Denbora  8 ordu 46 minutu

Koordenatuak 3263

Noiz igoa 10 de enero de 2017

Noiz egina enero 2017

-
-
1.408 m
802 m
0
7,5
15
29,85 km

Bisitak 262, kokapena 1

Nondik gertu Errazkin, Navarra (España)

Baraibar herriko antenetatik abiaturiko ibilbidea dugu oraingoa ere.
Kotxeak antenan berean aparkatu daitezke eta ibilbidea hasteko pistatik behera egin eskuin andeko bihurgune itxira iritsi arte. Bertan cahir bat topatuko duzue bidearen hasiera markatu egiten duena.
Bide edo pista horretatik basoan barna joango gara aurreneko kilometroetan zehar. Bidea polita da paisai karstiko liluragarri batetik egiten bai da. Zuhaitzak, harriak, landareak, errekatxoak (normalean urik eramaten ez dutenak harri honen ezaugarriak direla eta) oso gune bereziak eskaintzen dizkigute.
Aurrerago Aralarreko goiko aldetik datorren pista batekin topo egin arte. Bertan iturritxo bat dago, bertatik ez bada apur bat beherago dagoen errekatxoan ura topatzerik izango dugu.
Eskuinetik eta aldapan gora harantxo batetara iritsiko gara eta pista jarraituko dugu zanbait kilometrotan zehar. Hasierako aldapak Beloki mendiko lepor eramango gaitu, aurrerago uharkatxo bat gainditu eta ondoren hiru trikuharri ikusgai izango ditugu bidetik gertu. Bukaera ondorengo lepoan izango da. Bertatik, eta eskuinera joz, Hirumugarrieta mendira aldera eramaten duen bidea segituko dugu. Nafarroa eta Gipuzkoako mugen artekoa.
Gailur hau utziko dugu, nahiz eta zutoin batean ageri den moduan 8 minutu edo gutxiagora izan. Zutoin horretatik ezkerrera egingo dugu eta hesia zeharkatu gabe zenbait mendi magaletik ibili beharko dugu. Gailurrak bueltan egingo ditugu, nahiz eta batzuetatik oso gertu pasa.
Aurrenekoa Aldaon mendikoa izango dugu, ondoren jaitsiera bat eta berriz gora Beoin mendira. Hurrengoa Elizkaitz eta gerokoa Uakorri izango da.
Aurrerago lepo batetara iritsiko gara. Gainzatik igotzen den bidea bertara iritsi egiten da, malda galanta gainditurik. Hortik aurrera Artubi mendira eta azkenengo txanpan Beloki.
Bukaerako zatian kontuz ibili behar da, bereziki Beloki mendiko aristan. Ez dira metro gehiegi baina amildegia galanta da bi aldeetara. Hortaz ongi begiratu non jartzen diren oinak eta bereziki buztirik badago edo elurra topatzen bada.
Bueltan, arestian aipatu den moduan, zenbait gailurretatik egingo dugu.
Egun honetako txangoan Hirumugarrietakora ez naiz igo berandu zelako eta berriz ere lainoa estaltzen zuelako gailurra, Baina amaitzeko tontor garaienetik pasatzea ongi legoke.
Oraindik bide galanta dugu autora bueltatzeko beraz indarrak gorde.
Belokiko lepotik jaitsi eta ezkerretara joan, artzainen etxola edo borda batzuetara. Bertatik ezkerretara berriz ere basoan sartuko gara. Kontuz hesia pasatzean, zuzen edo apur bat ezkerretara hartzen baduzue, bidea aurrerago galdu egiten da eta paisaia karstikoa denez, oso polita baina komeriak izaten dira bide zabala edo pistara iristeko, eta oso erraza da galtzea eta estualdi batzuk izatea. Horregatik eskuinaldera beherat jaitsi handik bidea zabalagoa bai da.
Osotara 30 km inguruko bidea da.
Kontuz izan oso luzea delako eta erritmo bizkorra eraman behar da, edo bertzelakoan udaberrian edo uda partean eguna luzea denean egin.
Nik urtarrilean egin dut eta goizean goiz ibiltzen hasi eta ia gelditu gabe, estu eta larri argiarekin iristeko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau