Denbora  2 ordu 3 minutu

Koordenatuak 939

Fecha de subida 6 de febrero de 2016

Fecha de realización febrero 2016

-
-
325 m
142 m
0
2,0
3,9
7,9 km

Bisitak 676, kokapena 17

Nondik gertu Ataun, País Vasco (España)

San Martingo plazan emango diogu hasiera ibilbide honi. SL-aren marka zuri eta berdeak eta Aralarreko itzuliari (GR 20) dagozkion zurigorriak izango ditugu lagun. Ez dago galtzeko arriskurik bidea oso nabarmena baita. Eliza ondoan dagoen zubitik Agauntza erreka igaroko dugu eta honen ondotik doan bidean barna aurrera egingo dugu. Gorabehera handirik gabe eta xenda eroso eta atseginetik berehala helduko gara Astigarragako atsedengunera eta bertan mahai batzuk eta iturri ederra aurkituko ditugu. Errekaren beste aldean Kalbario Santuko baseliza ikus daiteke.

Parkea atzean utzi eta aurrera segituz Andreseneko zubi ondora iritsiko gara. Puntu honetan norabide desberdinak erakusten dituen egurrezko hesola bat ikusiko dugu eta zubia gure ezkerrera utziz pistatik aurrera segituko dugu. Bideak gora egiten duenean, ezkerrera egingo dugu. Berehala izango gara Olaluzeaga baserritik gertu dagoen karobi bikainaren ondoan. Ataunen ondoen kontserbatuta dagoen karobi-zuloa da. Berta dagoen panelean, nola funtzionatzen zuen erakusten da. Bidegurutzera iristean Mantxintxuko zubia utzi eta Zubiondo etxera inguratuko gara eta honen ondotik doan bidea hartuko dugu. Segidan Urezandi, Auzmendi, Aldakotxo eta Peruenezar baserriak pasako ditugu. Azken hau Joxemiel Barandiaran zenaren jaiotetxea da.

Aurrera egingo dugu eta beste etxe multzo baten ondora iristean, Iparraldeko etxeen itxura berdina duen Sara etxearen ondotik pasako gara. Bertan bizi izan zen Joxemiel Barandiaran erbestetik itzuli eta gero. Honen ondoan Etxetxo eta Etxetxo Berri etxeak daude. Hurrengo bidegurutzean, Gomensoro eta Goienetxe etxeen artetik pasa eta Perueneberrira iritsiko gara. Errekaren beste aldean Zelaibar XVI. mendeko dorretxe bikaina ikus daiteke. San Gregorio auzotik oso gertu gaude eta honen sarreran, egun museo bihurtu den Larruntzako multzo hidraulikoaren ondora helduko gara. Sei mendeetan zehar martxan egon den multzo hidrauliko hau bi errota, burdinola, zerrategia, zentral hidroelektrikoa eta beste elementuz osaturik dago.

Museoa bisitatu eta aurrera segituz, Lauztierreka auzoko bidegurutzean izango gara, San Gregorio auzoan hain zuzen. Errepidera atera, enparantza gure eskuinera utzi eta eskailerak igoko ditugu eliza aldera. Aldapatxoan sakabanaturik Joxemiel Barandiaranen omenez landutako hilarriak ikus ditzakegu. Abiapuntura itzultzeko berriro elizatik errepidera jaitsiko gara, hau gurutzatu eta bidezidor batek (egurrezko bide-seinalea eta marka zuri et horiak) erakutsiko digu jarraitu beharreko bidea. Aldapa motza baina pikoa da eta ur biltegira iritsi aurretik gure ezkerrera ikusiko dugun ataka gainditu eta pinudian murgilduko gara. Gaztiñerre ingurura iristean berriro marka zurigorriak (GR 20) ikusiko ditugu eta ez ditugu utziko abiapuntura iritsi arte. Poliki- poliki maldan behera abiatuko gara eta Arrondoa auzora iristean bertaraino iristen den belarsorta kablea ikusiko dugu. Errepidearen paraleloan jarraitu, Astigarraga auzoan barrena eta marka zuri eta berdeek erkusten diguten norabidean, Kalbario Santuko baselizaren ondotik igaroko gara. Espaloitik eta Agautza ibaiaren pararleloan San Martingo plazara itzuliko gara.

Ibilbide honen argazkiak eta beste batzuk gehiago ikusi nahi izanez gero:
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/02/ataungo-lurretan.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta