Denbora  13 ordu minutu bat

Koordenatuak 1513

Noiz igoa 15 de mayo de 2016

Noiz egina mayo 2016

-
-
895 m
71 m
0
12
24
47,97 km

Bisitak 550, kokapena 8

Nondik gertu Beorburu, Navarra (España)

14 MAY 2016 07:22

Berastegiko ALDIN kultur elkarteak 4 urtez behin antolatzen duen irteera bikaina dugu hau.
Garai batean zezenak Noaindik Debaraino ekartzeko jarraitzen zuten ibilbidearen zati bat dugu hau. Ibilbide hori GR-9 da, Probintzien Errege Abelbidea.

Gure kasuan Beorburun abiatu eta Tolosaraino egin dugu. Paraje zoragarriak igarotzen dituen ibilbidea dugu hau, belaze eta pagadietatik barrena. Eguraldiarekin ez genuen zorte handirik izan eta hala eta guztiz ere gozagarria. Ikaragarria izan behar du bide hau eguraldi onarekin egitea.
Hona hemen kultur taldekoak ibilbideari buruz emandako informazioa:

HERRIETAKO ETA IBILALDIKO ZEHAZTASUN BATZUK

** Xulapaingo (Juslapeña) udala. 550 biztanle.

Beorburu, 26 biztanle 720 m
20 minututan pista zabaletik Gorostietako San Bartolome ermitara, 780 m.
Egonaldi txiki bat auzolanen berritutako XIII. mendeko ermita ikusteko eta taldea biltzeko. Hemen hartzen dugu Noain, Añezkar eta Osakartik datorren GR 9 ibilbidea.

** Imotz bailara. 434 biztanle

20 minututan bide lokaztutik Muzkitz ( 28 biztanle) herrira, 610 m.
Beste 20 minututan, bide onetik, Muskitz erreka zubirik gabe zeharkatu behar den lekura.
Euri asko egin badu aurretik errepidetik jarraituko genuke Oskoztik (76 biztanle) Etxalekuraino (118 biztanle). 3,2 km.
Belaze handi bat (ia 500 m.) zeharkatu behar da (bide zaharra jan duena...). Belarra oso altua eta bustia egon daiteke...
Erreka eta belazea zeharkatuz ala errepidez, Beorburutik Etxalekura, 2,30 ordu. Zeredozer jateko garai ona.

** Basaburua bailara. 870 biztanle

Basaburuako errekara jaitsi (520 m.) eta Beramendira ( 30 biztanle) igo. 50 minutu 580 m.

** Larraun bailara, 1000 biztanle

Aldatz (125 biztanle) 650 m. Beorburutik 4,30 ordu. Egonaldi motz bat.
Igotzen Zulaundiraino (850 m.) gero Santa Engrazia ermitaren ingurura (680 m.) jaitsi arte. Oso bide lokaztua.
Bide zikina (laharrak eta oteak; garbitu beharra...) Uitziko gainara (815 m.) igotzeko. Aldaztik 2,15 ordu. (Uitzi, 130 biztanle). Bidean iturri bat (815 metroko alturan) Bide ona Gorriti (92 biztanle) ingururaino, Matzainen (Pagozelaieta) 730 m. Aldaztik 3,45 ordu.



Hemendik aurrera bidea ezaguna da gehienontzako. XIV orduko ibilaldiaren zatia da Tolosaraino. Bi gain pasa behar dira, Musaio (810 m.) eta Ulizar (835 m.) eta hauen artean Merkuko lepoa (663 m.). Ulizartik aurrera, Gipuzkoan sartuta, gehien bat jaisten doa bidea Tolosaraino. Uliko aterpe eta iturrira (692 m.) ordu t'erdi behar dira; Gaztelura (450 m.) beste ordu bete eta Tolosara (75 m.) ordu eta 45 minutu inguru.

Gipuzkoan Lizartza, Gaztelu, Berastegi, Orexa, Leaburu eta Ibarrako eremuak zapaltzen dira.
Waypoint

Aldatz

Gr9
Waypoint

Beorburu

Gr-9
Waypoint

Beramendi

Gr9
Waypoint

Etxaleku

Camino
Waypoint

Gaztelu

Borde Edificio
fuente

ITURRIA

Gr9
Lepoa

Huitziko gaina

808 m
Waypoint

Ibarra

Camino
Lepoa

Merku

700 m
Waypoint

Muskitz

Borde Edificio
Ibai

Muskitz-erreka

Regata Muskitz
Waypoint

Oskotz

Borde Edificio
Lepoa

Pagozelai

Carretera sin pavimentar
Erlijio-eraikina

San Bartolomé.

Ermita de San Bartolomé de Gor
Waypoint

Tolosa

Zona Urbana
refugio libre

Uli

Gr9-Gr121-Pr-Gi111

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau