Denbora  2 ordu 40 minutu

Koordenatuak 1098

Noiz igoa 22 de octubre de 2016

Noiz egina octubre 2016

-
-
297 m
100 m
0
2,0
3,9
7,86 km

Bisitak 772, kokapena 44

Nondik gertu Asteasu, País Vasco (España)

22 - 10 - 2016

Bizpahiru ordu ibiltzeko bide aproposa Asteasuko Errekabailara paraje ederretik barrena.
Bidean zehar Aiztondo bailarako ikuspegi polittez gozatzeko aukera izango duzu.
Azpiazu
Asteasu Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdekoa. 2015. urtean 1.513 biztanle zituen. Ekialderantz begira dagoen haran batean dago kokaturik, Oria ibaiaren adarra den Asteasu errekaren haranean hain zuzen, eta irteera naturala Amasa-Villabonarantz du. Tolosatik 10,5 kilometrora eta Donostiatik 23 kilometrora dago errepidez. Ingurune naturala: Asteasu ekialdera begira dagoen haran batean kokaturik dago, Hernio (1.070 m) mendiaren magalean. Udalerriaren topografia oso malkartsua da, gorabehera askorekin. Punturik baxuena (70 metro inguru) ekialdeko muturrean dago, Asteasu Amasa-Villabonarekin lotzen duen errepidean; punturik altuena, berriz, hego-mendebaldeko muturrean dago (700 metro). Hernion mendigunearen lepoetako batek udalerria zeharkatzen du erditik, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera garaiera galduz. 400-600 metro inguruko garaieraraino iristen den lepo honetako muino nagusiak Mañaka, Aranburuko gaina, Irumuno, Bulanomendi (550 m), Saskarate-aitza, Upazaingaña (300 m), Santa Maiña (400 m) eta Aitzondo dira. Bere garaian Larrazkos eta Azkonobietako basoak famatuak izan ziren, bi baso-lur horiek luze-zabalean 5000 area izateraino iritsi baitziren. Herria bera udalerriaren ekialdean dago. Oriaren adarra den Asteasu erreka udalerriaren hegoaldetik igarotzen da. Usarrabi errekak (Oriaren beste adarra) eta beste bi ibaixken urek ere (Opin-erreka eta Erreka Illuna) zeharkatzen dute haren lurraldea. Asteasutik pasatzen da GI-2631 errepidea, Tolosaldea Zarautzekin lotzen duena, Andazarrate gainetik barrena. Udalerri mugakideak: Asteasuk mugakide ditu Aia iparraldean, Zizurkil ekialdean, Larraul, Alkiza eta Anoeta hegoaldean, eta Errezil eta Aia mendebaldean. https://eu.wikipedia.org/wiki/Asteasu
Iturtasarobeko bidegurutzea
https://eu.wikipedia.org/wiki/Larraul Larraul Gipuzkoako erdialdean eta Tolosaldeako eskualdean dagoen landa-udalerri euskalduna da. 250 biztanle zituen 2015. urtean. Mugakideak: Ipar eta ekialdean Asteasu, hegoaldean Alkiza eta mendebaldean Errezil (Urola Erdia) udalerriak mugakide ditu. Ondasun nabarmenak: Sorarrain baserria: Eusko Jaurlaritzak kultura interesdun ondaretzat izendatu du. Etnografia museoa: Nekazaritzaren munduaren isla jasotzen du batez ere, sarrera doakoa du eta bisitarako ordua aldez aurretik hitzartu behar da. Larrauldar ospetsuak: Jexux Mari Irazu (1972), bertsolaria. Estitxu Eizagirre (1979), bertsolaria eta Argia aldizkariko kazetaria.
Topopirineos 1b
Ondarraga
Txorroalde iturria
http://ataria.info/asteasu/1405172696336 tik hartua. Asteasuko Erreka bailaran, errepidearen ondoan kokaturiko Urniategiko errota zaharberritu dute aurten Burdina taldeko kideek. Lehendabizi errota garbitu dute, sasiak eta belar zikinak kenduz, eta egon zitezkeen aztarnak bilatuz, eta horren ostean, errotaren egitura sendotzeko lanetan aritu dira. Errotak dituen ezaugarriengatik XVI. mendekoa dela uste dute adituek. Gainera, haren inguruan aurkitu duten lehenengo idatzia 1710. urtekoa da; horren arabera, Ignacio Aldaurriagak hartu zuen errotaren ustiapena bere gain. 1746. urtean, Pedro Arrillagaren esku geratu zen ustiapena. 1775. urtean, errota urez hornitzen duen kanalean itota agertu zen Juan Bautista Urkola larrauldarra, eta 1798. urtean, berriz, Agustin Trekuk Ignacio Urkiari eman zion ustiapenaren ardura. 1954. urtean, Erreka bailarako zorbidea errepide bihurtzeko lanen ondorioz, errotaren kanala eta ur biltegietako zenbait horma desegin ziren. XX. mendearen hasieran, sute baten ondorioz, errota eta baserriaren ustiapena bertan behera geratu ziren. Aurten, baina, berreskuratu ahal izan du Asteasuk ondare hori Burdina taldearen laguntzarekin, eta herritar orok bisitatu eta ezagutu dezake. Hain justu, gaur goizean egin dute bertan aurrera eraman dituzten lanen aurkezpena herritarren aurrean. Udaleko ordezkariak, Burdina taldeko kideak eta arkeologoak izan dira lanen berri ematen, eta herriko gaztetxoek aurreskua dantzatu dute. Eguraldiaren erruz ezin izan dute herritarrek gaur errota bertatik bertara ezagutu, eta Asteasuko plazan eman beharra izan diote jarraipena ekitaldiari. Bertan hamaiketakoa egin dute guztiek. Aurrera begira, errotaren ondoan kartel bat jarriko du Asteasuko Udalak informazioarekin eta garai bateko argazkiekin lagundurik, herritarrek ondarea eta historia ezagutu dezaten.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau