-
-
679 m
457 m
0
2,0
3,9
7,89 km

Bisitak 970, kokapena 9

Nondik gertu Arteta, Navarra (España)

Arteta herrian kotxea utzi eta PR-Na 170 bidearen marka zuri eta horiak jarraitu ditugu Artetako iturburu aldera. Lehen bidegurutzean, gatzagetara doan bidea aukeratu dugu eskuinekoa utziz (gero elkartzen dira biak). Altuera zertxobait galdu eta erraz iritsi gara gaur egun nahiko abandonaturik dauden gatzagen ondora.
Gatzagak zeharkatu, aldapa txiki bat igo eta berehala bat egin dugu bide balizatuarekin. Zubi bat gurutzatu, Udarbe erreka gainditu eta xenda segituz Artetako iturburuaren ondoan dagoen aparkalekura iritsi gara. Puntu honetan, bide balizatua utzi eta Artazulgo zintzurrean murgildu gara. Udarbe errekako urek zizelkatutako kareharrizko haitzarte honetan kilometro erdiko ibilbidea burutu dugu zintzurraren hondoraino heltzeko, ur-jauzi ederraren azpira hain zuzen ere. Paraje ederra bezain ikusgarria. Ura bidera atera eta botak bustita ibili gara.
Artazul zintzurra kareharrizko haitzarte bat da, Goñiko gainetatik heldu den Udarbe errekako urek zizelkatutakoa; erreka, gero, Artetako Iturburuko urei lotzen zaie. Inguru malkartsua da eta haritzak dira nagusi; toki ospeletan pagadi txikiak ageri dira, eta harkaitzetan, arteak. Beste espezie batzuk inguruko freskuraz eta hezetasunaz baliatzen dira, esatae baterako, astigarrak, lizarrak, hurritzak eta sahatsak.
Etorritako bidetik atzera egin dugu aparkalekuraino eta bertan bide-seinale zuri eta horiek erakutsi digute hartu beharreko norabidea. Metro gutxi batzuk igo eta bide lau eta erosoa segitu dugu lurpean doan ubidearen ondotik Ultzurrun herrira iristeko, aurrez “El Pontarrón” izenez ezaguna den zubi estutik pasa gara. Herriaren gunera jaitsi eta Artetara zuzentzen pista zabaletik aurrera egin dugu. Erraz amaitu dugu ibilbide labur, baina eder hau.

Ibilbide honen argazkiak eta beste batzuk gehiago ikusi nahi izanez gero:
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/03/artazulgo-zintzurra.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta