Denbora  7 ordu 41 minutu

Koordenatuak 5277

Noiz igoa 19 de noviembre de 2017

Noiz egina noviembre 2017

-
-
1.356 m
401 m
0
7,2
14
28,99 km

Bisitak 125, kokapena 17

Nondik gertu Arteta, Navarra (España)

2017 AZAROA 19 - 10:18

Ibilbide luzea da honako hau baina bi ingurune ezberdin bisitatu nahi nituen gaurko honetan. Artetatik Andiako mendizerrara doan bidea eta behin hara igota, Euskal Herriko Erdigunea den puntua bisitatu nahi nuen.
Hasieran harizti ederrak, ondoren pagoak eta goian, belaze ederrak. Paisaia zoragarriak denak.
Joan-etorri horrek 22 km inguru ditu.

Horrezaz gain, Ollo bailaran dauden Gatzagak, iturburua et ur-jauzia ere bisitatu nahi nituen.
Bira honek 7,5 km inguru ditu.

Izan dudan eguraldi ederrak lagunduta, egun zoragarria izan da gaurkoa.
cima

Altos de Goñi

1265 metro
cima

ARRASAUNDI

1263 m
Ur-jauzia

Artazuleko zintzurra eta ur-jauzia

Zirku itxura duen zintzurra da, bertara jausten da ur-jauzi batetik Udarbe erreka.
Waypoint

Arteta

hondakin arkeologikoak

Artetako Gatzaga

Aspalditik utzita egon arren, Gatzagaren goi-aldean tartetxo bat berreraiki dute, garai batean nolakoa zen jakin dezagun. Putzu handi bat da ur-gaziarekin eta beso luze bat pertza bat zintzilika zuena eta ura ateratzeko erabiltzen zutena. Ateratako ura egur enborarrekin egindako kanal batera hustu eta hortik putzua baino gorago zeuden askatxoetara botatzen zen. Ur gaziarekin oinak bustitzeko aska berezi bat ere berreskuratu dute.
fuente

Artetako iturburua

https://www.mcp.es/eu/jarduerak/informazio-zentroetan/artetako-iturburua Tokia Artetako iturburua edo sorburua Ollaranen dago, Iruñetik 30 kilometrora. Andia mendiaren barnean dagoen ur geruzatik ura ateratzeko irteera naturaletako bat da, eta bertan biltzen da gutxi gorabehera 100 kilometro koadroko eremu batean erortzen den ura. Egungo paisaia kareharrizko goi ordoki batena da, mila metro inguruko batez besteko garaiera du, eta ur irteera ugari eta erliebe karstikoaren forma tipikoak ditu, adibidez, dolinak, leizeak eta lapiazak. Goiz bateko paseoan egin daitekeen eremu murriztu batean, iturburua, gatzagak eta Artazulgo zintzurra urak eta denborak harkaitzetan duten eraginaren eta ingurunerako errespetuzkoa den eran baliabideak erabiltzen dituen giza presentziaren adibideak dira. Historia XIX. mendearen amaieran, iturri eta putzuetako ura, Subitzako iturburukoa eta Arga ibaitik ateratzen zena ez zen nahikoa Iruñeko 30.000 herritarren eskaerari erantzuteko. Izan ere, Osasun Batzordeak 1995eko koleraren eragin handia estolden egoera txarrari, ur eskasiari eta higiene ezari egotzi zion. 1895ean Artetatik ura ekartzen hasteak etxebizitzetara ura iristea ekarri zuen eta hornidura arazoetarako konponbidea izan zen, garai hartako teoria higienisten ildotik. Artetako urak Iruñerria hornitzen jarraitzen du, eta, era berean, Udarbe ibaia elikatzeko eta energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatzen da. Lurpeko Uren Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa Milioika urtean, euri urak mendiko kareharria pitzatu eta disolbatu du, eta barnealdera iragazi da, pitzaduren, galerien eta leizeen sare bat eratuz. Denen artean ur geruza handi bat hartzen dute. Milioika urte lehenago, itsasoa zen ingurune hau guztia. Zentroa historia geologiko luze eta konplexu horri eskainita dago. Panelek, maketek eta ikus-entzunezko muntaketa batek erraztu egiten dute ulertzea nola eratzen eta itxuratzen diren kareharriak, mendiaren eta barneko ur geruzaren bilakaera zein izan den, eta Olloko diapiroaren eta Artetako iturburuaren jatorria zein izan den.
fuente

Aska

Intersection

Bidegurutzea

Intersection

Bidegurutzea-A

Herriko pista hona ateratzen da. Eskuinera hartu ezkero, pistatik igo gaitezke Txargain atzekalderaino. Ezkerretara hartu ezkero, bidezidor polit batetik barrena igoko gara Txargain atzealde horretara.
Intersection

Bidegurutzea-B

Hemen hasten da bidezidorra.
Intersection

Bidegurutzea-ezkerretara beherantz

Goñiko gainetik behera gatozenean, kontuz hemen: ezkerretara beherantz hartu behar baita.
Intersection

Bidegurutzea-eskuinetara beheruntz

beherantz gatozenean, kontu hemen ere zuzen ez joatearekin, amildegi aldera baitijoa. Hartu eskuinetara beherantz.
Intersection

Bidegurutzea-pista utzi eskuinerantz

Puntu honetan elkartzen dira Artetatik datorren bidezidorra eta handik datorren pista.
cima

ELORDIA

1235 m
Intersection

Errepidea

Hemen elkartzen dira bidezidorra eta Goñi herrira doan errepidea.
Waypoint

Euskal Herriko Erdigunea

Euskal Herriko Erdigunea deritzona, berez ez da mendi bat, baina mendizaleek eurek interesgune bezala sustatutakoa da. 20.000 puntu hartuz, Euskal Herriko Erdigunea zehaztu da. Euskal Herri barnean marraztutako borobilik handiena erreferentzia bezala hartuta, hiru lerro adierazten dira, Donostia, Lodosa eta Zangoza lotzen dituenak. Horien artean dago Oltzako harana. Haran honetako harizti batean dago Euskal Herriko Erdigunea, Txurio mendian. 2005eko irailetik, harrizko monumentu batek adierazten du Euskal Herriko Erdigunea. Bertan, plakatxo bat dago, honako hau jartzen duena: EUSKAL HERRIKO ERDIGUNEA 2005-9-25 PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA LIZARRA IKASTOLA EUSKARAZ BIZI-GASTEIZ LASKORAIN IKASTOLA
cima

LEZIZA

Intersection

Pasabidea

Puntu honetan aterko gara Artetatik goiko zelaiguneetara. Leku honetatik Goñiko gainera, Beriainera, .. doazen bideak hartu ditzakegu.
cima

TXARGAIN

971 m Ikuspegi ederrak Iruñerria, Pirinioak, Sarbil, ... aldeetara.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau