Koordenatuak 923

Fecha de subida 22 de abril de 2015

Fecha de realización abril 2015

-
-
1.134 m
506 m
0
2,1
4,2
8,43 km

Bisitak 1455, kokapena 72

Nondik gertu Bakaiku, Navarra (España)

Ibilaldi erraza, baina ikusgarria, Bakaiku herrian hasi eta amaitzen dena. Hiruaitzetako harkaitz ikusgarri hauek bisitatzeko eginiko txangoa.

Herrian gora abiatuko gara, mendi pista batean, hasiera batean zelai berde batzuk zeharkatu eta segituan sartuko gara basoan. Aldapa gogortuz doa bidean aurrera goazela, pista amaitu eta pago arteko bidexka batean joango gara, “Sta. Maria” ermitara doan bideari jarraituz. Lepora iristean ezkerretara hartuko dugu, eskuinean ermita ikusten delarik eta krestari jarraituz joango gara Hiruaitzetako tontorrerantz. Bertatik Sakanako ikuspegi bikainaz goza dezakegu, aurrean Aralar dugularik, atzean Urbasako zelaiak, eskuinean Beriain eta ezkerrean Aizkorri. Hiruaitzetako harkaitzak aurrean ikusiko ditugu berehala, hauen artetik Bakaiku ikusten delarik. Harkaitz hauetako bat bisitatuko dugu (ikusgarriak dira) eta berriro krestari jarraituko diogu segituan basoan bera hartuz. Basoan sartuko gara, aldapa handia jaitsiz, pista batera irtengo gara eta honi jarraituko diogu Bakaikura iritsi arte.
Hiruaitzeta
Itturrie
Bidegurutzea
Bakaiku

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta