Denbora  9 ordu 16 minutu

Koordenatuak 2470

Fecha de subida 17 de octubre de 2018

Fecha de realización septiembre 2018

-
-
2.622 m
1.508 m
0
4,3
8,5
17,04 km

Bisitak 147, kokapena 3

Nondik gertu Aragüés del Puerto, Aragón (España)

Lizarako aterpean abiatuta eta Aspe mendirako igoera aurkeztuko dizuet sarrera honetan. Ibilbide luzea baina polita, ez da igoera ohikoena eta honek berezia izatea eragiten du. Hasierako zatia GRa jarraituz doa, baina aurrerago jende gutxi dabilen eremuetatik ibiliko gara, Aspeko zintzurreko mendi-leporaino, han berriz ere bide ohikoarekin bat eginik.

Ibilbidea 17 km, bederatzi ordu ingurukoa eta 1600 metrotik gorako maldaduna, beraz zailtasun ertaineko bezala sailkatzeko modukoa.



Ibilbidea eta profila







Iruñatik goizean goiz irteten naiz eta gau ilunean iritsiko naiz Lizarara. Aukera paregabea izarren argazki batzuk egiteko eta egunsentira arte itxoiteko.











Lizarako aparkalekuan kotxea utzi eta motxila prestatu ondoren eguzkiaren aurren izpiekin abiatuko naiz.




Aterpearen ataritik igaro eta Lizarako haranera jaitsiko naiz.







Haranera jaitsiera txikia dugu. Bertan trikuharri txiki bat dago eta bere hondoan, elurra urtzen denean ur-jausi ederra ere badu.















 Hanaretik panoramika



Ur-jauzia, udan idorturik egoten ohi dena.

Harana bazter batetik inguratuko dugu eta buelta ematerakoan pistatxo batetik gora egiten hasiko gara. Zutoin batekin topo egingo dugu eta agudo artzaien borda batera iritsiko gara.



















Hortik aurrera maldetan barrenean eta troka bat, Articuzoko izenekoa, gure eskuinera utzirik, igoerako bide markatuari ekingo diogu.



Bisaurin aldean aurreneko eguneko eguzki izpiak ematen hasiak dira.

Bideak, Napazal etxoletik gertu, izendatu gabeko trikuharri bat ikusgai dugu. Nahiko nabaria dena baina ez dut topatu bere izenik.


 Tumulua nabaria da eta harri handiak edo ortostatoak ere.











 Trikuharriaren gibelean Bozo mendi-lepoa ikusgai.




Azken aldapei aurre egin eta Bozoko mendi-lepora iritsiko gara. Bertan eguzki izpiak berotzen hasiko dira, eta ikuspegi ederrak eskainiko dizkigu.






 Bozkoko mendi-lepotik panoramikak







 Llena de Bozo eta Llena de Garganta mendiak pare parean ikusgai.




Bertan eskuinetik beherat jarraitu beharra dugu. Oraingoz GR-a jarraituko dugu Cubilar del Barranco haranera iristeko.


 Jaitsiera




Haranera iritsi eta bidea ezkerretik haranerantz jarraitu beharko dugu.










 Iboia izandakoa bertatik iragazten du ura.




Garai batean iboi bat ere zegoen bertan baina lohiez beterik dago eta paisai kartikoa du bere inguruan, hortaz soilik elurra urtzerakoan ura izaten du.

Haranari itzulia ematean, zuotin bat topatuko dugu. Gaurkoan lurrean aurkitu dut eta zutitu arren ez dakit zenbat iraunduko duen. 






Bidegurutze honetan GR-a utzi eta ezkerretik Izagrako trikuharri dotorerantz bideratuko gara. Trikuharri hau tankera ederrekoa izanik, informazio ohol bat ere du.
GEHIAGO IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2018/10/aspe-mendia-lizaratik.html
Aspe mendiko tontorretik ikuspegi zabalak ditugu edonora begiratuta.
Aspe zintzurreko mendi-lepoan, Asperako mendiko igoerako bide ohikoarekin bat egingo dugu.
Aspe mendiko tontor aurreko mendi-lepotxoa.
Haitz handi batzuen azpian sorturiko aterpe naturala. Puntu ederra eguraldiaz babesteko edo eta indarrak berreskuratzeko.
Lizarako aterpea.
Bozoko mendi-lepoa. Bertatik berriz ere jaitsi beharko dugu Cubillar del Barrancoko haranera.
Garai bateko iboia izandako harantxoa. Lohiaz beterikoa eta soilik elurra urtzerakoan ura daramana.
Cubilar del Barranco haranera barneratzeko puntu honetan zuzen jarraitu beharrean ezkerretara jaitzi beharko dugu.
Llena de Bozorako igoerako bidearekin bat egiterakoan, tarte batez ezkerretik, igoera egingo dugu.
Llena de Bozorako igoera segituan utzi behar dugu. Eskuinetik ikusgai dugun harritzatik gora egiteko. Beraz hemen eskuinerantz igotzen hasi.
Trikuharri ikusgarri eta handia.
Lizarako aterpearen azpiko parkinga.
Lizarako harana edo llanoa. Haran glaziarra da. Trikuharri bat ikusgai eta elurra urtzen denean ur-jauzi ederra ere badu.
Karstean sartu aurretik topatuko dugun sarbidea. Mendatetxo baten antzekoa da.
Mendi ertza edo mendi-lepo honetara atera beharko gara, harritza gaindituz. Bidea ez dago bat ere markaturik eta harritza izanik igoera ez da erraza izango.
Aterpe librea da borda txiki hau.
Bozoko mendi-leporako igoeran trikuharri eder bat ikusgai dugu, tumulua eta harri handiak ongi eta nabariak diren arren ez dut topatu izendapenik ezta mapetan aurkitu.
Zutoin hau topatzen dugun puntua eskuinetara desbideratu beharra dugu, GR-a utziz. Izagrako trikuharria aldera joz.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta