Denbora  3 ordu 11 minutu

Koordenatuak 689

Noiz igoa 13 de septiembre de 2016

Noiz egina septiembre 2016

-
-
659 m
273 m
0
2,5
5,0
10,02 km

Bisitak 1019, kokapena 6

Nondik gertu Bedaio, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Bedaioko errepidea-Zumiketa baserria-Añi-Zarate lepoa-Gurbillaundi baserria-Bedaioko errepidea.

Naiz eta Tolosarekin inongo harreman geografikorik ez izan Bedaio Tolosar auzoa da. Gipuzkoaren eta Nafarroaren mugan kokatzen da izen berbera duen errekaren goi ibarran. Iparraldean eta ekialdean mendi basotsu ditu Bedaiok, Iruñagaina, Sasiolagaina, Añi inguruak... Zarateko lepora iritsi arte. Muga jarraituz Zarate lepotik Batzillarko Gañaren haitzen aldera (Nafarroko Urreagako Haitzaren ondoan) jarraitzen du eta handik Balerdiren iparraldeko ixurialdetik goruntz. Hegoaldetik jarraituz Aralarko mendikatearen zati bat hartzen du ere, Artubi mendiaren aldekoa hain zuzen ere. Mendebalean berriz Amezketako Larrondoko larre guneak eta basoak eta Ugarte auzoko baserriak daude.

Paraje menditsu eta eder hontan mendibide sare handia dago. Antzinez mugeen eta mendien arteko lotura egiten dituen bideak dira. Aski ezagunak eta ondo balizatutakoak dira gehienak. Era guztietako txangoak antola ditzazkete Bedaiotik. Lerro hauetan eskeintzen dena horietako bat besterik ez da.

Ibilbide honen proposamena xumea da, txikibiltarientzat aproposa. Bide zabal eta erosoetatik doa tracka, basoko bideak gehienak. Zumizketa baserritik Añiko gorako aldapa da eta goiko pagadietara eramango gaitu Gr-121rekin bat egin arte. Añiko trikuharria bisitatu ondoren balizatutako bidetik zeharkalditxoa bat egiten da. Gero, bide hori hautsi eta muga gaindituz Nafarroan sartzen da jetsiera eginez. Sagaskin parajetik pasa ondoren Zarateko lepora iristen da gorako desnibel txikia duen pista luze batetik . Zarate lepoan pago ederrak daude eta ur bildegia iturri batekin ere. Hemendik Pr Gi-2007 tik Gurbillaundi baserrira jetsi eta errepidetik irteeraren puntura itzultzen da.

PD: Zarate lepoaren argazkietan ikusten da aulki erraldoi bat. Hau ez da ohikoa. Gipuzkoako Bedaio eta Nafarra den Azkarateko "Azken Muga" proiektuarekin zer ikusia du. Uztailaren 12tik Irailaren 24 arte "Zarate Etxea" izena duen ekitaldi kulturalaren multzo bat antolatu dute bi herrien artean. Azken txanpan dago ekitaldia. Informazio gehiago nahi izan ezkero esteka hontan aurkituko dezue: http://www.tolosa.eus/index.php/eu/berriak/80-kultura-eta-aisia.html.
280 m altura
Zumizketa pasa ondoren
Gi-3711 y Pr Gi2007
Carretera sin pavimentar y Gr121 y Pr Gi2007
Dolmen Añi
Gurbillaundi
Gi-3711
Topopirineos 1b
Zarateko Lepoa
Zumizketa

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau