Denbora  4 ordu 26 minutu

Koordenatuak 4751

Fecha de subida 9 de marzo de 2019

Fecha de realización marzo 2019

-
-
1.119 m
358 m
0
4,0
8,0
15,95 km

Bisitak 92, kokapena 5

Nondik gertu Aizpún, Navarra (España)

09 MAR 2019 09:05

Ollaran bailaran egindako ibilbidea.

Irteera puntua "Artetako Iturburuaren" aparlekua izan da. Lehenik, iturburtua ikusi dut eta berehala "Artazul ur-jauzia" ikustera joan naiz. Bien tartean dagoen zintzur hestu batetik jaisten da ur-jauziko ura, beraz, bidea nahiko irristakorra denez, kontu handiz ibili behar da. Ur asko dakarrenean, oso arriskutsua edo ezinezkoa izan daiteke ur-jauziraino iristea.

Artetako iturburturaino itzulita, ura Iruñerraino daraman kanalaren gainean dagoen bidea hartu eta Ultzurrun aldera joan naiz.

Ikuilu handi baten parera iritsitakoan, kanal bidea utzi eta pista batean eskuinera eta gora hartu dut. Bide hau belardi zabal batean amaitzen da. Belaze ertzetik igo eta beste ikuilu handi batetara iritsi naiz. Han, porlanezko bidea hartu eta ia errepidera atera arte jarraitu beharizxan dut.

Ia errepidera iristear nengoela, eskuinera eta pixka bat beherantz eginez bide zabal bat abiatzen zen. Hura hartu eta deposito batetara iristen den arte jarraitu dut.

Depositoa inguratu eta bidezidor hestu, luze eta gogor batetik barrena errepideraino iritsi naiz, aska handi baten aldamenetik igarota.

Errepidea gurutzatu eta Mortxe mendiaren kaxkoa bixtan dugula, pixkanaka zuzen igo naiz langarekin topo egin arte. langarekin batera tontorreraino iritsi naiz GR batekin topo egin ondoren.

Mortxe tontorretik sekulako ikusmira daukagu Iruñerria, Ollaran, Andia mendizerra eta Lizarraldera ere.

GR-aren arrastoa jarraituz bide luzez Egilleor aldera jaitsi naiz. Ur-putzura iritsi eta gutxira bidea utzi eta ezkerrerantz mendian zehar jaitsi naiz gurdi-bide zabal batekin topo egin arte. Ezkerrerantz hartutabidea Saldiseraino garamatza.

Saldisen ura hartu eta Ollaran bailarari bira emanaz daramagun PR-aren arrasto zuri-horiak jarraituz lehenik Ultzurrunera eta ondoren "artetako iturburura itzuli naiz.

Buelta ederra. Egarri izanda, gainera, Ultzurrunen jende jatorreko tabernatxo bat ere badago trago bat hartzeko.
Artazul zintzurra kareharrizko haitzarte bat da, Goñiko gainetatik heldu den Udarbe errekako urek zizelkatutakoa; erreka, gero, Artetako Iturburuko urei lotzen zaie. Inguru malkartsua da eta haritzak dira nagusi; toki ospeletan pagadi txikiak ageri dira, eta harkaitzetan, arteak. Beste espezie batzuk inguruko freskuraz eta hezetasunaz baliatzen dira, esatae baterako, astigarrak, lizarrak, hurritzak eta sahatsak.
Carretera sin pavimentar
Berez aurrerago mendian zeha rjaitsi banaiz ere, puntu honetan GR-a utzi beharko genuke Saldisera joateko.
Topopirineos 2c
MORTXE 1123 m
Tokia Artetako iturburua edo sorburua Ollaranen dago, Iruñetik 30 kilometrora. Andia mendiaren barnean dagoen ur geruzatik ura ateratzeko irteera naturaletako bat da, eta bertan biltzen da gutxi gorabehera 100 kilometro koadroko eremu batean erortzen den ura. Egungo paisaia kareharrizko goi ordoki batena da, mila metro inguruko batez besteko garaiera du, eta ur irteera ugari eta erliebe karstikoaren forma tipikoak ditu, adibidez, dolinak, leizeak eta lapiazak. Goiz bateko paseoan egin daitekeen eremu murriztu batean, iturburua, gatzagak eta Artazulgo zintzurra urak eta denborak harkaitzetan duten eraginaren eta ingurunerako errespetuzkoa den eran baliabideak erabiltzen dituen giza presentziaren adibideak dira. Historia XIX. mendearen amaieran, iturri eta putzuetako ura, Subitzako iturburukoa eta Arga ibaitik ateratzen zena ez zen nahikoa Iruñeko 30.000 herritarren eskaerari erantzuteko. Izan ere, Osasun Batzordeak 1995eko koleraren eragin handia estolden egoera txarrari, ur eskasiari eta higiene ezari egotzi zion. 1895ean Artetatik ura ekartzen hasteak etxebizitzetara ura iristea ekarri zuen eta hornidura arazoetarako konponbidea izan zen, garai hartako teoria higienisten ildotik. Artetako urak Iruñerria hornitzen jarraitzen du, eta, era berean, Udarbe ibaia elikatzeko eta energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatzen da. Lurpeko Uren Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa Milioika urtean, euri urak mendiko kareharria pitzatu eta disolbatu du, eta barnealdera iragazi da, pitzaduren, galerien eta leizeen sare bat eratuz. Denen artean ur geruza handi bat hartzen dute. Milioika urte lehenago, itsasoa zen ingurune hau guztia. Zentroa historia geologiko luze eta konplexu horri eskainita dago. Panelek, maketek eta ikus-entzunezko muntaketa batek erraztu egiten dute ulertzea nola eratzen eta itxuratzen diren kareharriak, mendiaren eta barneko ur geruzaren bilakaera zein izan den, eta Olloko diapiroaren eta Artetako iturburuaren jatorria zein izan den.
Parking
Carretera sin pavimentar
Saldise Nafarroako Ollaran udalerriko kontzejua da (Iruñerria). 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 21 biztanle ditu.
Ur depositoa

1 comentario

Si quieres, puedes o esta ruta