Denbora  3 ordu 43 minutu

Koordenatuak 1560

Noiz igoa 16 de julio de 2019

Noiz egina julio 2019

-
-
511 m
207 m
0
1,9
3,8
7,62 km

Bisitak 16, kokapena 0

Nondik gertu Asón, Cantabria (España)

Ason erreka amildegi handi baten gainean jaiotzen da eta metro ugariko erorketa baten ondoren bideratzen da bailaran zehar. Asón eta La Gándara elkartzen dituen errepidean urjauzia ikusteko miradore aparta daukazu.

Gure kasuan, PR S-14 jarraituz urjauzia erortzen den lekura iritsi gara. Baso, belaze eta erreka inguruko harri tarteetatik barrena egiten den bidea dugu hau, denbora gehienean itzaletatik. Udarako egunetarako oso aproposa.

Kotxea Casucas de Asón izeneko tokiko elizaren ondoan utzi eta eskuinera erreka igarotzen duen zubitik abiatu gara. Ibilbide osoa PRko seinaleek erakusten dute.

Izatekotan ere, "Errekako pasabidea" izeneko puntuan, bi aukera ematen dizkizue ur-jauziraino iristeko. Ur-jauzia bere horretan erakusten duen bidean aurrera eginez gero, harri tartean ibili beharko zarete denbora gehienean, ez oso bide erosoan. Bide hau hartu beharrean PR bS-14 ur-jauzia erakusten duena jarraitu ezkero, erreka pasa eta askoz ere erosoagoa da.

Guk ur-jauzia ur gutxi jaurtiz topatu genuen baina ur gehiagorekin ikuskizun aparta izan behar du. Ur gehiago erortzen denean hain gora igotzerik ez dut uste izango denik.

Bueltarako erreka bere eskuineko baztarretik jaistea pentsatu genuen. Bidean ez du inolako eargozpenik. Izatekotan ere, "bidezidorra hasiera" eta "bidezidorra amaiera" ipintzen dudan tarte horretan bidea estua da, baina ez da batere arriskutsua.

Buelta ederra!
Ason errekaren ur-jauzia
Hirigunea
Bidezidor amaiera
Camino
Collados Del Asón
Fondo

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau