Denbora  6 ordu 26 minutu

Koordenatuak 1547

Fecha de subida 28 de agosto de 2017

Fecha de realización agosto 2017

-
-
597 m
-2 m
0
4,4
8,8
17,68 km

Bisitak 237, kokapena 2

Nondik gertu Bakio, País Vasco (España)

Benta plazako aparkalekutik hasi gera eta San Pelaio kaletik Irubideko errotondara goaz, hemen eskubira hartzen degu Bellabista etxadira eta hemen eskailerak igoz Birjilanda kalera, eskubitik segi 150m eta ezkerretik ateratzen pista jarraitu.
Hemendik aurrera eta 1000m pista bidegurutze pillo bat daude, eukalipto zuhaitzak botatzen hari dira, pista nagusia jarraitzea kosta egitenda tarte batzuetan. Nahaste hau pasa ondoren bidea argixeagoa da, aurrean goian BI-3152 errepidera iristen gera, ezkerrera joango gera eta 150m eginez eskubira hartuko degu bidexkan gora zabalgune batera iritxi arte, iturria eta mahai pare bat bertan. Aurrerantzean pista zabala jarraituko degu Jata leporaino.
Orain JATATXIKERRAra joan-etorria egingo degu, ondoren maldan gora JATA gaineraino, buzoia eta antena erraldoia. Atsedentxoa hartzen degu antena barrenean.
Berriro bueltan buzoira etorrita, gain lerrotik jarraituko degu HEalderuntz, laister hasiko gera gainbera nahiko tentean lehen zatian, gero ez ain tente bainan beheruntz Zumetxaga leporaino, bertan San Migel baseliza ondoan pasaz, pista jarraituko degu mahasti bateraino, hau alboan utziz TOLLU gaineraino iristen gera, buzoia.
Bide berdinetik bueltatzen gera Zumetxaga lepora eta hemendik hormigoizko pista jarraituz BI-2101 errepidekin bat egin arte, hemen ezkerrera segiz Basigoko Nagusia kaletik Udaletxe pasaz Irubideko errotondara eta hasierako bidetik Benta plazako aparkalekura

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta