Denbora  5 ordu 7 minutu

Koordenatuak 1996

Noiz igoa 5 de diciembre de 2016

Noiz egina noviembre 2016

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
792 m
458 m
0
3,7
7,5
14,91 km

Bisitak 1028, kokapena 26

Nondik gertu Brinkola, País Vasco (España)

(eu)
Ibilbide Zirkularra: Brinkola (480 m)->Amutxanda (769 m)->Arratola (738 m)->Trikuetxeta (724 m)->Iturribeltza (780 m)->Bederatzi Iturrieta (732 m)->Iturribeltza (780 m)->Pikandiain (788 m)->Urietagaña (791 m)->Armuño (794 m)-> Brinkola >(480 m).

Brinkola Legazpiko herrigunetik 4´5 kilometrora dagoen auzo bat da. Bertara kotxez joateko Legazpitik Oñatira bidean, Udana mendatearen hasieran, sahiesbide bat dago ezkerretik hartu beharra. Errepide hori Brinkolan amaitzen da. Irundik datozten bidaiariek ere Gipuzkoako azkeneko parada egiteko aukera dute Brinkolako tren-geltokian.

Brinkolatik 1´5 kilometrora Barrendiolako urtegia dago. Aizkorriko ipar ixurialdean sortzen da Artzanburu erreka, izen berbera duen goi tontorraren parean. Hainbat errekastoen urak jaso ondoren urtegian bildu eta beherago, Brinkolan bertan, Urola errekari ezkerraldetik ixurtzen dizkio. Barrendiola Aizkorri iparraldean dauden sarbidetako bat da. Mendizale eta ibiltarientzako estima haundiko bideak pasatzen dira inguru hauetatik: "Hiru Tenpluen bidea" (Gr-120, tramo Brinkola-Arantzazu), "Gaztaren Bidea" (Gr-283) eta Pr Gi-3004 bidea (Brinkolan hasiera eta bukaera duena) besteak beste.

Bai Barrendiola urtegia bai Artzanburu errekaren arroa basoz estalitako mendiez ingutaturik daude. Aizkorriko mendilerroaren goi parteetatik hainbat mendi gandor luzatzen dira iparralderuntz, altuerea galtzen doazten bitartean. Bi gandor horien arteko sakonatik iragaten da Aratzanburu erreka. Ezker ixurialdetik Trikuetxeta-Arratola-Amutxandakoa eta eskubialdetik Pikandiain-Urietagaña-Armuñokoa. Erreka Iturribeltzatik pasatzen da. Bederatzi Iturrietako muinoak iturriko kota baino baxuagoa dauka. Iturribeltzatik joan etorriko bidea da, 1´5 km ingurukoa. Errekaren ondotik jetsi behar da, ubidea gurutzatu eta igoera ezti batearen ondoren tontorra basotxua zapaldu.

Ibilbide honen proposamena Barrendiola eta Artzanburu erreka inguratzen dituzten basa-mendiak zeharkatzea da. Arroari ia bira osoa ematen zaio eta bitartean mendi-katalogoetan markatutako zazpi gailurretatik pasatzen da ere bai. Mendi tontor hauek Aizkorriko goi mendilerrokoekin alderatuta oso gutxi ezagutuak dira. Basotik doa ibilbidearen parte handiena bainan puntu batzuetatik panoramika ederrak ikusteko aukere badago. Basoak eta errekak orokorrean bainan hortan datza txango honek duen berezitasuna.

Bi zati ezberdinak ditu ibilbideak. Bata Amutxandatik Iturribeltzarainoko tartea da, bertan adin guztietako pinudiak zeharkatzen dira. Bestea Pikandiain eta Amuñoren bitartekoa da. Bigarren tarte honetan balore botaniko handia duten bertako zuhaitz espezieak nagusitzen dira, haritz kandugabeen basoak (Quercus petraea) adibidez. Gipuzkoako espezie honen harizti zabalenak izateaz gainera oso egoera onean mantendu dira. Zinez baso politak eta bakartiak, oso bereziak. Bertako beste espeziek ere ikusi daitezteke: pagoak (Fagus silvatica), urkiak (Betula pendula), lizarrak (Fraxinus excelsior) eta gorostiak (Ilex aquifolium) ,besteak beste, xarma bereziko giroa sortuz.

Erabilitako bide eta bidezidor gehienak balizatu gabeak dira bainan arreta jarriz gero "track"-aren jarraipena erraza izango da. Nahiz eta ipar ixurialdeko paraje ospeletatik igaro, 2016ko azaroaren bukaera hontan garbiak eta erosoak ikusten dira bide hauek, lokatz gutxirekin eta zailtasunik gabe, alegia. Ibilaldi ezberdin honetan Gipuzkoako txoko izkutu batzuk ezaguteko aukera paregabea izango da, oso gomendagarria.

PD: Nahiz eta Barrendiola urtegiari bira osoa eman urtegiaren azalera ibilbide honen bukaeran ikusten da soilik. Armuñotik jetsi eta Brinkolako aurreneko baserritik dago urtegiko ikuspegi bakarra.

(es)
Brinkola es un barrio de Legazpia que está a unos 4'5 km del centro urbano. Un desvío por la izda. en la carretera Legazpi-Oñati, al comienzo del puerto de Udana nos lleva hasta esta barriada . Los trenes de cercanías procedentes de Irun tienen aquí la ultima parada.

A 1'5 km de Brinkola se encuentra el embalse de Barrendiola. Este pequeño pantano recoge las aguas de la cuenca del río Artzanburu que nace en la vertiente N de la Sierra de Aizkorri, a la altura de la cima del mismo nombre. Después el agua liberada presa abajo desemboca en la orilla izda del rio Urola en el mismo barrio de Brinkola.

Brinkola y las inmediaciones de Barrendiola son lugares de paso tradicionales para acceder a la Sierra de Aizkorri por el N. No en vano por aquí pasan algunos caminos bien conocidos por montañeros y senderistas como son "La Ruta de los tres Templos" (Gr-120), "La Ruta del Queso" (Gr-283), o la ruta local Pr Gi-2003, entre otros.

Desde las altas cumbres de Aizkorri se desprenden sucesivos cordales separados por profundos barrancos por donde discurren las regatas, alargándose hacia el N a medida que van perdiendo altura. La cuenca del río Artzanburu discurre entre dos de estos cordales. Por su vertiente izda. el conformado por las cimas deTrikuetxeta-Arratola-Amutxate y por la dcha. las de Pikandiain-Urietagaiña-Armuño. Todas ellas, incluyendo Bederatzi Iturrieta, que está cerca de Iturribeltza, aparecen en los catálogos de montes con cotas entre los 700 y 800 m de altitud.

La característica principal de estos montes y donde radica el verdadero interés de esta ruta, es su prácticamente contínua cubierta forestal. Su oriención N al pie de las murallas de la Sierra de Aizkorri hace que la mayoría de estos bosques sean sombríos y húmedos, humedad alimentada por multitud de riachuelos que bajan por sus laderas.

La propuesta de esta ruta es recorrer los montes que conforman la cuenca del embalse de Barrendiola, rodeándola. Teniendo en cuenta las especies forestales este recorrido se podría dividir en dos partes. Una desde Amutxanda hasta Iturribeltz donde predominan sobre todo las repoblaciones de coníferas de todas las edades. La otra desde Pikandiain hasta Armuño donde las especies frondosas son dominantes con zonas de gran interés botánico. Cabe destacar en este tramo los mayores y mejor conservados rodales de Roble albar (Quercus petraea) de todo el territorio de Gipuzkoa. A estos les acompañan otras especie como Hayas (Fagus silvatica), Fresnos (fraxinus excelsior), Acebos (Ilex aquifolium) entre otras.

El recorrido se realiza, en su mayor parte, por caminos y senderos sin balizar. En este final de Noviembre se conservan limpios, sin dificultades técnicas (algún punto de maleza) y son fáciles de seguir con el GPS. Buena oportunidad para recorrer algunos de los parajes y cimas menos conocidas de Gipuzkoa. Durante el recorrido también se pasa por algunos restos megalíticos, testigos del uso ancestral de estos montes.

PD: El embalse sólo se ve al final del recorrido cuando se llega a los primeros caseríos tras la bajada de Armuño, y únicamente veremos la pared de su presa.
Aizkorri
Amutxanda
Aizkorri
Arratola
Bederatzi
Aizkorri
680 m altura
Senda
Calle
Senda
Pista Forestal
Pista Forestal
Senda
Pista Forestal
Pista Forestal
780 m altura
Garroaundi
Senda
Iturribeltza
610 m altura
Aizkorri
Aizkorri
Pikandiain
Trikuetxeta
Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Antecima de Armuño
Udanazabal
Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Urietagañako Trikuharria

4 iritzi

  • anitxu 15-dic-2016

    Aupa Zesar,

    ruta hau ziklable al da? Mendiko bizikletakin eitteko modukua ikustezu?

    Milesker

  • argazkia zesar

    zesar 15-dic-2016

    Pista nagusiak nahiko ezagunak dira mendiko txirrinduzaleentzat, ni neu barne..bainan tontorretatik pasatzeak porteoak eskatzen ditu. Ziklomontañismoren tankerako bueltak gustatu ezkero, mendi gandorreetatik zeharkaldi politak egin ditzazkete.

  • anitxu 16-dic-2016

    Mertzi!!!!!

  • argazkia Imanol Galarraga

    Imanol Galarraga 15-feb-2019

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Oso ibilbide polita da. Adierazpenak oso onak eta argiak.
    Gutxi ezagutzen nuen ingurua.
    Eta garrantzitsuena
    Euskaraz dagoela
    Horrela jarraitu eta mila esker

Nahi izanezkero edo ibilbide hau