Jaitsi

Distantzia

21,68 km

Desnibel positiboa

1.347 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

1.347 m

Gehieneko garaiera

987 m

Trailrank

37

Gutxieneko garaiera

213 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Iraupena

5 ordu 37 minutu

Koordenatuak

6057

Noiz igoa

20 de marzo de 2021

Noiz egina

marzo 2021

Zuzeneko jarraipena

Elkarbanatu zure kokapena lagunekin eta maitatuekin jarduera batean zehar.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Zuzeneko jarraipena Zuzeneko jarraipena
Izan zaitez lehena txalotzen
1 iruzkina
Elkarbanatu
-
-
987 m
213 m
21,68 km

Ikusita 64 aldiz, jaitsita 3 aldiz

Nondik gertu: San Martin, País Vasco (España)

Oharra: GPSa toki batzuetan zoratu egin da, bideak toki batzuetan zuzen-zuzen markatu ditu nahiz eta bideak kurbak egin... Kasu egin arrastoari baina zentzuz jokatu eta bidea dagoen tokian bidetik joan!

Ataunen hilerrirako bidea hartuz hasi dut ibilbidea, handik bide asfaltatuan lehenik eta pista jarraituz ondoren PR-GI-2002arekin bat egin dut. Pixka bat aurrerago bide hau utzi eta eskumako bidea hartuz, pinudi baten lehenengo eta pagadi baten zehar ondoren Arastortzeko gainera iritsi naiz. Gailurra eta buzoia.

Ondoren etorritako bidetik beherantz joan naiz pinudia berriz hasten den lekuraino, gutxi-gora behera, han eskumara eginez bide eroso baten zehar berriz ere PR-GI-2002arekin bat egiteko. Bideari jarraitu diot Intsustiko iturriraino. Handik berriz ere bideari jarraitu ditu zementozko pistarekin topo egin arte, Aralegiko lepoan. Han bidea ezkerrera egin dut mendi pista baten zehar aterpe batekin topo egin arte. Handik bidegurutzeko ezkerreko bigarren bidea hartu dut eta berehala ezkerrera gora egin dut, sigi-saga handiak eginez Agaotz mendilepora iritsi arte. Mendilepoan GR-20arekin bat egiten da. Handik berehala Agaotzeko gailurra eta buzoia.

GR-20ari jarraituz Sarasatarriraino joan naiz, gailurra eta buzoia.

Egindako bidetik itzuli naiz berriz ere aterperaino. Beherako bidean, sigi-saga luzeak egin beharrean bidezidorretan zehar lasterbide pare bat aurkitu ditut.

Aterpeko bidegurutzean aterpearen ezkerretako bidea hartu dut Ataunera jaisteko. Bidean nindoala ordea, behi eta txahal dexente topatu ditut bidean eta ez didate pasatzen utzi... Horregatik bidean goiko aldetik lasterbide bat topatu dut behiei traba gehiegi ez egiteko. Beheraxeago mendi-bidea pista bihurtu da PR-GI-2002arekin berriz ere bat egin arte. Ondoren bide honen marka zuri eta horiei jarraituz Ataunera itzuli naiz.
Gailurra

Arastortz

  • argazkia Arastortz
  • argazkia Arastortz
Bidegunea

Eskumara

Bidegunea

PR-GI-2002rekin bat egin

  • argazkia PR-GI-2002rekin bat egin
Bidegunea

Intsustiko iturria

  • argazkia Intsustiko iturria
  • argazkia Intsustiko iturria
Bidegunea

Ezkerrera

Bidegunea

Aterpea

Gailurra

Agaotz

  • argazkia Agaotz
  • argazkia Agaotz
  • argazkia Agaotz
Gailurra

Sarastarri

  • argazkia Sarastarri
  • argazkia Sarastarri
  • argazkia Sarastarri
  • argazkia Sarastarri
Bidegunea

Behiak bidean

Bidegunea

Belarretatik moztu, pistatik beharrean

Bidegunea

PR-GI-2002rekin bat egin (berriz)

Bidegunea

Txakur-txikiak aske baserri aurrean, baina baserritar atsegina atean

Bidegunea

Txakur zaratatsua baina lotuta

1 iruzkina

Nahi izanez gero edo ibilbide hau