Denbora  5 ordu 45 minutu

Koordenatuak 1571

Fecha de subida 24 de abril de 2019

Fecha de realización abril 2019

-
-
1.000 m
619 m
0
4,2
8,3
16,7 km

Bisitak 70, kokapena 0

Nondik gertu Aurizberri, Navarra (España)

Azken urteetako ikerketei esker, erromatar galtzada Artzibarretik Iturissa aldera bideratzen zela egiaztatu izan dute. Gaurko txangoan Aurizberritik abiatuta eta Uritz herrirainoko tartea ezagutzeko aukera izan dugu. Erromatar galtzada non, nola, noiz eta bertze datu batzuk ezagutzeko bisita gidatua prestatu dugu.


Ibilbide lineala izanik, kotxe batzuk Uritzen utzi eta gainontzekoak Aurizberriko kanpinera igo egin ditugu bertatik abiatzeko. Gaurkoan 16 km pasatxo ibili izan ditugu eta irabazitako desnibela 400 metro ingurukoa eta jaitsieran aldiz 635 metro.





2017. urtetik Artzibarreko galtzadaren ibilbidea markaturik dago, eta noizean behin informazio oholak aurkituko ditugu. Hala ere guztiak bilatzerik dituzue. http://www.valledearce.com/eu/calzada-romana/

Erromatar galtzaden inguruko informazioa gehiago sarrera HONETAn topatu dezakezue.



Ibilbidea eta altimetria







Aurizberriko kanpinetik irten eta errepidea zuzen zeharkatuko dugu, bertze aldean galtzadak nola eraikitzen ziren informazio ohola ikusteko.
























Bertan Erromatar galtzaden inguruko azalpenak banatu ditugu, distantziak, nolakoak ziren, iturri klasikoek galtzada honen inguruan emandako aipamenak, miliarioak zer diren, Iturissa hiriaren informazioa, Artziko egoitzaz eta abar.



Galtzada ibilbidearen azalpenak maparen arabera






Azalpenaren ostean Lusarretarako errepide zaharra zeharkatu eta bertze informazio ohola ikusgai dugu.







Donajakue bidetik zuzen metro gutxi batzuk burutu eta gero, ezkerretik abiatzen den bidera pasako gara. Ibilbide honen markak ez ohikoak dira, morea eta zuriak.







Apur bat aurrerago P lerroko edo gerra zibilaren ostea Frankok agindutako defentsa lerroaren bunker txiki bat bisitatuko dugu. Bertze azalpetxo baten ostean, noiz eraiki ziren, nortsuk aritu ziren eraikitzen, zertarako, ezaugarriak eta abar, bidea jarraituko dugu.



Aldapatxo bat igo, ezker aldean bertze bide zahar batzuren ildoak nabarmenki ageri direlarik, eta pistatxo bat zeharkatuko dugu, galtzadaren bidetik jarraitzeko.







Pista zabalago batetik metro gutxi batzuk egin ondoren, berriz ere eskuin aldetik bide estuago batetara igaroko gara.











Normala den moduan, ia bi mila urte igaro ondoren, galtzadaren kutxa bertzerik ez da somatzen zati gehienetan, berez, erromatar galtzadaren beheko partea izango denaren gainetik ibiliko gara tarte honetan.



Urrengo bisita gunea, Mugarriluzen dugu. Halako azalpenak ematen dizkigu Txoperenak testu batean:

"Las fuentes clásicas, de una manera u otra, hacen referencia a la vía Iter XXXIV y sus mansiones. Tanto Ptolomeo como el Itinerario de Antonino o el Anónimo de Rávena se refieren a Iturissa, bien como mansio o como Civitas, pero sin ningún dato que nos aclare la fecha de la apertura de esta vía o la fundación de la misma."

"En agosto del 2011, recorriendo un antiguo camino (conocido como Bidezarra en Aurizberri/Espinal), nos detuvimos en unas piedras que habíamos localizado años antes y en las que se apreciaba trabajo de cantería. En ésta ocasión quisimos comprobar la longitud de una de ellas.

Se hallaba cubierta de musgos y sobresalía del suelo entre la hojarasca únicamente un extremo. Cuando procedíamos a su limpieza quedaron a la vista unas letras grabadas lo que nos permitió identificarla como un miliario, deduciendo que las otras dos que se hallaban a pocos metros también lo eran y por tanto el viejo camino donde se localizaban era una vía romana".  Se encontraban en las Coordenadas UTM, 30N, ED 30, ETRS-89, X. 633.019, Y: 4.757.547, Z: 952

" En el lugar se han recuperado dos miliarios con inscripción epigráfica y un tercero sin texto, además de una cuarta pieza tallada, incompleta y difícil de interpretar. Se localizaron en un ensanchamiento antrópico en la ladera por la que discurre la vía, habilitando un espacio suficientemente amplio y cómodo donde ubicar un clásico “nido de miliarios”. El lugar se denomona Mugarriluze, traducido por “Mojon largo”

"Miliario de Constancio Cloro; La transcripción a línea corrida es:

Nobi/lissim/o · Caes(ari)/ Flavio/ Val(erio) · Co/nsta/ntio/ P(io) F(elici) Aug(usto)/. Cronología

Esta inscripción permite datar el miliario entre el 1 de mayo del 305 d. C. fecha en el que recibió el título de Augusto y julio del 306 d. C. en que muere (SOLANA y SAGREDO, 2006).

Miliario de Aureliano. Centrada sobre la inscripción vemos grabada con un objeto punzante una X. No creemos que tenga relación con el epígrafe original, aunque pudiera ser una indicación posterior de la distancia hasta la siguiente Mansio o Statio, descubierta por nuestro equipo en el Señorío de

Artzi y de la cual le separa una distancia de 10 millas. Imp(eratori) C/aes(ari) L(ucio) D(omitio) / Aureli/ano P(io) F(elici)/ Invi/cto A/ug(usto) Tri(bunicia) / Po[t(estate) VI] Co(n)s(uli) / III{I}/

Miliario anepígrafo"(Martínez-Txoperena & Zubiria-Mujika, 2013)






Juanmarik azalpenak ematen Mugarriluzen

BIDEOAK AZALPENEKIN:












Erromatar galtzada jarraituko dugu, baina eskuin aldeko magalean ikusgai izango ditugu, galtzada eraikitzeko erabilitako lurra ateratako eremuak, mea txiki batzuren antza. Aurrerago hesi batetara iritsiko gara eta bertatik, magala txikiago eta mendi-lepo batetara iristen garenez, galtzadaren lunabarroa hobekien ikusterik izango dugun tartea dago.










GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/04/aurizberritik-uritzera-erromatar.html
Arizberriko kanpina
Errepidea zeharkatu eta informazio oholera jo.
Lusarretako errepide zaharra gurutzatu eta informazio ohola izango dugu. Donajakue bidetik metro batzuk egin.
Uritz herrira doan errepidera atera eta eskuinetik aldapan gora herrira iritsiko gara.
Bertze ataka bat
Ataka edo hesia gainditu zelaietan barneratzeko
Bertze hesia eta ataka gainditu eta ezkerreko pistatik maldan behera jarraitu
Bertze ataka edo hesia gainditu.
Bertze ataka bat. Urrobi ibaiatik gertu gaude jada.
Urrobi ertzearen aldameneko bertze ataka.
P defentsa lerroko bunker bat.
Donajakiue bidea ezkerretik utzi. Galtzadaren bideak bere marka propioak izango ditu. Morea eta zuria
Eskuinetik bidea jarraitu. Pista utziko dugularik
Pista zeharkatu eta bidetik, zuzen jarraitu
Pistara irten eta eskuinetik jarraitu.
Errepidea utzi eta eskuineko pistatik zuzen segi.
Bertze hesi bat gainditzeko
mendilepoaren ostean eta berriz ere basoan barneratzeko hesia gainditu.
Bertze hesia gainditu beharko da.
Hesia gainditu eta erromatar galtzadaren arrasto argienak ikusgai ditugu.
Bertze hesi bat
trokara iritsi aurreko hesia gainditu
Saragueta herritik ateratzeko hesia gainditu eta pistatik zuzen jarraitu.
Bertze hesi bat gainditzeko
Meatokia
Puntu honetan aurkitu egin ziren Miliario ezberdinak
Ezkerretik jaisten Saragueta herrirantz hurbilduko gara.
mendi-lepoa
Saragueta herria
Galtzadatik apur bat irtengo gara Oianbizkarreko behatoki naturaleko ikuspegietaz gozatu ahal izateko.
Urdirotz herria.
Uritz herria.
Eliza
Zurezko bertze zubitxoa
Zurezko zubitxoa troka gainditzeko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta