Jaitsi

Distantzia

10,67 km

Desnibel positiboa

686 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

686 m

Gehieneko garaiera

1.480 m

Trailrank

42

Gutxieneko garaiera

786 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Iraupena

4 ordu 38 minutu

Koordenatuak

1050

Noiz igoa

31 de diciembre de 2018

Noiz egina

diciembre 2018

Bidali zure GPS-ra

Jaitsi ibilbideak Wikiloc-etik zuzenean zure Garmin, Apple Watch edo Suunto-ra.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Bidali zure GPS-ra Bidali zure GPS-ra
Izan zaitez lehena txalotzen
1 iruzkina
Elkarbanatu
-
-
1.480 m
786 m
10,67 km

Ikusita 261 aldiz, jaitsita 14 aldiz

Nondik gertu: Azparren, Navarra (España)

Baigurara Azparren herritik igotzeko hainbat aukera dago. Guk bat hautatu genuen igotzeko, eta beste bat jaisteko, ibilbide zirkularra egitearren.
IGOERA
Herriaren goialdetik atera eta berehala, ezkerretara pista bat ikusiko dugu, "PR NA 23 Baigura" marka duena. Hori bazterrean utziko dugu, eta zuzen aldapan gora abiatzen den beste pista bat hartuko dugu, porlanezkoa, zuria eta oso malkartsua. Metro gutxitara Baigura markatzen duen beste seinale bat ikusiko dugu, harrizkoa (ikusi "Bidearen hasiera" waipointa). Pista hori berehala bukatzen da, eta segidan, mendi bidea hartuko dugu, basoan barnakoa. Bidea ongi markatuta dago; kairnak daude tarteka, eta arboletan margo arroxaz egidako markak. Pagadi zoragarrian barna igo, ekialdera. Desnibel gehiena egindakoan, soilgune batera iritsiko gara, lepo zabal moduko bat. Handik aurrera bidea ez dago oso ongi markaturik; ezkerraldera jo beharra dago hobekien ikusten dugun tokitik. Malda etzanagoa da zati honetan, eta basoa ez da hain itxia. Halako batean, eskuinaldean hegoaldean ditugun bailarak ikusten hasiko gara (Elkoaz...), eta ikusmira ikaragarria Moncayoraino. Aurreraxeago, harrizko bloke handiz osaturiko punta zorrotz bat ikusiko dugu parean, piramide itxurakoa. Harrietan barna egin aurrera, punta zorrotz horretara igo arte, eta luze gabe gailurrera iritsiko gara.
JAITSIERA
Jaisteko, bide bera hartu ordez, gailurrari buelta eman genion iparraldetik harritzar horiek saihesteko asmoz, baina alferrik izan zen; zuzenena igoerako bide bera hartzea da. Baso artean jaitsi, igotzean ikusi dugun soilguneraino, eta han, eskuinaldera egin pista bat aurkitu arte. Pistan barna jaitsi; bidea luzexeagoa da, baina eroso egiten da. Tarteka "PR NA 23 Baigura" markaren bat ikusiko dugu, baina oso gutxi daude, eta ez prezeski beharrezkoak diren tokian. Pistan barna pare bat bidegurutze aurkituko ditugu, eta horietan GPSa begiratzea komeni da, ez baitago markarik. Poliki poliki, herrira iritsiko gara, ibilbidearen hasieran bazterrean utzi dugun pistatik bertatik.
Gailurra

BAIGURA

  • argazkia BAIGURA
  • argazkia BAIGURA
  • argazkia BAIGURA
  • argazkia BAIGURA
  • argazkia BAIGURA
Bidegunea

Bidearen hasiera

  • argazkia Bidearen hasiera
  • argazkia Bidearen hasiera
  • argazkia Bidearen hasiera

1 iruzkina

  • lezea 5 ene 2019

    Oso ederrak eta interesgarriak argazkiak. Batean Itoiz urtegi ikusten eta gainean castro de los jeronales dago uste dut. Erri prehistoriko dela

Nahi izanez gero edo ibilbide hau