-
-
793 m
102 m
0
2,7
5,4
10,75 km

Bisitak 16, kokapena 1

Nondik gertu Azitain, País Vasco (España)

2019ko Otsail honetako arratsaldeko giro ederra aprobetxatuz, Eibar inguruan bueltatxo bat: Azitaindik hasita bertako poligonotik zehar Santa Kurutz ermitaraino joango gara. Horretarako Arratera doan bidea hartu behar dugu Biriñao baserriraino, han Arrateko bidea utzi eta ezkerretik joango gara. Lehenengo zementozko pistatik jarraituko dugu eta ondoren mendi-bidetik gora Santa Kurutzeko eskola ingurura iritsi arte.

Handik, Gipuzkoako itzuliaren GRaren marka zuri gorriei jarraituz Usartzako atsedenlekuraino joango gara. Usartzatik Ixura doan bidetik Eibarko bista ederra ikusi dezakegu orain delako gutxi bota dituzten pinuek oztopatzen zuten bista. Ixuan Urkorako igoerari ekingo diogu. Hemen aukera dago Urko igo nahi ez duenak ezkerreko bidea hartu eta geroago jaitsiko garen bidearekin bat egiteko.

Urko gailurretik gure inguruetako gailur guztiak ikusten dira. Atseden pixkat hartu ostean berriz ere bideari ekingo diogu beste aldetik jaitsiz. Pinudian sartzean adi egon behar gara, ezkerrerantz IXUA markatzen duen bidea hartzeko.

Bide horren lehenengo zatian, katea dago jarrita ibiltariari bere bidea errazteko. Katearekin lagunduta errez egingo dugu aurrera. Hortik berehala zuhaitz bat aurkituko dugu bide erdian, bere azpitik erraz pasatuko gara.

Aurrerago zuhaitz bat aurkituko dugu eta han eskumara egingo dugu beheranzko bidea hartuz. Bidearen amaieran Amazabalegi baserrietara helduko gara eta handik berehala Iturburu ikastetxera. Errepidean behera egingo dugu eta beheko bihurgunean errepidea utzi eta eskumara egingo dugu Estixako antenara doan bidetik. Antenara iritsi aurretik eskumara egingo dugu Miraflores auzora. Handik pistari jarraituta Arrateko bidera helduko gara.

Errepidea gurutzatu eta sigi-saga egiten duen bidean Sakunera helduko gara, lehengo Ignazio Zuloaga institutoaren atzeko aldera. Iturria daukagu bertan zain, ur pixka bat edan eta freskatzeko. Eskailerak jaitsi eta Jardineta kalean egongo gara.
24-FEB-19 17:59:58
24-FEB-19 16:50:56
24-FEB-19 18:09:01
24-FEB-19 18:13:45
24-FEB-19 17:48:27
24-FEB-19 16:03:37
24-FEB-19 16:28:30
24-FEB-19 18:15:51
24-FEB-19 16:41:13
24-FEB-19 16:39:37
24-FEB-19 16:45:54
24-FEB-19 17:41:04
24-FEB-19 17:02:35
24-FEB-19 17:25:03
24-FEB-19 16:54:37
24-FEB-19 16:15:07

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau