Koordenatuak 1024

Fecha de subida 26 de enero de 2019

-
-
2.343 m
1.317 m
0
4,9
9,9
19,73 km

Bisitak 2, kokapena 0

Nondik gertu Sainte-Engrâce, Nouvelle-Aquitaine (France)

(2018-08-03) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineotan, 2 mila metrotik gorako mendi batean.
7 orduko ibilaldia.

Ibilaldia Belaguako Aterpean abiatzen da, hemendik Ezkilzarrako bidezidorra hartu eta jarraitzen da, ondo markatuta dago eta nabaria da, aurrera jarraitzen dugu "El Comun" izeneko aldetik, hau da Lapazarra mendiaren iparraldetik pagadian barrena, Larreriako Lepoa inguru belarditsura iritsi arte, behin hemen Larrako Ateak Lepora igo beharko gara, 200 bat metroko desnibela, tarte honetan harkaitza nagusitzen da.

Lepora iritsita eguneko tarte zailena gelditzen zaigu, Budogia Mendebala eta Ukerdi tontorretara igotzea, 500 bat metroko desnibela.
Bidezidor harritsu eta maldatsu bat dago Ukerdiko Lepora daramana baina ni apur bat aldendu nintzen hortik eta alde zelaitsuagoan egin nuen gora, 2.100 metro inguruko mailara iristean zeharka egin eta Budogia Mendebalara doan bidezidorrarekin egin nuen bat eta tontorra zapaldu arte jarraitu (2.319m).

Tontorrean zerbait jan eta atsedena hartzeko une egokia. Ondoren Ukerdi Lepoa eta tontorra egin eta itzulera bidea hartu behar da, lehen aipaturiko bidezidor harritsutik jeitsi nintzen Larrako Ateak aldera, hemendik etorritako bidetik Larreriako Lepora, goizean Lapazarra mendiaren iparretik pasa bagara, arratsean, itzuleran hegoaldetik doan bidezidorra jarraituko dugu eta Latzagorria tontorraren ondotik jeitsiko gara Ezkilzarra eta Belaguako Aterpea aldera.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta