-
-
1.331 m
417 m
0
4,0
7,9
15,89 km

Bisitak 805, kokapena 15

Nondik gertu Huarte-Araquil, Navarra (España)

Gaurko ibilbidea, Ibilbide zirkularra, Uharte Arakilen hasi eta bukatzen da. Ibilbidea balizatua dago (GR-20).

Artxueta mendia (1343m) eta Aralarko santutegia bisitatu ditugu.

Igoera klasikoa egin dugu eta bueltatzean, Lurpeta izeneko parajetik pasatu gara, Amurgin izeneko baserritik Uhartera iritsi arte.

------------------------------------------------------------------------
Done Mikel Aralarkoaren santutegia, Aralarko Done Mikel in Excelsis santutegia edo Aralarko santutegia. Aralarko mendilerroan kokatutako santutegia da, Euskal Herrian dugun erromanikoaren erakusgarri paregabea. Tenpluari buruz iritsi zaigun lehen aipamena XI. mendekoa da, baina bi mende lehenago toki berean beste tenplu bat bazen, karolingiar estilokoa. Erretaula du altxorrik preziatuena, Nafarroako Foru Erkidegoko kultura intereseko ondasun izendatua, Erdi Aroko europar esmaltegintzako maisulan gorenetakoa.

Santutegia 1.237 metroko garaieran dago, trikuharri ugariko ingurune batean. Santutegira igotzeko, Uharte Arakil da ohiko abiapuntua, udalerri horretan baitago santutegia.

Ospakizun paganoetatik kristau ospakizunetara

Mari ama lurraren bizileku omen zen haitzuloa, gerora tenpluak estaliko zuena, eta bere senar Sugaar herensugea han elkartzen zitzaion neguan:

« Mendia zen sineste zaharretako katedral eta santutegia. Ez halere edozein mendi. Zerutik gertu zegoen mendi aukeratuak, Amaren sabelera doan bide antzera, kobazulo edo lezeren bat behar zuen goiko aita indarrak lurraren ama sabela ernaltzeko. Horrela sortu zen mundu guztiko mendi santuen mitoa. Bizia ematen duen sugaar edo suge harra. Herensugea alegia, udaberrian ikusten da garra dariola kanpora ateratzen, eta udazkenean itzultzen da berriro lurpean dagoen neguko gelara. Herensugea, berez, biziaren aita da, baina, gero, bere umeen irensle bihurtzen da, ekaitz, tximista, lurrikara, uholde, lehorte eta ezbehar guztien figuran, eta gizonak hil egiten du. Bide berean egurasten da Mari, lurraren emankortasunaren irudia.

Mendi horien inguruan egiten ziren erlijio paganoen ospakizun nagusiak, eta Eliza indartzen joan zen eran mendietako kultua kristautzen ahalegindu zen. Aralarko elizaren oinarrian erromaniko eta arabiar kutsuko aztarnak baino lehenagokoak aurkitu dira.

Europan zehar, emankortasunaren ildoko mendi santu horiek, done Mikelen izenean bataiatu zituen Elizak, hala nola Farfa Frantzian, Gargano Italian, edota Aralarkoa Nafarroan. Horregatik sartu zituen liturgian Mikel goiaingeruaren bi festa: udaberrikoa maiatzaren 8an eta udazkenekoa irailaren 29an, aurrekoen festaburu zaharretan. »

Jose Maria Satrustegi.

4 iritzi

  • argazkia arroil

    arroil 18-ene-2018

    He realizado esta ruta  ver detalle

    magnifique ascension
    bikain ...

  • argazkia Ibiltari'75

    Ibiltari'75 31-ene-2018

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Ederra benetan.
    Goiz batean egiteko txango aproposa.
    Behatoki paregabea.

  • argazkia Burlatarra

    Burlatarra 12-feb-2018

    Ibiltari'75, eskerrik asko!

  • argazkia Burlatarra

    Burlatarra 12-feb-2018

    Arroil, eskerrik asko!
    La montagne offre une perspective magnifique.
    Aralar est un lieu mythique, plein d'histoire.

Si quieres, puedes o esta ruta