Denbora  3 ordu 11 minutu

Koordenatuak 589

Noiz igoa 6 de julio de 2019

Noiz egina julio 2019

-
-
592 m
164 m
0
1,6
3,3
6,55 km

Bisitak 419, kokapena 11

Nondik gertu Elizondo, Navarra (España)

Gaur, Elbetetik abiatu eta Autrinera igo gara. Horretarako, Baztan ibaia gainditu, Errota Berri errotaren ondotik pasa, Beartzun erreka zuni txikitik gainditu eta xenda batek errepideraino erman gaitu. Bertatik metro batzuk bete eta Etxaide errotara iritsi gara. Hopnen ondotik abiatzen den pistan barrena metro batzuk bete eta, ezkerretik zabaltzen den xenda hartu dugu (uda partean garoak eta sasiek xenda ikusgaitz egiten dute lehen kilometro erdian). Intzuri lepora iristean, Autrinera zuzentzen den xendatik gorantz egin dugu malda bizian zehar. Gora iristean, alanbrezko hesia gainditu eta tontorrean dagoen bunkerraren ondora iritsi gara. Ikuspegi zabala eta ederra.
Itzulia, berriz, Intzuri lepora jaitsi eta, Oketa muinoaren eskuin aldetik zabaltzen den pista zabaletik bete dugu. Pista amaieran, GRaren seinale zurigorriak markatzen duten lekutik jarraitu dugu. Garo artean azkar jaitsi dugu aldapa, basoan sartu eta berriro garo artean altuera erraz galdu dugu. Azkenean, bideak porlanezko pistara eraman gaitu eta bertatik Baztan ibaiaren gainetik pasa gara, aurrez Errota Berriko eraikinari bizkarra emanez. Etxe ederren artean, abiapuntura itzuli gara.
parquing

Elbete

Zubi

Zubia

Edificio de interés

Errota Berri

Waypoint

Xenda

Edificio de interés

Etxaide errota

Waypoint

Xenda

cima

Autrin

Lepoa

Intzuri lepoa

Waypoint

Ataka - GR

Waypoint

Malkor

Waypoint

Pista

parquing

Elbete

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau