Koordenatuak 1699

Noiz igoa 26 de diciembre de 2014

Noiz egina diciembre 2014

-
-
824 m
343 m
0
5,9
12
23,52 km

Bisitak 1368, kokapena 5

Nondik gertu Otalarre, País Vasco (España)

Ibilbidearen abiapuntua Oindolar mendatearen inguruan kokatzen da. Bertara iristeko N-1 errepidearen 444,1 kilometroan, Lasarterantz, eskuinean mendi-pista bat hartu beharko dugu eta hartatik 3 kilometro gorantza egin. Zenbait zatitan zulo ederrak daudenez, ahal baduzue 4X4 bat erabili ezazue.
Behin abiapuntura iritsita, Eusko Jaurlaritzak jarritako panel bat ikusiko dugu. Ibilbide osoan horrelako 4 ikusiko ditugu.
Iparraldera abiatu eta Oindolar mendatera igo beharko dugu. Tontorretik gertu hiru trikuharri, Oindolar I-II eta III, bisitatu ahal izango ditugu. 200 bat metro ipar-ekialdera egin ondoren laugarren bat ikusiko dugu, Oindolar IV. Abiapuntura itzuli ondoren bideak hego-ekialderantz egiten du, A-15 autobia beti gertu duelarik.
Orokorrean bide zabala eta garbia da, naiz eta inoiz monumentu megalitiko batzuk ikusi ahal izateko beratik urrundu beharko garen, Loa eta Loa I adibidez. Kasu honetan haietara iristeko ez dugu bide garbirik.
Ibilbidearen hainbat puntutan lokatza aurkitu dezakegunez lurra labainkorra egon daiteke.
Honako monumentu megalitikoak ikusteko aukera (ordenan):
1. OINDOLAR I: Trikuharri
2. OINDOLAR III: Trikuharri
3. OINDOLAR II: Trikuharri
4. OINDOLAR IV: Trikuharri
5. ITXUPEAKA: Tumulu
6. LOA: Trikuharri
7. LOA I: Tumulu
8. BELABIETA TXIKI: Trikuharri
9. BASABURU: Trikuharri
10. MOA: Tumulu
11. BEIBATARI: Tumulu
Iturria: Aranzadi-zientziak.org
Trikuharri
Tumulu
Trikuharri
Tumulu
Tumulu
Trikuharri
Tumulu
Trikuharri
Trikuharri
Trikuharri
Trikuharri

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau