-
-
904 m
424 m
0
2,1
4,1
8,22 km

Bisitak 704, kokapena 32

Nondik gertu Urzabal, País Vasco (España)

Gaztelura igotzeko normalean bi bide jarraitzen dira, Olakosaitik eta Larraitetik irteten direnak. Kasu honetan Larraitzetik irteten dena azaltzen da.

Larraitzetik abiatzen den bideak galtzeko arriskurik ez dauka, kontu bakarra, bidearen hasieran Gaztelura doan bidegurutzea ongi hartzean izan beharko dugu. Hemendik aurrera bideak udan eskertzen den pagadi bat zeharkatzen du, pare bat errekatxo zeharkatuz. Hirugarren errekatxo batera iristerakoan, basoa amaitzearekin batera, gailurrera eramango gaituen azken maldaren hasieran izango gara: malda gogorra da, honegatik hobe pazientziaz hartzen badugu.

Gailurreraino iristeko, ireki berria den Trail estazioaren 1. ibilbidea jarraitu beharko dugu.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Irteera eta helmuga: Larraitz, 404 metro.
- Luzera: 8,5 km.
- Punturik baxuena: Larraitz, 404 metro.
- Punturik altuena: Ausa Gaztelu, 904 metro.
- Desnibel positiboa osora: 500 metro.
- Zailtasuna: Bideak ez dauka inongo zailtasunik eta haurrekin igotzeko primerakoa da. Gailurrera iristeko azken metroetan kontu pixkat izan behar da.
- Ura: Bidean hiru iturri topatuko ditugu: Larraitzen, Narrastegiko iturria eta Errekonta lepoaren azpiko iturria, azken honetan uda aurrera doan heinean uraren jarioa ere gutxitzen joaten da.
- Egindako denbora: Guk ordu t'erdi pasatxo egin genuen atsedenak barne, baina kontutan izan behar da jaitsiera korrika txikian egin genuela nahiz eta oinez igo. 2h-2h30 minutuetan erraz egin daiteken ibilbidea da.

1 komentario

  • argazkia batxo

    batxo 28-ene-2019

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Oso gustora egindako bidea eta lekua oso polita

Nahi izanezkero edo ibilbide hau