Denbora  4 ordu 52 minutu

Koordenatuak 1926

Noiz igoa 8 de mayo de 2016

Noiz egina mayo 2016

-
-
739 m
293 m
0
4,0
8,0
16,07 km

Bisitak 1035, kokapena 15

Nondik gertu Arditurri, País Vasco (España)

Egun ingurune babestua bada ere, historian zehar Artikutzako lurrak bizimodu desberdinen eta bertako errekurtso naturalen ustiapen ugarien lekuko izan direla esan behar da. Europan gertatu ziren aurrerapen teknologikoen ondorioz, burdinolak baztertu egin ziren, erabat ahaztu arte. Hauek izan ziren garai zailenak. Momentuko korronte sozio-ekonomikoen babesean, egur-ikatzaren ekoizpena eta meategien ustiapena (burdina batik bat) indartu eta areagotu egin ziren. Horrela, 1898an bide estuko trena eraiki zen ustiapen horiek errazteko. 1903tik 1908ra Artikutzako Oihandar eta Ustiapenerako Konpainiak eratu ziren.
Burdinbidearen bihotza Elamako meategi gunea zen eta hau Errenteriako iparraldeko geltokiarekin komunikatzera iritsi zen, plano inklinatu eta korapilotsu baten bitartez. Neurririk gabeko ustiapen hauek basoaren berehalako atzerakada ekarri zuten 1919an Donostiako udalak finka erosi eta berreskurapen lanak hasi arte.
Hona hemen, ATIT-ek (Artikutzako Trenaren Ikerketa Taldea) emandako datu gutxi batzuk:
Trena, izen desberdinez izendatzen zuten: Karramarroa, Dekabilla, Frantzesen trena, Artikutzako trena edota Xorrolako trena. Burdinbidearen zabalera 600 mm-koa zen eta trenbidearen luzera, berriz, 28,5 km-koa. Lezo eta Errenteriaren arteko desnibela 7 metrokoa zen eta Bianditzeko tuneleraino 675 m-koa. Lezo-Errenteriatik Elamaraino telefono-linea propioa zuten. Ibilbide osoan lau tren-makinak izan ziren, bakarra zati bakoitzean eta hauekin batera 61 bagoi. Bidaia bakoitzean 2 tonako 6 bagoi zeramatzaten, 12 tonako gai-garraioa aldiro. Egunero lau bidaia egiten zituen garairik oparoenean. Hauxe ziren garraiatzen zituen materialak: burdina, egur ikatza, kaolina, posteak, tren-trabesak, eraikuntzako egurra, pertsonak… Zati bakoitzeko trenak hiru langile behar zituen (tren-gidaria, sugina eta baleztaria). Guztira, tren honetan 30 bat langileek hartzen zuten parte, planoetakoak kontuan hartuta. Makinistak, 5 pezeta irabazten zituen egunero eta gainontzeko langileek 2,50 pezeta. Elamatik Lezo-Errenterira eramaten zen tonako 2 pezeta ordaindu behar zen.
Egun, Elama, Goizarin eta Urdallueko parajeak isiltasunean murgildurik daude, ez dago jarduerarik eta soilik errekaren ur-hotsa eta txorien kantuak entzun daitezke, naturak galdutako espazioa berreskuratu baitu.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/05/artikutzako-trenaren-arrastotik.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau