Koordenatuak 578

Fecha de subida 25 de enero de 2019

-
-
1.936 m
913 m
0
3,7
7,3
14,69 km

Bisitak 17, kokapena 1

Nondik gertu Uztarroz, Navarra (España)

(2018-08-08) Mendiko egunpasa Euskal Herriko Pirineotan.

Ibilaldia Asolazeko Kanpalekuan bertan abiatzen da, lehenik kanpalekuaren barnean dagoen izen bereko trikuharria bisitatuko dugu eta bideari ekingo diogu Mazeko Murua Lepoa aldera doan sendatik. Bertatik basoan barna igoko gara gainaldeko zelaigune zabal batera iritsi arte. Hemendik aurrera bidea maldatsua baina garbia da Txamantxoia mendiaren bizkarrean zehar tontorrera iritsi arte. 3 bat orduko bidea lasai hartuta.

Gailurren zerbait jan eta atsedena hartu ondoren itzulera bidearik ekin behar.
Nik Maze aldera daraman bideska hartu nuen mendiaren hegoaldetik.
Beherantz jarraitu behar da zuzen, Mazelarrako bordatatik igaroz eta Mazeko pistara iritsi arte, behin hemen goizean pasa dugun Mazeko Murua Lepoara daraman bideska jarraitu eta Kanpalekura jeitsiko gara.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta