-
-
902 m
367 m
0
1,5
3,0
6,0 km

Bisitak 588, kokapena 0

Nondik gertu Olaeta, País Vasco (España)

Ibilbide honetan Olakosaitik Ausa Gaztelura gehien jarraitzen diren bideak ezagutzeko aukera dago.

Igoeran, Olakosaien dagoen “Akapulko” aterpearen ondoko iturriaren atzetik mendian gora hasi eta, malda gogor bat igo ondoren, Olakosaitik Ausa Gazteluren hegoaldean dagoen Errekontako lepora doan pistara iritsiko gara.

Pista 150 metro inguru jarraitu ondoren, aska baten ondoan utzi eta berriro ere mendian gora hasiko gara Ausa Gazteluren gailurra defendatzen duen harkaitz horma eskuinetik inguratu eta, hegoaldetik datorren ohiko bidearekin bat egin ondoren, gailurrera zailtasunik gabe iristeko. Bide hau zuzenagoa egin daitekeen arren, kronika honetan proposatutako teknikoki errazagoa dela esango nuke, eskuak inongo momentuan erabili gabe igotzeko aukera ematen duena.

Jaitsiera, Ausa Gazteluren hego-mendebaldeko aurpegiko ohiko bidetik egina dago, Olakosaitik Errekontako lepora arte doan pista hartu eta abiapuntura itzultzeko. Jaitsiera gozoa da, Txindoki eta Aizkorriko ikusmiraz gozatzeko aukera aparta ematen duena.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 5,6 kilometro.
- Punturik baxuena: Larraitz, 425 metro.
- Punturik altuena: Ausa Gaztelu, 904 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 525 metro.
- Igotako mendiak: 1.
- Ura: Olakosaien dagoen “Akapulko” elkartearen ondoan iturri bat dugu.
- Zailtasuna: Ibilbideak ez dauka zailtasun teknikorik baina jaitsieraren lehen metroetan arreta jarri beharko dugu, batez ere harkaitza bustia badago.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Oinez lasai-lasai, argazkiak egiteko eta atseden hartzeko denbora hartuz, igoera eta jaitsiera ia bi orduetan bete nuen. Arin-arin eta gelditu gabe ia denbora erdian egin daiteke.

Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2018/01/ausa-gaztelu-904-m-olakosaitik-bi-bide.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau