• argazkia ARTIKUTZA
  • argazkia ARTIKUTZA
  • argazkia ARTIKUTZA
  • argazkia ARTIKUTZA
  • argazkia BERDABIO

Koordenatuak 1935

Fecha de subida 16 de diciembre de 2013

Fecha de realización diciembre 2013

-
-
651 m
211 m
0
5,3
11
21,12 km

Bisitak 1295, kokapena 6

Nondik gertu Artikutza, Navarra (España)

Ibilaldi hau esan daiteke Artikutzako bi gunetan zehar egiten dela. Bata Erroiarri errekaren inguruetako bailaran eta bestea Artikutzako urtegia eta Añarbekoaren artean doan kanalaren inguruan.
Ibilladia Eskas-en hasi dugu, hemen guardaetxearen ondoko parkinean utzi dugu parkina.
Eskas-etik Artikutzara arteko bidea denbora guztian beheruntza da. Zati honeta baso ederra zeharkatzen dugu, bidean zuhaitz mardul ederrak ikusiaz, errekatxoaren ondotik joanaz erdi bidean aurki dezakegu Erroarriko urjauzi ederra.
Artikutzara iristean misterioz beteriko auzoa azaltzen da zure aurrean. Nolatan dago horrelako toki galduan horrelako auzo eder bat.Garai baten bere garrantzia izan zuen auzo eder honek, burdin meatekiak, ikatzgintza eta fronterakiko gertutasuna zela eta.
Berriro goruntz egin beharrean Añarberaino doan kanalaren bidea ezagutzea erabaki dugu.Añarbe errekaren ezker aldeko isurialdetik egin dugu Berdabiorainoko bidea ( bidea zatiren batean ez zegoen oso egoera onean ) eta Berdabiotik Artikutzarako buelta kanaletik egin dugu. Bueltako bidea benetan ederra izan da eta bidea egoera onean dago.
Artikutzako benta Zaharran egonalditxo bat egin eta gero, goruntz jo dugu berriro Eskas-era bueltatzeko. Trenbide txikiaren bidetik egin dugu buelta. Benetan harrigarria garai batean bide honetatik tren txikia joaten zela jakitea. Bidean garai batean trenetik botatako errotarri batzu ikus daitezke. Ikuspegiak ere ederrak dira.
Udazken edo udaberrian egiteko ibilaldi aproposa.
ANIMATU EGITERA!!!
ARTIKUTZA
BERDABIO

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta