Koordenatuak 606

Fecha de subida 31 de enero de 2019

-
-
1.857 m
977 m
0
3,6
7,2
14,4 km

Bisitak 3, kokapena 2

Nondik gertu Sainte-Engrâce, Nouvelle-Aquitaine (France)

(2018-08-10) Goiz pasako mendi ibilaldia. 4 bat orduko iraupena

Ibilbidea Belaguako Bazterrean abiatzen da, bertan ostatua eta aparkaleku zabal bat daude.
Bidearen hasieran erreka bera jarraitzen da eta 500 metroren ondoren gorako senda estu bat hartzen da errepidera iritsi arte, hau gurutzatu eta Ezkilzarrara arte eramango gaituen senda jarraituko dugu, 400 bat metroko desnibela.
Jarraian Belaguako Aterpearen ondotik jarraituko dugu, hemen ere errepidea gurutzatu eta Uturrotxera daraman senda jarraituko dugu zelaian zehar, tarte hau nahiko laua da. Behin hona iritsitakoan Ipar-ekialderako (ezkerrera) norabidea hartuko dugu eta maldan gora igoko dugu, tarte onetan senda ez da oso nabaria baina gutxi-gorabehera gorantz zuzen jarraitu behar da, Kortaplanako iboira iristen garen arte, 300 bat metroko desnibela.
Behin Kortaplanako iboian, hiru tontorrak egitea datorkigu, hurrenez hurren, Lakhura Erpina (1837m), Lakhura (1877m) eta Kortaplana (1776m).
Ondoren mendebaldera jarraituko dugu Nafarroa eta Zuberoa arteko banalerroa osatzen duen gandorrean Urdaiteko/Arrakogoitiko Lepora (1416m) iritsi arte, eta hemendik beherako bidezidorra Juan Pito ostatura eramango gaituena. Ia amaitu dugu ibilaldia, errepidea hartu eta 2-3 kilometroz jarraitu behar dugu hasierako aparkalekura iristeko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta