Denbora  4 ordu 54 minutu

Koordenatuak 2104

Fecha de subida 22 de abril de 2019

Fecha de realización abril 2019

-
-
1.214 m
777 m
0
3,9
7,9
15,76 km

Bisitak 3, kokapena 0

Nondik gertu Montoria, País Vasco (España)

Araba eta Errioxako mugaldean dabilen ibilbide honek Urizaharrako eta Herrerako portuen arteko gailur nagusiak lotzen ditu, Toloño mendilerroan. Gainera, Abalos alderantz jaitsi eta La Rosa baselizatik ere igarotzen da, gero berriz gorantz egiteko. Ibilbidea, mendeetan zehar Araba eta Errioxa artean (eta bereziki Montoria eta Peciña artean) komunikaziorako erabili diren mendateetatik igarotzen da. Araba eta Errioxako ikuspegi ederrez gain, baseliza eta gotorlekuen aztarnak, basoak, elurtegiak eta osinak ikus daitezke.

Gailurrak, igoera ordenean:
- Artxabal (1168 m)
- Cocinas (1181 m)
- San Leon (1223 m)
- Zerraluntxa (1188 m)

Ibilbidea errazago egiteko, La Rosa baselizara ez jaistea da aukera bat, joan-etorrirako ibilbide bera erabiliz.

Baselizaren inguruan pare bat iturri daude.

Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik. Desbideraketa garrantzitsuenak adierazita daude bertan eta PR-A 78ko markak lagun ditugu tarte batean.

Toloñoko mendilerroan zehar beste ibilbide bat, Toloño inguruko gailurrak lotzen dituena: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/san-gines-tolono-pena-leon-bonbalatxi-el-seron-penalasdoce-san-gines-zirkularra-26836344
Toloñoko mendilerroko gailurra Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/24
Artxabal eta Cocinas artean dagoen mendatea. Izen bereko osin sakona du ondoan.
Toloñoko mendilerroko gailurra Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/343
Artxabalera igotzeko desbideraketa. Cairn batek markatzen du lekua
Cocinas-era igotzeko desbideraketa. Cairn batek markatzen du lekua.
Zerraluntxarako desbideraketa. Marka berdeak daude.
Ataunera behera joateko bidea. Eskuinera doana desagertu egiten da. Cairn bat dago.
Herrerako portura doan pista utzi eta gorantz, San Leonerantz doan pista hartuko dugu.
PR-A 78 ibilbidearen bidegurutzea.
La Rosara jaisten dagoen elurtegia.
La Rosa baseliza ondoko gurutzea. Abalos eta Errioxako ikuspegi bikaina dago bertatik.
Larrosaren Ama Birjinaren omenezko baseliza. XVIII mendean eraikia, hiru nabe zituen. Karlistadetan, Zurbano liberalak su emanda suntsitu zen. Gaur egun, ondoen kontserbatzen dena hegoaldeko fatxada nagusia da, sarrera zeukana barrualdera. Info+: http://www.todalarioja.com/ficha-turismo/12-ermita-de-la-virgen-de-la-rosa-en-abalos
Azpian duen baselizatik datorkio izena. Cocinas eta Zerraluntxa/San Leon artean dago kokatuta
Lehen Kantabria izenarekin ezaguna zen mendia, eta mendilerroari izena ematen ziona. Karlistaldietako gotorleku baten aztarnak daude bertan hainbat eta hainbat antenarekin batera, mota, altuera eta adin desberdinetakoak. Herreratik igoera eskaileren bidez egiten da. Arabako (mendialdea eta Arabako Errioxa) zein Errioxako ikuspegi bikaina dago bertatik. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/135
La Rosa azpiko iturria
Pik-nik guneko iturria.
Buzoi sinpatikoa duen mendia. Gailurrera bidea gainontzeko mendiena baino pixka bat zailagoa den, ikuspegi ederra dago bertatik, batez ere Arabako mendialderantz. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/275

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta