Denbora  3 ordu 29 minutu

Koordenatuak 905

Fecha de subida 29 de julio de 2017

Fecha de realización julio 2017

-
-
810 m
242 m
0
2,5
4,9
9,8 km

Bisitak 318, kokapena 9

Nondik gertu Zubieta, Navarra (España)

AURKIDIKO ITZULIA.

Itzuli zirkular honen ezaugarria marka kolorea txuria eta morea izanen da.
Herriko labaderoan hasi eta errotarako bidea hartuko duzue. 1736. urtean eraikitako errota, gaur egun ekomuseoa, bisitatzeko aukera izanen duzue. Karretera hartu, eta segituan ezkerrera Aurkidiko auzora doan porlanezko pista ikusiko duzue. Bideak gora eginen du eta Aurkidiko auzoko bordak eta baserriak ikusten joanen zarete. Porlanazko pista utzi gabe, Luisengo borda paratzen duen kartela ikusiko duzue. Hor pista utzi eta senda hartuko duzue. Pagadi eta harizti ederrekin gozatzeko aukera paregabea izan ezezik, Ekaitza, Mendaur eta Makilipurdi mendiak ikusteko eta gozatzeko aukera ere izanen dituzue. Luisengo borda eta Leoleko borda pasa eta gero Usatagietara ailegatuko zarete. Hor ezker hartu, pista zabala izanen duzue. Segi aurrera Sorginzelaietara ailegatu arte; hor ezker eta dena behiti. Leku berezi batera ailegatuko zarete, Irotzabalera. Hortik behiti bidea segi eta Sareko auzoko baserriak ikusiko dituzue (Goikoetxeko borda). Poliki poliki herrira hurbiltzen joanen zarete.

RUTA AURKIDI.

El color de la marca que iremos viendo a lo largo de este recorrido circular será blanco y morado.
Comenzaréis en el lavadero del pueblo y cogeréis el camino que os conducirá hasta el molino. De esta forma tendréis la oportunidad de visitar el molino, hoy en día eco museo, construido en el año 1736. Seguid por la carretera y en seguida veréis a la izquierda una pista de cemento que os llevará hasta el barrio de Aurkidi. La pista se empina e iréis viendo bordas y caseríos de este barrio. Sin abandonar la pista, veréis un cartel que indica “Luisengo borda”. A partir de ahí dejad la pista y coged la senda. Además de poder disfrutar de preciosos hayedos, también podréis contemplar las expectaculares vistas de los montes Ekaitza, Mendaur y Makilipurdi. Pasaréis por “Luisengo borda” y “Leoleko borda” y más adelante llegaréis a un cruce, Usategieta. Coged hacia la izquierda hasta Sorgizelaieta; ahí de nuevo hacia la izquierda y todo hacia abajo. Llegaréis a un lugar especial, con encanto, Irotzabala. Continuaréis descendiendo e iréis contemplando caseríos y bordas del barrio de Sareko. Poco a poco os iréis acercando al pueblo.

AURKIDI ROUTE .

This circular route is marked with purple and white .
You will begin at the old town washing place, and you will take the path that goes toward the town mill. You will have the opportunity to visit the mill, built in 1736, which today is an ecomuseum. Follow the highway and soon you will see on your left a cement path that will take you to the Aurkidi neighborhood. The path will become steeper and you will see shepherd huts and farmhouses in this neighborhood. Continue on the path and you will see a sign indicating “Luisenga Borda”. From there, leave the path, and follow this trail. In addition to seeing beautiful beech forests, you can enjoy spectacular views of the Ekaitza, Mendaur, and Makilipurdi mountains. You will pass “Luisengo borda” and “Leoleko borda” and further ahead you will reach a crossing, Usategieta. Go to the left until you reach Sorgizelaieta; there to the left again and then downhill. You will arrive at Irotzabala, an enchanting place. Continue descending and you will see farmhouses and shepherd huts belonging to the Sareko neighborhood. Little by little, you will be getting closer to the town.

AURKIDI ROUTE
Vous commencerez à la laverie du village et prendrez la route qui vous mènera au moulin. De cette façon, vous aurez l'occasion de visiter le moulin, aujourd'hui un eco-musée, construit en 1736. Suivez la route et immédiatement vous verrez une piste en béton sur la gauche qui vous mènera au quartier Aurkidi. La piste est raide et vous verrez des bordas (bergeries) et des fermes dans ce quartier. Sans quitter la piste, vous verrez un panneau indiquant "Luisengo borda". De là, quittez la piste et prenez le chemin. En plus d'être en mesure de profiter de belles forêts de hêtres, vous pouvez également contempler les vues spectaculaires sur les montagnes Ekaitza, Mendaur et Makilipurdi. Vous passerez par "Luisengo borda" et "Leoleko borda" et plus tard vous arriverez à un carrefour, Usategieta. Prenez à gauche jusqu'à Sorgizelaieta; là encore à gauche et tout le chemin vers le bas. Vous arriverez à un endroit avec beaucoup de charme, Irotzabala. Vous continuerez à descendre et vous irez contempler les fermes du quartier de Sareko. Peu à peu, vous vous approcherez du village.
  • argazkia Zubiko iturria
  • argazkia Zubiko iturria
Zubiko iturria
  • argazkia Errotako bidea
  • argazkia Errotako bidea
  • argazkia Errotako bidea
Errotako bidea
  • argazkia Errota
Zubietako errotaren historian honako intereseko mugarri hauek nabarmendu daitezke: 1547 Zubietako “Errota” toponimoaren lehenbiziko erreferentzia. 1784 Ayoroatar Joseph obra-maisua Zubietakoa zen, eta aipatutako herriaren eskariz errota berria eraikitzeko moduari zein kostuari buruz deklaratu zuen, baita une horretan hondatuta omen zeuden zimenduei buruz ere. Aitzineko errotarria probextu zen, eta aurrekontu osoa 13.393 erreal eta maraveditakoa izan zen. Ikazkin eta “mendi-aztertzaile” batek Tichillu Erroiz mendiko estrepadi bateko haritz zahar eta idor zenbaiten beharrezko zura hartzeko iradoki zuen. 1784-1785 Herriak Errege Kontseiluari baimena eskatu zion errota berria eraikitzeko eta obrak ordaintzearren zenbait larre-sarien zatiak saltzeko. Erreinuaren fiskalak ez zuen guztiz justifikatutzat ematen Zubietan errota berri baten beharra. Horregatik, lehengoa konpontzea iradoki zuen. Herriak eskaturik, Marichalartar Melchor perituak, obra-maisu eta Urrozkoa berorrek, deklaratu zuen eta fiskalaren proposamena ez zuen onartu; solairu berridun errota eraikitzea aholkatu zuen, eta gainera, zenbait puntu erantsi zituen, bere garaian Ayoroatar Josephek ezarritako egitasmoa garestituz. Azkenean, Kontseiluak baimena eman zuen, baina Ayoroatar Josephek aurkeztutako obra-egitasmoa eta aurrekontua segituz (Iruñea, 1785eko apirilaren 13). 1785eko apirilaren 25ean ekin zioten lanari. Dena emana lan egin zen. Antza, premiazkotzat jotzen zen alea xehetzeko toki bat izatea. Herriko kontzejuak ahalik eta lasterren akitu nahi zuen, eta epe-muga maiatzaren 26an paratu zen. Baina langileek, errota epe horretan akitzekotan, jornala goititzeko eskatu zuten Nafarroako Errege Kontseiluak berriro ere obren beste finantziazio bat baimendu behar zuen, eskatutako igoerak emanez (Iruñea, 1785eko ekainaren 3a). 1787 Zubietako Ayoroatar Joseph obra-maisuak herriak eskaturik errotako urtegian egin beharreko konponketei buruz mintzatu zen, baita horren kostuaz ere; kostu hori 3.474 erreal eta 18 maraveditakoa zen. 1800-1801 1800eko azaroaren 17an uholde batek errotako urtegia “aitzinean” eraman zuen. Obra-maisu eta arkitekto Jose Poudezek 12.412 erreal eta 20 marabeditako konponketa-gastua kalkulatu zuen. 1801eko maiatzaren 2an Errege Kontseiluak baimena eman zuen herriko ondasunen gaineko obrak finantzatzeko. 1802 Zubietan 80 etxetan 536 pertsona bizi ziren, eta errota bat erregistratu zen. 1863 Lizarrako Andres Monrealek 81.500 kobrezko txanponezko errealengatik erosi zuen errota. Zenbait hilabete beranduago, San Pedroko Pedro Gonzalezi saldu zion 7.920 ezkutuengatik (118.800 kobrezko txanponezko erreal). 1867 San Pedroko Pedro Gonzálezek betiko saldu zien errota zatiak zituzten 82 zubietarrei (Egiazki, Zubietan 83 etxe zeuden, baina horietako bat erosketatik kanpo gelditu zen “etxeko gizona” soroko lanetan egoteagatik). 1903 Errotan instalakuntza elektrikoaren hitzarmena sinatu zen: turbina jarri zen. 1932 Jabetza-eskriturak eta errota erabiltzeko eskriturak zatiak zituzten 53 pertsonen artean elkarbanatuak. 1966 Errotako zentral elektrikoa itxi zen. 1998-1999 Egungo 50 bizilagun portzionistek Zubietako udalari 15 bat urterako utzi zioten errota. Errota berriztatu zen, eta une horretan bakarrik gelditu zuen jarduera arrazoi naturalengatik, ekomuseo gisa bere ateak irekitzeko. Birgaitzeagatik EHAEO/COAVN saria jaso zuen.
  • argazkia Aurkidi auzoa
Aurkidi auzoa
  • argazkia Borralda
Borralda
  • argazkia Bixtargi
Bixtargi
  • argazkia Bidegurutze, ezker hartu
  • argazkia Bidegurutze, ezker hartu
Bidegurutze, ezker hartu
  • argazkia Ur jauzia
Ur jauzia
  • argazkia Luisengo borda, ezker hartu pista utzita
Luisengo borda, ezker hartu pista utzita
  • argazkia Luisengo borda, eskuin hartu
Luisengo borda, eskuin hartu
  • argazkia Ezker hartu
Ezker hartu
  • argazkia Kaltzada
Kaltzada
  • argazkia Ixabeleko borda, bidetik ikusita
Ixabeleko borda, bidetik ikusita
  • argazkia Ekaitza
Ekaitza
  • argazkia Ezker eta goiti
Ezker eta goiti
  • argazkia Kontuz!
Kontuz!
  • argazkia Leoleko borda
Leoleko borda
  • argazkia Ekaitza, Mendaur eta Makilipurdi
  • argazkia Ekaitza, Mendaur eta Makilipurdi
Ekaitza, Mendaur eta Makilipurdi
  • argazkia Usategieta, ezker hartu
Usategieta, ezker hartu
  • argazkia Sorginzelaieta, ezker eta behiti hartu
Sorginzelaieta, ezker eta behiti hartu
  • argazkia Iratzea
  • argazkia Iratzea
Iratzea
  • argazkia Sarobeko borda
Palaziako borda
  • argazkia Panoramika, Zubieta
Zubieta
  • argazkia Irotzabal
  • argazkia Irotzabal
Irotzabal
  • argazkia Artzai txabola Irotzabalean
  • argazkia Artzai txabola Irotzabalean
Artzai txabola Irotzabalean
  • argazkia Ezker hartu, Goikoetxeko bordara
  • argazkia Ezker hartu, Goikoetxeko bordara
Ezker hartu, goikoetxeko bordara
  • argazkia Harrihaundi
Harrihaundi
  • argazkia Ezkuin eta behiti, Domintxengo bordak
Ezkuin eta behiti, Domintxingo bordak

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta