Denbora  5 ordu 59 minutu

Koordenatuak 493

Noiz igoa 12 de abril de 2019

Noiz egina marzo 2019

-
-
13 m
1 m
0
1,6
3,2
6,41 km

Bisitak 141, kokapena 5

Nondik gertu Bayonne, Nouvelle-Aquitaine (France)

Sarrera honetan Baiona hiriko alde zaharretik ibilbidetxo bat aurkeztuko dizuet. Alde zaharreko edo Baiona Zaharreko gune ezagunetatik paseatzeaz gain, Baiona berriko aldeko harresiak ere bisitatu egiten dituena.

Inolako zailtasunik gabeko ibilbidea eta lasaitazunez egiteko modukoa.



Ibilbidea.



Ibilbidearen hasiera, gaurko kasuan aparkaleku horretan kotxea utzi bai dut, Porte D´ Espagnen izango dut.



 Harresiaren atera bideratu, hots, Port D´Espagne izena duenera eta zuzenean jarraitu, izen bereko karrikatik alde zaharrean barneratzeko.















 Izen bereko karrikaren hasiera.



 Ezker aldean harresi zaharraren aztarnak ikusgai dira oraindik.



Hiriaren goiko parte honetan harresi zaharraren zatiak daude. Baionako hiria, erromatar garaiko harresia izandakoa da. Baionako hiri militar zaharraren eremuan begiratuak izan diren defentsa eraikinen ezberdintasuna apartekoa da. Harresien historia, erromatar garaitik, XX. mendearen hastapeneko harresien desklasatzea arte.

Garai honetako harresiaren inguruko informazio hau bildu dut, Iruña eta Baionaren arteko harresien inguruko proiektu erraldoiaren webgunetik: http://www.fortiuspamplonabayonne.eu/eu/index.php/bayone/gotorlekuak/

"V. mendean, Novempopulaniaren kohorteko tribunoa aterpetzen duen Castrum erromatarra zen Baiona, Lapurdum deitzen da, Lapurdi bilakatuko den probintziaren izen generikoa. Grégoire de Tours-ek civitas gisa aipatzen du 587an. Akize, Aturri Behereko aitzinako zinezko hiria bezain sofistikatua ez zen Baionako erromatar harresia, Aturri ibaia eta Errobi errekaren mareetako uhAñadir nuevaoldeak jasaiten zituzten behereko lurrak baino hamabi metro goragoko muino baten gainean eraikia da. Aitzinako harresiak zortzi hektareako azalera dauka eta 400 x 250 metroko bazterrak dituen poligono irregular bat osatzen du. 1 120 metro inguruko superfizie batean, harresiak hiru ate bederen inguru zituen eta 35 eta 45 metroez bereziak ziren hogoi bat dorre erdi zirkularrez inguratua zen. Bost dorrek iraun dute, nahiz eta haien parte garaiak eraldatuak izan. Harresiko zati batzuk badira oraindik, hiru laurdenetatik ezkutuak gaur egun, Orbe, la Salie, Augustins, Tour de Sault, Lachepaillet karriken gaindi eta Gaztelu Zaharraren bi aldeetan erdi aroko loditze baten azpian. Hiru metro inguruko loditasuna duen hargintzako harresia (ohi ez den bezala, adreilu geruzarik gabe), haren kontserbazio egoera on erlatiboa, XIX. mendea arte militar dispositiboari beti integratua izateari zor zaio. "



Karrika zuzen jarraituz, Baionako katedralera iritsiko gara. Informazio hau bildu dut wikipediatik:

" Santa Maria katedrala edota Andre Maria, Baiona Handia auzoan kokaturiko katedral gotikoa da. Eliza Katoliko Erromatarrarenada tenplua, eta han du egoitza Baionako apezpikuak (gaur egun, Leskarre eta Oloroe-Donamariako apezpikua ere bada). 80 m luze eta 33 m zabal da. Nabe nagusiaren sabaian, 26 m garai da; baina, 70 m-ko orratz biei esker, orotara 80 m garai da.

Baionako katedral erromanikoa suak irentsi zuen 1258an eta 1310ean, eta haren tokian berean eraiki zuten egungo katedrala, XIII. mendetik XVII. mendearen hasiera bitartean. Frantziako Iraultza garaian katedrala profanatu egin zuten, eta Inperioaren garaian biltegi militar gisa erabili zen; horregatik, ez zen elizkizunetarako gai izango konkordatua sinatu zen arte. Handik gutxira, era bikainean zaharberritu zen dena. XIX. mendean, bi kapitel erantsi zizkioten. Egitura askotan izan zen berrezarria, nabariki Émile Boeswildwaldek XIX. mendean: orduan ezarri zizkioten orratzak katedralari.

Baionako Santa Maria katedrala eta klaustroa Euskal Herriko arte gotikoaren garaiko eraikuntzarik ederrenetakoa da. Aipagarriak dira Pizkundeko beirateak eta XIV. mendeko klaustroa."



 Klaustrorako sarbidea















 Iparraldeko atea. Bertatik sartu eta barruko aldea bisitatu ondoren Mendebaldeko ate nagusitik irtengo naiz.







































 Mendebaldeko atea.







Katedralaren aldamenean Mediateka topatuko dugu.







Bertako Rue des Gouverneursetik Gaztelu zaharra bisitatzera abiatuko naiz.























GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/04/baionako-alde-zaharretik-karrikatzen.html
Intersection

Bidegurutze ezker

Gaztelu Zaharreko plazatik harresien bertze aldera irten eta ezkerretik promenatzen jarraitu.
parquing

Aparkaleku Baiona

Port D´Espagneko aparkaleku publikotik abiatu naiz gaurko bisitan.
Edificio de interés

ATE HARRESI

Harresietako atea Aturri ibaiaren gertu dago.
Anoa

AZOKA

Le Halls azoka eta enparantza.
Gaztelua

CHATEAUX VIEUX

Gaztelu zaharraren eraikina
Erlijio-eraikina

Sain André Eliza

Baiona Berriko eliza.
Museoa

EUSKAL MUSEOA

Baionako Euskal Museoa
Edificio de interés

HARRESIAren parkea

Errobi inguruetan harresia eta Gotorleku berriaren inguruetan parkea dago.
Erlijio-eraikina

Sainte Marie Katedrala

Baionako katedrala. Jatorriz erromanikoa baina gotiko garaien zahar berritua eta XIX. mendean bukatua.
Museoa

KLAUSTRO

Baionako klaustroaren sarbidea. Monumentu ederra benetan.
panoramica

LECHAUGUETTE

Gotorleku zahar baten gunea. Egun parke bat dago Aturri eta Errobi ibaiak elkartzen diren gunean.
Waypoint

MEDIATEQUE

Mediatequearen eraikina katedraleko ate nagusiko enparantzan dago.
Edificio de interés

PORT ESPAGNE

Hiriko harresiaren irteera. Ate monumentala
Edificio de interés

TOUR VIELLE BOUCHERIE

Harresiko bertze atea eta Boucherieko dorrea.
Edificio de interés

UDALETXEA edo Herriko etxea

Baionako herriko etxeko eraikina.
Zubi

Pannecau zubia

Pannecau zubia, Errobiren gainean.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau