-
-
1.034 m
45 m
0
6,0
12
23,94 km

Bisitak 2278, kokapena 25

Nondik gertu Madariaga, País Vasco (España)

Ibilbide osoa sei ordu edo sei ordu eta erdiko bitartekoa izango da; Elgoibarren autobusa hartzen dutenentzat lau ordu edo lau ordu eta erdiko bitartekoa.
Azkarate (413 m.). Elgoibarrerantz metro gutxi batzuk kaminotik jetzi eta ezkerretara porlanezko pista batetik gora abiatuko gara (PRko markak zuri/horiak). Txalet bat bide ertzean dugula, porlana amaitzen da, baina mendiko bide zabaletik jarraituko dugu Zargoate Zelai (527 m.) tokira heldu arte. Pinuditik gora, hegoalderantz, marka zuri/horietatik (eta horiak hutsak ere agertuko dira) jarraitu.
Irukurutzeta (899 m.). Hemen mendebalderantz hartu behar da, gailurreria jarraituz, (markak zuri/horiak); bidean makina monumentu megalitikoak (Kristo aurreko 3000 eta 900a artekoak) aurkituko ditugu. Irukurutzetatik berehala, bide alboan, ezker aldean, Kurutzebakar (902 m.) eta geroago Atxolin (841 m.) zeharkatuz, Karakate (749 m.) gailurrera helduko gara (mendi-tontor honek Kortazar eta Muneta izenak ere baditu).
Karakatetik Elgoibarrera (45 m.) jezteko beste PRko markak zuri/horiak daude, baina lasterbide (atajo) ugari hartu ahal dira, bidea laburtuz. Baserri arteko kamino histu batera irtengo gara. Herrira, bide zabalera, heltzerakoan eskumara hartu eta metro batzuk aurrerago, Mintxeta futbol zelaiaren aurrean autobusa egongo da zain, hemen ibilaldia bukatzea nahi dutenentzat. Besteok herria zeharkatu eta Udaletxe eta San Bartolome Parrokiaren aurreko plazan bilduko gara (hamaiketakoa).
Erreka gaineko zubitik zuzen zuzenean Markinara doan kaminoa hartu eta eskumara lehendabiziko bihurgunean mendirantz (Morkaiko pinuz beteta aurrean) porlanezko bidetik jarraituko dugu. Bide-gurutze batean Aizti Txiki baserrirantz, eskumatara hartu behar da. Porlanezkoa bertan amaitzen da, baina gora jarraituz porlanezko beste bide bat segituko dugu ezkerretara, bidea amaitu arte Erreketa baserrian. Hemen eskumatara, gero nabarmen gora, ezkerretara, doan bidea hartu, berdez pintatutako ate zabal bat pasatu eta gainean ikusten den Mugerza baserriaren azpian beste ate berde txiki batetik, San Migeletik datorren porlanezko pistara helduko gara. Gero ur-biltegi bat ikusten dugunean, pista utzi eta artez gora doan lurrezko bidetik, Oa Nagusi baserria gainditu eta Hiruiturri ( 519 m.) mendiko bide-gurutzera helduko gara.
Nahi duenak gainean du Kalamua (768 m.) eta zuzenean Garagoitxi(701 m.), Akondia (749) eta Aizketa (700 m.); baina tontor horietatik otsailean ibiliko gara. Hiruiturritik ezkerretara ateratzen den bide zabaletik (GRko markak zuri/gorriak) jarraituko dugu. Nahiz eta geroago markak eskumatara igo, gu aurrera jarraituko dugu, San Pedrotik, gure ezkerreko aldetik, datorren beste bide zabal bat topatu arte. Bide hori eskumatara hartu eta Arrateko kaminoraino joango gara; eta Arrate (556 m.) ia bertan dago.
15-DIC-12 8:06:33AM
15-DIC-12 8:34:26AM
15-DIC-12 9:19:22AM
15-DIC-12 9:30:46AM
15-DIC-12 9:53:38AM
15-DIC-12 10:28:47AM
15-DIC-12 11:25:30AM
15-DIC-12 11:48:23AM
15-DIC-12 12:45:20PM
15-DIC-12 1:02:19PM
15-DIC-12 1:10:21PM
15-DIC-12 1:22:04PM
15-DIC-12 1:37:44PM
15-DIC-12 2:28:31PM

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau