• argazkia Azabaratza
  • argazkia Azabaratza
  • argazkia Azabaratza
  • argazkia Azabaratza
  • argazkia Azabaratza
  • argazkia Azabaratza

Denbora  2 ordu 27 minutu

Koordenatuak 1135

Fecha de subida 26 de marzo de 2017

Fecha de realización marzo 2017

-
-
276 m
7 m
0
1,5
3,0
6,03 km

Bisitak 739, kokapena 15

Nondik gertu Donibanealdea, País Vasco (España)

Jaizkibelgo errepidean barna, militarren tiro egiteko erabiltzen duten eremura iristeko dagoen pistan emango diogu hasiera ibilbide zirkular honi. Pista zabalean zehar, lehen bidegurutzera heldu eta ezkerrera joko dugu maldan behera Zunbillondoko larreetara jaitsiz. Labarretara gerturatzean, itsasertzeko ibilbidearen bi marra zuriak ikusiko ditugu eta ez ditugu utziko Azabaratzaraino iritsi arte. Kostaundi eta Kostatxikiko mendi-bizkarretik aldapa piko batek itsasertzera gerturatuko gaitu, baina lehenago xendak eskuin aldera zabaldu eta ur-hoditegiaren gainetik egingo dugu aurrera. Beste aldapa motz eta bizi batek Itzalarriko gainera eramango gaitu eta talaia bikain honetatik lehen aldiz ikusi ahal izango dugu Azabaratzako kala.

Berriro maldan behera jarri eta geoforma berezi baten ondoraino heltzean kolore eta formen espektakulu txiki eta eder batekin egingo dugu topo. Ilargi itxura duten geoformak nonahi ageri dira, milioika urteko higadurak zizelkatutako irudi eta forma apetatsu erakargarriak: albeoloak, zuloak, formak, horma-hobiak, kubetak, erliebeak, arkuak, leihoak eta abar. Eguzkiaren izpiak zuzenean horma eder honetan islatzen direnean, distira berezia erakusten du eta itzalekin batera koadro ederra osatzen dute bertan agertzen diren forma guztiek. “Adarbakar” izenez ezaguna da.
Ikuskizun paregabe honetaz gozatu eta gertu dagoen Azabaratzako kalaraino jaitsiko gara. Lehenago, bi gazteen oroimenez jarritako gurutze baten ondotik pasako gara. Kalara iristean, algak bildu eta maldan gora garraiatzeko erabiltzen zuten kable-sistemaren arrastoak nonahi ikus daitezke borda zaharraren ondoan. Abiapuntura itzultzeko, kalaraino jaisten den pista jarraituko dugu. Akerregiko arrakala aldera zuzentzen den bide balizatua (bi marra zuri) ezker aldean utzi eta malda goran abiatuko gara. Erraz irabaziko dugu altuera eta Elordiko gainera iristean, tiro-eremua gure eskuinera utzi eta berehala iritsiko gara abiapuntura.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta