Koordenatuak 892

Noiz igoa 27 de enero de 2019

-
-
2.439 m
1.420 m
0
5,8
12
23,13 km

Ikusita 111 aldiz, jaitsita 5 aldiz

Nondik gertu: Sainte-Engrâce, Nouvelle-Aquitaine (France)

(2018-08-11) Udako egun pasako mendi ibilaldia Euskal Herriko mendi garaienera, HEM (2446m). 5 orduko igoera + atsendenaldia + 4 orduko itzulera

Txangoa Belaguako aterpean abiatzen da, orduan (2018) oraindik ez zegoen eraberritua baina gaur egun irekita dago jadanik. Bertan aparkalekua zabala dago autoa uzteko.
Gomendagarria da nahikoa ur eramatea motxilan, ez dagoelako iturririk ibilbide guztian.
Bidea luzea da baina azken zatira arte malda ez da nabarmentzen, gehiago da hiru orduz luzetara egiten den zeharbidea.

Honela "Bortuzko" alderako senda hartuko dugu, GR12 bidezidorra era bada eta marka nabarmenak daude, jarraian "Gurutze Punta" lepora igoko gara, hemen aldapa dago tarte labur batean eta bidezidor estuan ibiliko gara. Hau pasatakoan Añiberkandia saroia sakongunera jeitsiko gara, hemen belardi, harkaiztegi eta bertako mendiko pinuaren pasai ezin ederragoa topatuko dugu.
Ordupare bateko ibilaldian Añelarraren azpiko ingurura iritsiko gara, honen barrenetik ibiliko gara horma itzela dugularik gure ezkerretara, edo iparraldera.

Hirugarren ordurako Anaieko Lepora iritsiko gara, hemen Leskun-Belagua-Larrako Ateak bidegurutzea aurkituko dugu, eta jadanik 2.000 metroko garaieratik gora egongo gara.
Zati zailena dugu aurretik, Urtets Lepoa (2150m) eta Lhurs Lepoa (2325m) gaindituz Hiru Erregeen Mahaira (2446m) iristea. Nik zuzen jo nuen gorantz lehen lepora, honek ez du zailtasun handirik, hori bai lapiazean gora egin behar da. Badago mendebaldetik inguratzen duen senda bat ere jarraitu daitekeena nahiago izanez gero.

Bigarren lepora igotzea gogorragoa da, lapiaz betean gora egin behar da malda gogor samarrean, apur bat betetzen du lasai hartu ezean. Behin hemen hirugarren kozkari ekin behar zaio HEM-ko lepora (2400m) igotzea, bi bidezidor daude igotzeko, baina horietako bat elur iraunkor pilo batek estaltzen zuen (argazkietan ikusten da) eta bestea hartu nuen zigi-zaga igoz lepora. Behin lepo honetan tontorrera iritsiko gara berehala, bertan Xabierko gazteluaren eta Santuaren irudi batzuk ikusiko ditugu postontzi bezala. Euskal Herriko puntu garaienean egongo gara une horretan. Larra alderako ikuspegiak ere paregabeak dira.

Atsedena hartu eta zerbait jan-edan ondoren itzulerako bideari ekin behar zaio, gainera hau ere luzea da, 4 bat ordu beharko ditugu Belaguako Aterpera itzultzeko.
Hasieran senda berdinari jarraituko diogu Urtets Lepoa (2150m) ondoraino, hau bidegurutze puntu bat da, etorri garen aldera hartu daiteke, edo Biarno aldera daraman senda edo nik hartu nuena, mendebalderantz Larrako sakonera. Hemen paraje izugarri ederrean jeitsiko gara HEM-Budogiak-Ukerdi gandorra gure hegora dugula GR12 bidezidorrarekin gurutzatu arte, 1950m garaieran, jeitsierako 1. ordua beteko dugu tarte honetan.

Hemen beste bidegurutze bat dugu, GR12 jarraitu beharrean, tarte oso txiki batean ezik, Ukerdiko Goiko Punta leporantz igoko gara mendi honen hegoko magaletik, lepotik Añiberkandiako sarioa aldera pasatzeko. Ukerdi inguruko paisai zoragarrietaz gozatuko dugu inguru honetan. 2. ordua. Komeni da track egoki bat eta gps-a eramatea badaezpada.
Behin Añiberkandiako saroira iritsita, 3. orduan, goizean ibili dugun bide beretik itzuliko gara Belaguako Aterpera ordubeteko ibilaldian.


Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Aparkalekua

Belaguako Aterpea (1425m), aparkalekua, hasiera puntua

Bidegunea

Añiberkandia saroia

Lepoa

Lintzolako Lepoa (2045m)

Lepoa

Lhurseko Lepoa

Gailurra

Hiru Erregeen Mahaia (2446m)

Ikuspegia

Larrako sakona

Lepoa

Ukerdiko Goiko Punta Lepoa

Aparkalekua

Belaguako Aterpea, aparkalekua, amaiera puntua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau