-
-
1.111 m
485 m
0
6,2
12
24,84 km

Bisitak 28, kokapena 2

Nondik gertu Baquedano, Navarra (España)

Bakedano herritik errepidez Gollano herrira eta Artazara sartu barik eskerrera egin.
Laister errepidea utziko dogu eta mendiko pistan sartuko gara.
Helduko garen lehen tontorra Larraitza da.Bertatik ikuspegi zabala dago Lizarra aldera.
Zati baten egin dogun zati bera desegingo dogu behera eginez.
Lepoan aurrera egingo dogu pagadian sartuaz eta orain aldapa gora jartzen da.
Pista uzten dogu eta bidetxo bat jarraituz ertzaren billa goiaz.
Ez dago urruti hurrengo tontorra.Konturatu orduko bertan gaude.Krezmendi da bere izena.
Bi tontor dira,bata bestearen ondoan.Bat, trepadatxo batekin ... baiña ez dago hara joan bearrik aurrera segitzeko.
Gainkalde hau dana basoa da.
Aurrera segitzen dogu eta pagadian barrena leku berezi batera heltzen gara.
Aitzezko labirinto berezi batera.Forma eta tamaino ezberdineko aitzak pagadi eder batean.
Benetan polita.
Gero pista bat artzen dogu eta hau jarraituta Pilatosen balkoira helduko gara,arbolartetik urtenda.
Aurrekoa polita eta hau politagoa.
Gozatu ikuspegiekin eta beheruntz egiten dogu.
Sakanean sartzen gara eta berriro pagadian bidetxo bateri jarraituz eta leku ederretatik pasatuaz,Urederrako iturburura helduko gara.
Asken zatia, hain ederra den erreka segitzea da, Bakedanoraino.
Gomendagarria !!!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta