-
-
30 m
20 m
0
0,7
1,5
2,92 km

Bisitak 663, kokapena 0

Nondik gertu Barakaldo, País Vasco (España)

Kaixo lagunok, hemen aurkituko dituzue hainbat kale euskararekin zerikusia dutenak. Espero dugu informazioa erabilgarria izatea.
senderismo

Dolores Ibarruri Kalea

Dolores Ibarruri, "Pasionaria" ezizenez ezaguna (Gallarta, Abanto Zierbena, 1895eko abenduaren 9- Madril, 1989ko azaroaren 12), bizkaitar politikari komunista nabarmena izan zen. Euskal Herrian sortutako politikari handienetakoa eta mugimendu komunistako emakumerik ezagunenetakoa izan da.
senderismo

Gabriel Aresti Kalea

Gabriel Aresti Segurola (Bilbo, Bizkaia, 1933 urriaren 14a - Bilbo, 1975 ekainaren 5a) euskal idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat.
senderismo

Ibarra Kalea

Labe Garaiak fundatu zuen pertsona izan zen, eta Barakaldorekin harreman eta garrantzia handia izan zuen.
senderismo

J.M.Iparragirre Kalea

Jose Maria Iparragirre Balerdi (Urretxu, Gipuzkoa, 1820ko abuztuaren 13a - Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1881eko apirilaren 6a) olerkari, euskal abeslari eta musikagilea izan zen, "nazio olerkigile"tzat hartua. Bereak dira, besteak beste, Gernikako Arbola eta Agur Euskalerria kantuak.
senderismo

Juan De Garay Kalea

Juan Garai (Urduña, 1528- Punta Gorda, Santa Feko probintzia, 1583) militar, esploratzaile eta konkistatzaile bizkaitarra izan zen.
senderismo

Juntas generales Kalea

Bizkaiko Batzar Nagusiak Bizkaiko Euskal Foru lurralde historiko honen legebiltzar eta organo-legegile nagusia dira. Gernika udalerrian dagoen Batzarretxean dute egoitza nagusia eta bertan dago Gernikako Arbola.
senderismo

Larrea Kalea

Juan Larrea (Bilbo, Bizkaia, 1895eko martxoaren 13a - Córdoba, Argentina, 1980ko uztailaren 9a) poeta eta pentsalari abangoardista izan zen. Idatzi zuen gaztelaniaz eta frantsesez.
senderismo

Ramón Zabalo Kalea

Salesianos ikastetxea fundatu zuen fraide bat izan zen.
senderismo

Trueba Parkea

Antón el de los Cantares ezizenez ezaguna (Montellano auzoa, Galdames, Bizkaia, 1819ko abenduaren 24a - Bilbo, Bizkaia,1889ko martxoaren 10a), XIX. mendeko Euskal Herriko idazlea izan zen. Bere lan guztiak gaztelaniaz idatzi zuen. Ideologikoki, tradizionalista zen. Jorratzen zituen gaiak Enkarterriekin eta Bizkaiarekin lotura zuten. Folklorearen altxorra Truebaren ipuingintzaren iturri garrantzitsua da.
senderismo

Valentín Berriotxoa Kalea

Balentin Faustino Berriotxoa Arizti, batez ere San Balendin Berri-Otxoa santu izenez ezaguna, erlijioso euskalduna zen, Bilboko elizbarrutiaren bigarren zaindaria San Inazio Loiolakoarekin batera eta Bizkaiko patroia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau