Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 587 aldiz, jaitsita 19 aldiz
Nondik gertu: Leispars, Aquitaine (France)
Baigorritik egindako ibilbide ederra da hau. Hamarretakoa edo bazkaria Izpegiko bentetan egitea gomendatzen dut.
Baigorritik hasi, eta eliza pasata, errekaren eskuinaldetik segitzen da Izpegi aldera. Pistan gora, bidegurutzea ezkerrera hartu (ez da ongi ikusten, adi ibili beraz) eta zatirik gogorrena hasten da. Iratzearengatik nahiko itxia egon daiteke eta nahiko zuzenean igotzen da Urrizpilota aldera, lehendabiziko tontorraren eskuinaldetik. Bidexka eder hau segituz altura dezente irabazten da, Baigorri herriko argazki ederra atzean utziz. Urrizpilotara iristean aska batzuetatik pasatzen da eta ondorengo lepoan borda bat aurkitzen dugu. Pagadiaren goikaldetik segitzen da Elorri aldera (ezkerrean uzten dugu guk baina erraz igo daiteke). Azkenik Izpegitik datoen bidearekin topo egiten dugu Elorriko lepoan. Mairubaratz edo harrespila batzuen ondoan Pirineoa elkartzen duen 100. mugarria aurkitzen dugu. Handik gora ordu batean edo goian gaude, izugarrizko paisaiak eskeintzen dizkigun tontor xelebrean. Harriak zutik ikusten dira, itxura berezia emanez Pirineoak, Aralar, Andia, Aiako harria, Larun, Saioa, Adi, Artzamendi...etab luze bat ikusten den gain honi. Handik behera berriz ere lepora segitzen du bideak, Izpegiko leporantz bentetara iristen garen arte. Mokadua egin eta baso zoragarriaz gozatzen dugu Baigorriko auzoetaraino. Hasierako baserrietako batean iturri bat dago. Hortaz gain, lepotik segituz Ura? jartzen duen waypointean, borda batentzat ura hartzeko puntua dago, larrialdi kasuan ura hartzeko puntua beraz.
Gomendagarria!
Bidegunea
Elhorriko kaskoa
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak