Koordenatuak 445

Noiz igoa 8 de septiembre de 2019

-
-
1.022 m
262 m
0
1,7
3,3
6,62 km

Ikusita 70 aldiz, jaitsita 0 aldiz

Nondik gertu: Mendiola, País Vasco (España)

(2019-09-08) Arratsalde pasako mendi ibilaldia.
3 ordu eta erdiko iraupena.

Ibilaldia Atxarteko harrobi zaharretan abiatzen da, bertan autoa uzteko toki zabala dago.
Harrobien ondoan dagoen zubia pasa eta berehala hartuko dugu eskuinera dugun senda bat. Hasierako pagadia pasa eta zuzen jarraituko dugu gorantz, bideak haitzulo handi baterantz eramango gaitu, hau pasa eta zigi-zaga gora, malda handi samarra dago inguru honetan.

Orain Artolako Lepoa inguruan gaude eta lehenik Astxiki (785m) igoko dugu, ohiko sendatik igo daiteke, edo nik egin nuen bezala bide alternatibo bat bilatuz, ez da zaila aurrera egitea harkaiztegi honetan.
Behin tontorra egindakoan, Artola Lepora jeitsiko gara eta Alluitz (1034m) igotzeari ekingo diogu, bidea oso urratua dago eta ez dago galtzeko arriskurik. Malda handi samarra du eta poliki hartu behar da, 400 metroko desnibela gainditzeko, eta azkenean tontorra zapaltzeko.

Itzulera bidea hasieran Artolako lepora jeitsiz eta ondoren Atxarteko harrobietara Astxikiren mendebaldetik eramango gaituen sendari jarraituz egingo dugu.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
parquing

Atxarteko harrobiak, hasiera puntua

Haitzuloa

Haitzuloa

cima

Aitz Txiki/Astxiki (785m)

cima

Alluitz (1034m)

Lepoa

Artola Lepoa

Hondakinak

Atxarteko harrobiak, amaiera puntua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau