Denbora  5 ordu 42 minutu

Koordenatuak 1621

Noiz igoa 31 de agosto de 2017

Noiz egina agosto 2017

-
-
1.312 m
674 m
0
4,3
8,6
17,14 km

Bisitak 316, kokapena 7

Nondik gertu Barrio, País Vasco (España)

Gaurko ibilaldian sartu gara “Artzena mendikatean” , iaz ahalegindu ginen mendi hauek egiten baina edurra izan zala eta ez gendun izan aukerarik egiteko.

Hasi gara Barrio auzoan (Espejo herritik 5 Kmra), elizaren albotik hartun dogu pista bat eta laster sartu gara basoan (Pinuak, ezpelak, pagoak) , gure asmoa izan da la Hoz lepoan urtetzea baina lar Aurrera joan gara eta urten dogu Batxikabo herritik datorren pista, ez zan ikusten ezer ez eta jarraitu dogu bide zidor batetik eta halako baten ikusi dogunean Canton pero igoera atzera egin dogu egiteko Batxikabo gailurra.

Igon eta jeitsi egin dogu leku bardinetik egiteko Batxikabo (oso bide garbia eta atsegina ezpeleen artean ).
berriz hartun dogu bidezidor egiteko Kanton-Pero gailurra, mendi honek igoera eta jeitsiera leku bardinetik dauka, horretarako utzi dogu ekarri dogun bide-zidorrra eta ikusi dogunean harri-bola batzuk oso leku berezian jarrita hartun dogu beste bidezidor bat , aldapa laburra baina tente, gailurra bertan leku gutxi dago baina ahalegindu gara sartzen buzoiaren inguruan eta leku berezia hamaiketakoa egiteko.

Jeitsi gara bidezidorrera eta hau jarraitzen heldu gara Mota hirugarren gailurraren igoerako bidera, orain bai aldapa (80m) estua baina oso igoera polita haitxaren artean.

Hemendik oso ikuspegi polita : Baldegobia eta Artzena mendikateak.

Gailurretik dagoz 200m ezpeleen artean (hartun ezkero ondo bidezidorra ez dogu izan arazorik) hartun arte beste pista bat datorrena Sobron herritik.

Aurrera jarraituko bagendun helduko ginateke Cueto… gailurrera baina hemendik dagoen jeitsiera nahiko traketsa da eta horregaitik hartun dogu beste jeitsiera bat pagadi baten barrutik heldu arte Nograrora doan pista batera.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau