-
-
270 m
17 m
0
1,4
2,7
5,5 km

Bisitak 1335, kokapena 22

Nondik gertu Axpe-San Bartolome, País Vasco (España)

[EUS]
Axpe, San Bartolome eta Goierri auzoak lotzen ditu mendi ibilbide honek. Biden zehar mahastien eremua, bertoko basoak, herri bide zaharrak eta eraikin deigarriak ezagutu ahal izango ditugu, besteak beste.
Ibilbidea Axpe auzotik abiatzen da. Udaletxe alboan dagoen informazio panelean aurkituko ditugu ibilbide osasungarriei buruzko datuak eta mapa. Bertan ikusi dezakegunez Axpetik San Bartolome aldera jo behar dugu lehenik. Horretarako Atxapunta inguratzen duen herri bidetik joango gara, eskola zaharren aurretik pasatu eta Aingerubideko hariztia zeharkatu eta gero. Aurrera goazen heinean bidea aldatuz doa eta azkenean bidezidor estua bihurtzen da. San Bartolomeko auzo errepidera helduko gara eta eskumarantz joko dugu harik eta Atxapuntako harrobi zaharraren parera heldu arte. Gezi batek Atxapuntara igotzeko gonbitea egiten digu. Gailur honek ikuspegi ederra eskaintzen digu, baina igotzeko erabakia hartuz gero kontu handiz ibili beharko dugu, artadia zeharkatu behar baita gailurrera heltzeko.
Ibilbideak aurrera egiten du eta San Bartolome ermita aurretik igaro ostean bidegurutze batetara heltzen da. Altamirara doan errepidea ezkerretara utzi eta eskumarantz jarraitu behar dugu, auzune eder honen erdigunera. Garai batean mahats parrak lurreko hezetasunetik aldentzeko bide ertzetan harrizko zutabe bereziak eraiki zituzten Busturian. Hauek herriko paisaiaren parte izatera heldu ziren. San Bartolome auzoan horietako batzuk zaharberritu eta balioan jarri dituzte.Paisaia eder honetan Mendeletxa baserria eta Amunategi txakolindegia ikusi ahal izango ditugu. Batetik zein bestetik Goierrira igotzen den pistaren abiapuntura helduko gara. Itzalpean mendian gora egindo dugu, baso eta pinu landaketa artean, harik eta Larrazabale azpiko bidegurutzera heldu arte. 5 minututan Larrazabaleko eskola zaharrean egongo gara. Gaur egun arte eta esperientzia artistiko gunea dugu hemen. GR 38a (Ardoaren eta arrainaren bidea) pasatzen da hemendik eta metro batzuetan bat egingo dute bi ibilbideek, baina laster Katillotxurantz doan pista albo batera utzi eta Larrazabaleko bidean behera egin beharko dugu guk. Larrazabale azpiko bidegurutzera heltzean Axpera jaisten den herri bide zaharretik jarraituko dugu. Bidean tarteka harrizko galtzada ageri da. Axpeko errekastoa zeharkatu eta berehala arro honetan ibaiertzeko basoa berreskuratzeko egindako lanak izango ditugu ikusgai. Erreka ertzeko bidetik Axpeko auzora helduko gara, amaiera puntura.

[ES]
Recorrido de carácter más montañero que une los barrios de Axpe, San Bartolome y Goierri. Podremos conocer el paisaje del txakoli, zonas rurales de gran interés, bosques naturales y algunos edificios singulares.
El recorrido parte de Axpe. Un panel ubicado junto al ayuntamiento recoge la información de estos senderos saludables. En su mapa podremos ver que el sendero se dirige hacia el barrio de San Bartolome, bordeando para ello el monte Atxapunta, por un viejo camino que pasa frente a las viejas escuelas para cruzar el robledal de Aingerubide. El recorrido va por el límite del encinar por un camino que va estrechándose hasta convertirse en un sendero que va a parar a la carretera vecinal de San Bartolome. Continuamos por la derecha y pronto alcanzamos el cruce de Atxapunta, junto a la vieja cantera. Una flecha nos invita a subir a la pequeña cima, donde podremos disfrutar de unas estupendas vistas. Pero si decidimos subir a ella debemos tener mucho cuidado, ya que nos adentramos en el dominio del encinar.
Nuestro recorrido continúa de frente hasta alcanzar el cruce de Altamira, nada más pasar frente a la ermita de San Bartolome. El camino de la izquierda se dirige al barrio de Altamira, pero nosotros debemos seguir por la derecha. Pronto llegamos a una pequeña zona de descanso equipada con juegos infantiles, fuente, un par de mesas y unos paneles informativos. Una doble fila de pilastras limita el camino que asciende hasta el caserío de Amunategi. Una estructura muy típica en Busturia hace anas décadas, que tenía como fin alegar la vid de la humedad del suelo. En este bello entorno encontramos también el caserío de Mendeletxa, un edificio de gran interés arquitectónico. Por uno u otro camino alcanzamos la el cruce donde parte la pista que asciende a Goierri. Tras recorrer algo más de 1 km, llegamos a un cruce de caminos. Continuamos por la izquierda y ascendemos a la escuela de Larrazabale, ya en Goierri. Recientemente reformado este edificio alberga una interesante muestra de arte. Junto con el GR 38 seguimos por la pista unos metros hasta que cogemos a mano derecha el sendero de Larrazabale, que desciende nuevamente al cruce de caminos de la zona baja de Larrago. Giramos a la izquierda para descender por el viejo camino de Goierri a Axpe. En el descenso podremos ver algunos tramos del viejo encachado. Cruzamos el arroyo y continuamos paralelos al río. En esta zona se han llevado a cabo numerosas actuaciones para la recuperación de sus bosques de ribera. Pronto alcanzamos el barrio de Axpe, donde termina nuestra aventura.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau