Jaitsi

Distantzia

4,2 km

Desnibel positiboa

324 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

142 m

Gehieneko garaiera

1.473 m

Trailrank

32

Gutxieneko garaiera

1.186 m

Ibilbide mota

Norabide bakarra

Koordenatuak

185

Noiz igoa

27 de septiembre de 2017

Zuzeneko jarraipena

Elkarbanatu zure kokapena lagunekin eta maitatuekin jarduera batean zehar.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Zuzeneko jarraipena Zuzeneko jarraipena
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
1.473 m
1.186 m
4,2 km

Ikusita 212 aldiz, jaitsita 1 aldiz

Nondik gertu: es Bòrdes, Catalunya (España)

Val d'Aran ibarrean aurkitu daiteken ingurune natural ederrenetakoa da Artiga de Lin. Udan oso bisitatua, jende ugari hartzen du, baina aukerak ere asko dira.
Gausac edo Es Bórdes herrietatik joan daiteke bertara. Parkina dago, derrigorrezkoa udan, Mair de Diu ermita baina metro gutxi lehenago. Informazio puntua ere badago bertan, ibilbideen mapak dituzte. Garraio zerbitzua dago Mair de Diu ermitatik abiatu eta bi puntutara eramaten duena: Uelhs deth Joeu urjauzira edo Artiga de Lin aterpetxera. Nahi bezala konbinatu daiteke garraioa.

Hemendik bertatik abiatuko gara oinez, Joeu errekaren eskuin aldetik Uelhs deth Joeu urjauzi aldera. Zuhaizti artean, pago eta haritz zaharrez lagunduta egingo dugu ondo markatuta dagoen bidea. Tarteka errepide ondora aterako gara.

Ia bi kilometroko bidea eginda iritsiko gara urjauzira. Emari handiko urjauzia da, ikusgarria. Bertatik, zubia pasata, igoera motz batekin, Artiga de Lin zabalunerako bidea hartuko dugu. Ingurune hau paregabea da, paisaje natural zoragarria. Behin tontorrak begi bistan ditugula, espektakulu ederra da. Malh dera Artiga, Tuc de Pómero eta Malh des Pois tontorra ditugu aurrez aurre. Gune honetatik abiatzen da, bestalde, Arandik Anetora doan bide bakarra (9 orduko ibilbidea).

Artiga de Lin aterpetxera doan bidea jarraituko dugu; errepidez goazela mahiak daude itzal batean. Errepidetik itzuliko gara Uelhs deth Joeu urjauziaren bidegurutzera. Puntu honetan, txutxu-trena hartu dugu guk berriro ere aparkalekura itzultzeko. Baina, urjauzi ondora joanda hartu daiteke joaneko bidea.

Gehiago ikusi external

Aparkalekua

Aparkalekua

  • argazkia Aparkalekua
Mair de diu ermitako aparkalekua. Informazio puntua dago bertan.
Informazio puntua

Informazio puntua

  • argazkia Informazio puntua
Ibilbideen mapak eta gomendioak ematen dizute. Txutxu-trenerako txartelak ere bertan saltzen dituzte.
Tren-geltokia

Txutxu-trenaren geltokia

  • argazkia Txutxu-trenaren geltokia
Argazkia

Artiga de Linera ikuspegia

  • argazkia Artiga de Linera ikuspegia
Zubia

Zubia

  • argazkia Zubia
Joeu ibaia zehakartzeko zubia.
Zubia

Zubia

  • argazkia Zubia
Artiga de Lin inguruneko zubia. Ikuspegi ederra dago bertatik.
Ur-jauzia

Uelhs deth Joeu urjauzia

  • argazkia Uelhs deth Joeu urjauzia
Tren-geltokia

Txutxu-trenaren geltokia

  • argazkia Txutxu-trenaren geltokia
Atseden-gunea

Mahaiak

  • argazkia Mahaiak
Aterpea

Artiga de Lin aterpetxea

Tren-geltokia

Txutxu-trenaren geltokia

  • argazkia Txutxu-trenaren geltokia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau