikoak

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau