Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 14 aldiz, jaitsita 2 aldiz
Nondik gertu: Urigoiti, País Vasco (España)
Belausteguiko aparkalekuan hasi eta bukatzen den ibilbide zirkularra. Track hau jarraitzekotan, Gorbeiako gurutzera igotzeaz gain beste 7 tontor igotzeko aukera izango duzue. Hau da ibilbidean zehar igoko dituzuen tontorren segida: Gorbeia (1482m), Aldamin (1373m), Gatzarrieta (1182m), Artalarra (1163m), Aldabe (1176m), Gorosteta (1259m), Ipergorta (1235m) eta Austiarmin (1087m).
Gorbeiarako tontorrerainoko bidean pilatzen da ibilbidearen desnibel gehiena. Gainera, lehenengo zati hau ez da batere teknikoa. Dena den, Aldamineko tontorretik aurrera ibilbidea teknikoagoa bihurtzen hasiko da. Honela, Gatzarrietako tontorretik Gorostetako tontorrerainoko bidean zehar eremu teknikoak aurkituko ditugu, batez ere tontor inguruetan (harri arrakala zorrotzez osaturiko guneak). Dena den, eguraldi onarekin egin ezkero eta harri artean ibiltzera ohituta egonez gero ibilbide honek ez du zailtasun berezirik aurkezten.´
Azkenik, ibilbide honetan txertatu ditudan argazkiak ez dira nireak eta internetetik hartuak izan dira. Dena den, argazki hauei ezker ibilbideak berezko duen edertasuna antzeman daiteke.
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak